Mk 1, 29-39
0. TESTUA
Simonen amaginarreba ohean zegoen, sukarrarekin. Jesusi esan zioten, eta bera hurbildu, eskutik heldu eta altxatu egin zuen. Berehala, sukarra kendu eta haie zerbitzatzen hasi zen.
Goizaldean, artean ilun zegoela, Jesus zutitu eta hiritik irten zen, urrutiko leku batera otoitz egitera joateko. Simon eta bere lagunak Jesusen bila joan ziren, eta aurkitu zutenean esan zioten: denak zure bila dabiltza. Berak erantzun zien: goazen hurbileko beste leku batzuetara, han ere mezua al-darrikatzera.
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Testu honek Jesusen ereduzko jardunaldi batekin du zerikusia. Zer egiten du egunean? Sendatu, otoitz egin eta mezua aldarrikatu. Pedroren amaginarreba sendatzen du. Sukarrak ohean utzi du etzanik… Jesusek ez du hitzik esaten, eskutik heldu eta altxatu egiten du. Hura zerbitzatzen hasten zaie. Sendatzeak zerbitzura darama. Jesusek asko sendatu zituen. Ona da garai hartako osasungin-tzan kokatzea. Gaur egun ere, leku askotan, zenbat mila biztanleko dago sendagile bat? Nork ordain dezake ohe bat gizarte segurantzarik ez dagoen ospitale batean?Izan ere,duela 2000 urte ez zegoen ia medikurik, are gutxiago ospitalerik, eta gaixotasun bat harrapatuz gero, pertsonak edo baliabide immunitario nahikoak zituen eta bizirik irteten zen edo hil egiten zen.Bada, Jesusek ahal duen guztia egiten du pertsona bizi dadin. Bere asmoa: persona hauek Pedroren amaginarrebak bezala erantzun dezaten, alegia, sendatzeak zerbitzatzera, jasotakoa ematera eraman ditzan.
Fisikoki sendatua izatea ez da salbatua izatea. Jesusek bere partea egiten du eta pertsonak berea jartzea ona da. Salbazioa barne-sendaketarekin batera dator, bihotza hunkituta geratzen denean eta bizitza berri bat hasteko pertsona eraldatuta geratzen denean. Hauxe da bihotz-berritzea. Era bere-an, mina eragiten dion gaixotasun batekin bizi den pertsona baten salbazioa ez da hainbeste gaixota suna desagertzea –ahal bada, baita ere–, baizik eta gaixotasun hori zentzuz, osotasunez bizitzea. Edota Jesusek ogien mirari-zeinuaren ondoren esaten ziena:”Jan duzuelako eta ase zaretelako jarrai tzen didazue, ez zeinua ikusi duzuelako”, hau da, ez zuek bizitzako ogi bihurtu nahi duzuelako.
Gu zeretik izan gara sendatuak? Eta zein (izan) da gure erantzuna?
Ez zien deabruei hitz egiten uzten. Hauxe da sekretu mesianikoa. Jesusek ez du nahi jendeak Bera-rengan sinestea bere gaitzak edo arazoak konpontzen dizkielako, baizik eta sendatzen direnean zei-nua aurkitzen dutelako, alegia modu berri eta haurridetasunezkoan bizitzera eramaten dituen deia aurkitzen dutelako. Ez ditu pertsona sendatuak, pasiboak bakarrik nahi, baizik eta pertsona bihotz-berrituak, arduratsuak. Ez ditu pertsona aseak nahi (ogiak biderkatzearen ondorioz), jarraitzaileak baizik. Ez ditu sendakuntza jasotzen duten pertsonak nahi, baizik eta jasotakoa ematen dutenak, Pedroren amaginarreba bezalakoak…
Goizaldean leku bakarti batera joan da otoitz egitera. Otoitzean, Jesusek Jainkoaz (Abbaz) duen es-perientziarekin egiten du bat, berarekin elkartuta, bere Izpirituan aurrera jarraitzeko. Nolakoa da gu re/nire otoitza? Gure barnearekin konektatzen gara, gure izatearen erdigunearekin, eta hortik bat egiten dugu gure fedearen funtsezko esperientziarekin, gure bizitzatik Jainkoaren aztarna gisa identi fikatu dugun horrekin: barkamena dela, deia dela, semea/alaba sentitzea dela eta abar, eta, hortik, egunerokoan ahalegintzen jarraituko dugu.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.
Kontenplazioan sartu naiz, ni bertan banengo bezala, Pedroren etxean kokatuz, Kafarnaumen. Han, familia ugari guztietan bezala, familiak klanak ziren, eta emakumea senarraren etxera bizitzera joa-ten zen eta honen familiaren parte bihurtzen zen; pertsona asko aurkitzen ziren sendi bakoitzean, ar nasa hartzeko ia lekurik ez zutela. Ni Jesusengandik ez urrun kokatzen naiz. Eta etxeko jendea oso pozik dago, bertara zerbait garrantzitsua egin duen pertsona bat sartu delako:”Buru-gaixo” batek es treinakoz erasokorra izateari utzi dio… arnasa hartzen den giroan kokatzen naiz, alaitasun-giroan, festa-giroan, zerbait gertatzen ari dela jakitun baina zer den ulertu gabe, ezta bere garrantzia ere… eta bizitzaren hainbeste unetan jendearen artean kokatzen ikastea eskatzen dut, jendearen pozezko egoeretan… Une horretan hortxe nago… Nola sentitzen naiz?… denbora hartzen dut.
