Zeinuak (itxaropenezkoak)

Online

Jn 20, 1-9

0. TESTUA

Asteko lehen egunean, Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua zegoela ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikaslearengana itzuli zen lasterka, eta hau esan zien: “Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ipini duten”.

Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egondako zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen.

Izan ere, ordura arte ez zuten ikasleek ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hilen artetik piztu behar zuela, alegia.

1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

Agerraldien kontakizunak, funtsean, Jesus heriotzaren garaileari buruzko katekesiak dira. Jesus, amaiera arte fideltasunean emandako bizitza eta bere gurutzeko heriotza, Biziaren Jainkoaren eskuetan gertatu dira, bizitza honetan beti presente dagoen Bizi horretan, arnasten dugun airea bezala: Berarengan bizi, mugitu eta existitzen gara. Esku horietan bizi izan zen Jesus, beren Izpirituarengan, Horiei konektatua, Bizi horri, Maitasun horri, Berari lotua. Alde batetik, “Seme maitatu” (bataio) gisako egin zuen, Ai-tak zion maitasunetik erabat biziz eta, bestaldetik, benetako anaia/nebaren gisan, haurridetasuna sortuz hain senidetasun gutxiko gizarte hartan. Eta horrela iritsi zen Betetasunera gizaki bezala, barkatuz eta giza haurridetasunarekiko leialtasunez hil baitzen.

Misio hau aurrera eramanez, hain modu beldurgarrian hil zuten, gurutzean zintzilikaturik (madarikatua enbor batean hiltzen dena!), non gertaera hori ikusi zutenek ez baitzuten kanpoko inolako zeinurik izan Jesusena Jainkoaren kontua zela pentsatzeko. Jendearentzat argi geratu zen Jesus borondate oneko pertsona izan zela, autoritatez hitz egiten zuela… baina faltsua. Jainkoaren esku hartzeak bakarrik argile-zake arrazoia egiazki nork zuen, hil zutenek ala hildakoak. Horixe da berpiztuaren esperientzien zentzua.

Magdalako Mariak, Jesusen jarraitzaileak, muturreko trauma bizi izan du. Jendearen aurrean, bortizki eta amorruz hil dute adiskide kutuna. Geratzen zaiona Jesusen gorpuzkiei heltzea da, jasan duen galera hain ikaragarritik hurbil egoteko modu gisa… harentzat dena izan denarengandik geratzen zaionare-kin…egotea. Berpiztuaren kontakizunak sinboloz beteta daude. Magdalako Maria iluntasunean aurkitzen zen pertsonaren seinalea zen:”Hilobira doa oraindik ilun dagoela, goizaldean“…eta, aldi berean, “asteko lehen eguna” da. Hasiera 1,1-3 irakurtzen badugu, “Dena anabasa zen, ilunpea… eta lehen egunean Jainkoak zera esan zuen: Egin bedi argia eta argia egin zen“… horixe da Jainkoak Maria eta apostolue-kin egin nahi duena, beren bizitza traumatizatu eta anabasazkoetan argia egon dadila. Jesusen piztuera anabasatik abiatutako sorkuntza berri bat da.

Testuak aurrera jarraitzen du: ”Hilobira begiratuz, oihal-zerrendak ikusi zituen lurrean, baina ez zen sartu. Gero Simon Pedro iritsi zen, atzetik zihoakiona, eta hilobira sartu zen: oihal-zerrendak ikusi zituen lurrean, baita Jesusen burua estali zuen zapia ere, baina hau ez zegoen haiekin batera, beste leku batean bildua baizik.” Badirudi berpiztuaren esperientzia deskubritzea prozesu bat izan zela; hala kontatzen di-gu Joanek. Dena ez zen une batean gertatu. Eszena hau prozesuaren lehen unea da. Gainera, oso prozesu pertsonala da. Hiru persona, hiru esperientzia: Maria, Pedro eta Joan. Maria erabat adoregabetua dago, minez hilik, hil duten Jesusen gorputzaren ondoan egon nahi du eta orain, gainera, bere gorpua desagertuta. Hilobira sartu ere ez da egiten. Sartzen direnek zerbait gertatu delako zantzuak (izarak, beste leku batean kiribildutako zapia) ikusten dituzte, baina ez dakite zer. Horren aurrean bi erreakzio ezberdin: batetik, Pedrok ez daki zer pentsatu eta, bestetik, Joanek konfiantzaz irakurri zituen zeinu horiek: “Ikusi eta sinetsi egin zuen.”

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelio-pasartearekin batera idatz itzazu orri batean isiltasuna egiteko urratsak.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUTEN, TESTUA DASTATZEN. NI PRESENTE EGITEN NAIZ- ESZE- NARA itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Etan-puntuak izan daitezela gelditzeko eta kontenplatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua.

Eszena ikusten jartzen gara, han banengo bezala. Magdalako Mariaren ondoan. Muturreko trauma bat bizi izan du. Jendaurrean eta bortizki hil dute adiskide kutuna. Ezin da fidatu astakeria hau egiteko gai den gizarte horretaz… Berarentzat dena izan den Jesusen gorpuzkiei heltzea baino ez zaio geratzen… Eta bertan agertzen naiz eta, ahal dudan neurrian, sufrimenduak hautsitako pertsona baten egoera neure egiten dut, adiskide maitearen gorputik gertu egotearekin itsututa dagoenarena… eta hilobirako bi-dean laguntzen diot. Nola sentitzen naiz? Agian gainditua… gertu egon nahian, nire aukeren arabera lagundu nahi dut… Zer nahi diot esan? Denbora hartzen dut.


