Zerbitzatzeko sendatuak

Mk 1, 29-39

Imagen de kainat en Pexels

0. TESTUA 

Jesus sinagogatik atera eta Simon eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. Simonen amagiarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak alde egin zion eta zerbitzatzen hasi zitzaien.

Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. Herri osoa bildu zitzaion atarian. Eta hark gaixo asko sendatu zituen, haien gaitza edozein zela ere, eta deabru asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten eta nor zen.

Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen. Simon eta lagunak haren bila hasi ziren; aurkitzean, zera esan zioten:

“Jende guztia zure bila dabil.”

Hark, ordea, hau erantzun:

“Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berriona hots egitera, horretarako atera bainaiz.”

Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan berriona hots egiten eta deabruak botatzen.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testu hau Jesusen ereduzko jardunaldi bati lotuta dago: Zer egiten duen egun batez! Sendatu egiten du, otoitz egin eta mezua iragarri. Ona da garai hartako osasungintzan kokatzea gure burua. Gaur egun ere, leku askotan, zenbat milaka biztanleren artean dago mediku bat? Nork ordain dezake ohe bat gizarte segurantzarik ez dagoen ospitale batean? Izan ere, duela 2000 urte, ia medikurik edo petrikilorik ez zegoenean, eta are gutxiago ospitalerik, norbaitek gaixotasun bat harrapatzen bazuen, edo nahiko immunitate-bitartekorik zeukan edo hiltzen zen. Gainera, gaixotasunak, batez ere gogorrenak, Jainkoaren zigor gisa ulertzen zituzten.

Ez zien deabruei hitz egiten uzten“. Sekretu mesianikoa da. Jesusek ez du nahi jendeak Berarengan sinestea bere gaitzak konpontzen dituelako, baizik eta, kanpotik sendatuak izatean, barrutik ere sendatzen direlako. Adibidez, Pedroren amaginarreba makalduta utzi duen sukarretik sendatzen du eta bera haiek zerbitzatzen hasten da. Sendaketak zerbitzura darama. Fisikoki sendatuta geratzea ez da salbatuta geratzea. Jesusek berea egiten du, baina funtsezkoa da pertsonak ere berea egitea. Barne sendaketarekin batera iristen da salbamena, hunkitutako pertsonak, sendatuak, jasotakoa aitortzen duenean eta, aldi berean, bere burua ematen hasten denean,”bihotz-berritzen” denean, jasotakoa ematen hasten denean. Jasotakoaren ardura hartzen du, era berri eta haurrideartekoan bizitzen hasten da.

Goizaldean leku bakarti batera doa otoitz egitera“.Otoitzean Jesusek bat egiten du bere Jaungoikoaren, Abbaren esperientziaz, Berari, bere Espirituari lotua jarduten jarraitzeko. Nolakoa da gure otoitza? Konektatzen al dugu gure barruarekin, gure Bizi Iturriarekin, Jainko Abbarekin, Biziaren Jainkoarekin? Guk geuk seme-alaba maiteak garela sentituz, ingurukoekin horrela izan gaitezen eta haurride-taldeak, sormen lan-esparru iraunkorrak, begirunean eta maitasunean hezten duten eskolak, askatasuna eta jasotakoa ematea sustatzen duten lagun egiteko moduak… sortuz joan gaitezen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazioan sartzen naiz, bertan banengo bezala. Pedroren etxean sartuko naiz, Kafarnaumen, itsasertzeko herri garrantzitsuan. Jesusekin eta Pedrorekin sartzen naiz. Gertaera bat da, Jesus norbait ezagutua eta estimatua izaten hasten delako. Etxean Pedroren familia osoa bizi da, familia zabala (gurasoak, emaztea, seme-alabak, anai-arrebak…), eta niri ere sartzen uzten didate. Ia ez dago arnasa hartzeko lekurik, baina berrikuntza giro ona dago, festa giroa. Garaiko familia baten bizitzatik ikasten ari naiz. Egoera dastatzen ari naiz.