Etxe barrura noa. Norbaitek gogorarazten dio Pedrori bere amaginarreba okerrago jarri dela eta ohe an sukarrarekin etzanda dagoela. Pedroren kezka sumatzen dut… baita bere familiakoentzat Jesusi zerbait eskatzeko zailtasuna ere… baina bada Jesusi helarazteko unea aprobetxatzen duenik ere… Je susek zera galdetzen du:”Non dago?” Berarekin noa eta han, etxeko bazter batean, ohe antzeko ba-tean etzanda dago gaixoa, mugitu gabe, bera zaintzen duen pertsona bat ondoan duela. Eta denbora hartzen dut oinazea, giza-mugarria, makalaldia neure gain hartzeko, niri ere gerta dakidakeena… gai xoei begiratzeko eta bizi dutena atzemateko artea eskatzen dut… bihotzez eskatzen dut…
Eta eszenatik ez urrun jartzen naiz, han dena gertu baitago. Eta arretaz begiratzen dut: Jesus hurbil du egiten da, eskutik heldu eta altxatu egiten du… emakumea zutitu egiten da… eta eszena niregana tzeko denbora hartzen dut… eta badirudi zutik jartzean emakumeari gaitz guztiak joaten zaizkiola. Hitzik esan gabe, dena Jesusek eskutik heltzean gertatzen da, Pedrori bezala ekaitzean.Eta gertatuta koa berbizitzen geratzen naiz…lurrean etzandako jendea altxatzen ikastea bezain gauza erraza, kasu honetan kamastroan dagoena…Eta Bere sentimendu berberak izan ditzadala eskatzen diot pertsonen gana hurbiltzeko era abegikor eta eraikitzaile horretan, pertsonak altxatzen ikasteko, apalduta dau-den lekuetatik…
Simonen amaginarreba indartsu sentitzen da berriro eta indar hori etxekoen zerbitzura jartzen du, zerbitzatzen hasten zaie… eta eszenara begiratzen dut. Denbora hartzen dut… Eta handik pixka bate ra, “eguzkia sartu zenean”, larunbata amaitzean alegia, larunbatean pauso gutxi batzuk baino ezin baitituzte egin. Orduan jende asko hurbildu da etxeko atera. Nola iristen diren ikusten ari naiz. Sina-gogan gertatu dena zabaldu da eta askok sendatzeko aukera ikusten dute… Gogoan dut Jesusen ga-raiko osasungintza… inguruan gaixo mordoa ikusten dut… eta hainbeste pertsonaren min- eta sufri-mendu-egoerak topatzen ikasten dut. Eta onartzen jakiteko Jesusen sentimenduak eskatzen ditut.
4. JESUS ETA BIOK
Eszena horri begira jarraitzen dut: “Gaixo eta deabrudun mota guztiak zeramazkioten”. Jesus senda-tzera lagun diezaiodan hurbiltzen zait… eta berarekin eramaten nau, bakoitzari aurpegira begiratzen diogu, hitz bat esanez edo eskuak ezarriz… hauxe da espero duten guztia, sendatuko dituen Jainkoa-ren bedeinkapena. Jesusengandik sendatzen duen indar bat ateratzen da…eta oso pozik nago berare kin egoteaz… nire denbora hartzen dut… sendatuta sentitzean batzuen eta besteen erreakzioa ikus-ten dut… Jesusek hauxe nahi du eta “Ea Pedroren amaginarrebaren antzekoak diren, sendatuak iza-tean beste batzuei sendatzen laguntzen dituzten” esaten dit… eta keinu sendatzailearen artea ikas-tea eskatzen diot, hitzekin eta egintzekin sendatzen ikastea… eta denbora hartzen dut.
Amaitzean, etxera goaz atseden hartzera… Eta lo egiteko ahal dugun txokoetan sartzen gara. Batzu- tan kamastroak daude, beste batzutan mantu bat lurrean… Eta xumearen artea ikasten dut, harrera- rena, etxe horretan hartzen gaituzte daukaten onenarekin… Harik eta gauerdian Jesus esnatu arte. Konturatzen naizenean, ea lagun dezakedan galdetzen diot, eta baietz… Eta etxetik ateratzen gara… eta arropa lodiak jazten ditut, goizaldea baita…eta herritik urrun samar dagoen leku batera erama-ten nau, inor bizi ez den leku batera. Eta zera esaten dit: “Otoitz egitera noa… nahi baduzu, zuk ere otoitz egin ezazu”… eta eskertu egiten diot gonbidapena…
Pixka bat urruntzen da, eta barnerapen-jarreran dagoela ikusten dut, zentratuta, bere buruaren sa-kontasunarekin konektatuz bezala… Eta niri ere laguntzen dit gauza bera egiten… Horrela tarte luze- an… Bukatzean, otoitz nola egiten duen galdetzen diot. Eta bera kontatzen hasten zait: “Presentzian egotea da kontua, batzuetan egotea bakarrik, entzun egitea edo isilik egotea… beste batzuetan bizi izandakoa kontatzea eta eskertzea… Beti sentitzen emango zaidanari adi egoten naiz…konfiantzaz, nigan Jainkoarenganako konfiantza piztu duten esperientziak ekarriz, alegia… “nola uzten dit honek? konfiantzaz eta sakonki otoitz egiten ikastea eskatzen dut… eta denbora hartzen dut.
Eta Jesusekin nagoela, KOVID garai hauetan otoitz egiten ikasteko eskatzen diot, pertsona maiteak galdu dituz- ten pertsonei laguntzeko garai hauetan: nola helarazi esku onetan daudela, azkenean Betetasunera iritsi direla, guri agurrik ezin esan badigute ere… eta ziur gaude handik gurekin harremanetan jarraitzen dutela, egoera ho-rretan gu barkatzen eta maitatzen gaituztela, Jesusen antzera… Eta hauxe eskatzen dut, laguntzen jakitea, as-ko eta ongi entzutea, hitz egokiak bakarrik esatea… gaur baita salbamen-eguna…
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…