Norbaitek ohartarazten dio Pedrori bere amaginarreba okerrago jarri dela eta ohean dagoela sukarraz. Pedroren kezka sumatzen dut. Etxeko norbaitek zera esaten dio Jesusi: “Pertsona bati sukarra igotzen ari zaio eta oso gaizki dago.” Jesusek “Non dago?” galdetzen du. Berarekin noa eta han, etxeko bazter batean, ohatze moduko batean, etzanda dago, mugitu ezinik. Berarekin zaintzen duen pertsona bat dago. Eta denbora hartzen dut mina, giza-marra eta makalaldia neure egiteko. Gaixoei begiratzeko eta bizi dutena atzemateko trebetasuna eskatzen dut. Bihotzez eskatu ere.

Eta gertalditik gertu jartzen naiz. Han dena gertu dago. Eta arretaz begiratzen dut: Jesus hurbiltzen da, eskua hartu eta altxatu egiten du. Emakumea, harrigarriro, altxatu egiten da. Denbora hartzen dut gertaldia neureganatzeko eta badirudi, jaikitzean, gaitz guztiak joaten zaizkiola. Simonen amaginarreba indartsu sentitzen da berriro eta indar hori etxekoen zerbitzura jartzen du, haiei zerbitzatzen hasten da, eta gertaldiari begira nago: etxekoak sinesten ez dutela daude, eta ni haiek bezala. Eskertzeko, gozatzeko denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Jesus nigana zuzentzen da bere begiradarekin, esan nahian bezala: “garrantzitsua da jende makurra, utzia, indarrik gabea gehitzen ikastea.” Eta handik pixka batera, “eguzkia sartu zenean“, hau da, larunbateko eguna amaitzen denean, larunbatean pauso batzuk baino ezin baitziren ibili, jende asko hurbiltzen hasi zen etxeko atarira. Ikusten ari naiz nola iristen diren. Sinagogan gertatu denaren ahotsa zabaldu da eta askok sendatuak izateko aukera ikusten dute. Beharraren eta sufrimenduaren munduaz ohartzen naiz eta Jesus bere erdian.

Orain hurbiltzen zait sendatzera berarekin joan nadin eta Berarekin eramaten nau. Aurpegira begiratzen diogu bakoitzari, hitz bat esanez edo eskuak ezarriz. Horixe besterik ez dute espero: sendatuko dituen Jainkoaren bedeinkapena. Jesusengandik sendatzen duen indar bat ateratzen da eta oso pozik nago berarekin. Denbora hartzen dut eta batzuen eta besteen erreakzioa ikusten dut sendatuta sentitzean. Jesusek gogoa du eta honela esaten dit: “Ai izango balira Pedroren amaginarreba bezalakoak, beren burua sendatua ikustean beste batzuei sendatzen laguntzea.” Eta keinu sendatzailearen artea ikastea eskatzen diot, hitzekin eta ekintzekin sendatzekoa. Denbora hartzen dut eta uneaz gozatzen.

Amaitzean, etxera goaz atseden hartzera. Eta lo egin dezakegun txoko batean sartzen gara. Batzuetan etzalekuak daude, beste batzuetan mantu bat lurrean. Eta xaloaren artea ikasten dut, harrera-artea. Etxe horretan duten onenarekin hartzen gaituzte. Goizaldeko 5:00ak aldera, Jesus esnatu egiten da. Ohartzean, ea lagun diezaiokedan galdetzen diot, eta baietz. Etxetik ateratzen gara. Arropak jantzi eta herritik urrun dagoen leku batera joaten gara, inor bizi ez den leku batera. Eta zera esaten dit: “Otoitz egingo dut. Nahi baduzu, egizu zuk ere.” Eta eskertu egiten dut bere gonbidapena eta konfiantzaz otoitz egiten ikasteko eskatzen diot, sakonki, Harentzat bere Bizi Iturria denarekin nik ere konektatuz. Eta denbora hartzen dut Berarekin.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up