Mariaren ondoan noan bitartean, aztoratu egiten dela sumatzen dut: gelditu egiten da eta hilobiko harria mugitua izan dela konturatzen da… Ni, etsipenagatik bere ondoan urrats zeremoniatsuan nindoana, honek sortzen dion erreakzioak guztiz gerarazten nau… Mariak beste era batera erreakzionatzen du, korrikan hasten da… emakume hau ausarta den bezala, abiatu zen lekura itzuliko da, oraingo egoera are okerragoa delako: ez du Jesusen gorpua aurkitzen, gurtu nahi duen bere adiskide maitea… Eta denbora hartzen dut zer egin ikusteko… Gertu egon nahi dut, baina ez dakit… Nola sentitzen naiz? Zer egin nahi dut?

Pedro eta Joanengana iristen da Maria: “Jauna hilobitik eraman dute eta ez dakigu non jarri duten“. Biek beldurra gainditzen dute eta korrika hilobiraino laguntzen diote… Eta ni beraiekin noa… Orain Pedroren ondoan nago, lehena sartzen denean, eta Joan bere atzetik… Zera ikusten dut, “oihal-zerrendak lurrean eta baita bere burua estali zuen zapia ere; hau ez zegoen oihal-zerrendekin, beste leku batean baizik” miatzen dutela. Jesusen haztarnaren bat eman diezaguketen zeinuak… Ni aurrean banengo bezala… Pedrori, Joani… Mariari begira nago… inork ez du ezer esaten… Zer eskatu nahi diot Jainkoari? Agian zeinuak ulertzen ez ditudanean Berarengan konfiantza izatea… Eta denbora hartzen dut.

Maria, Pedro eta Joanen aurrean jarraitzen dut. Eta Joani begira nago onerako zerbait gertatu dela sumatzen baitu… eta harekin hasten naiz zera ulertzen, Hasieran sorkuntzaren “asteko lehen egunean” “dena anabasa, ilunpea zen” egun hartan gertatu bezala, gertatuko dela orain ere. Bada, egoera horretan, lehen egun hartan, Jainkoak hauxe esan zuen: “Argia egin bedi eta argia egin zen“… Horrelakoa zen hiruren egoera, anabasa, “artean ilun zegoela, egunsentian” orduan iristen dira herio-lekura, hilobira. Eta egoera horretan, Jainkoak Maria eta apostoluekin egin nahi duena zera da, argia egon dadila beren bizitza traumatizatu eta anabasazkoetan, Hasieran gertatu bezala. Jesusen berpiztea kreazio berri bat da, anabasatik abiatuta… Nola sentitzen naiz? Pizten al da itxaropena? Zer eskatu eta zer eskertu nahi dut? Denbora hartzen dut… UNEA DASTATZEN DUGU…Presarik gabe, eszena berrikusten dugu.

4. JESUS ETA BIOK

Eszena ikusten ari naiz, bertan banengo bezala. Maria Magdalenaren ondoan nago, iluntasun-unean, Jainkoak alde egin duela dirudien unean. Niri ere gustatuko litzaidake barne-argi pixka bat gehiago izatea, baina ilunpetan banengo bezalako egoera da… Jainkoak ziur presente jarraitzen du, baina bizitzako egoera batzuetan iluntasuna besterik ez dago, norberak argia ikusteko gogo izugarria izan arren… Eta Jainkoari hautsitako pertsona asko ekartzen dizkiot: hainbeste sufritu dutenak, beren munduan harrapatuta daudenak… bertatik ateratzeko gaitasunik gabeak… entzuteko aukerarik gabeak… bakarrik bake pixka bat desiratuz… Jainkoari trauma latzak dituzten pertsonak dakarzkiot: maite zuten norbait hil edo desagerrarazi edo haur-soldadu bihurtu dituzten pertsonak… Eta beren bihotzak erresuminez beterik dauzkate, beste ezertarako ia lekurik gabe. Nola sentitzen naiz honen aurrean? Agian egoerak gaindituta nago. Pertsona hauei lagundu egin nahi diet. Beraien alde eskatzen dut… beraiekin lan egiten dutenen alde, eta gertu dauden erakundeen alde ere eskatzen dut. Beren minak ni blai egiten uzten dut. Denbora hartzen dut.

Mariarekin, berari Jesusen gorpua lapurtu zioten bezalaxe, halaber, hainbat familiaz gogoratzen naiz, duintasunez lurperatu ahal izateko beren maiteen gorpuzkiak aurkitu ezin izan dituzten familiez, … eta oroimen historikoaz arduratzen diren taldeez, munduko hainbat tokitan gorpuzkiak hil zituzten lekuetan, bide ertzetan, basoetan… lurpetik ateratzen ari diren taldeez, eta desagerrarazi zituzten beste batzuen senideez, eta horrekin jarraitzen dute bizitzen dolua erabat itxi gabe… eta bizitzaren hainbeste egoera gogor neureganatzeko ahalmena eskatzen dut, holako egoerak bizi dituztenengandik gertu egotea, baita nire ingurukoengandik ere… eta eskatu egiten dut… Zer ateratzen zait barrutik eskatzea?

Bere oinazean giltzapetuta dagoen Mariarekin batera, bere inguruan agertzen diren zeinuak begiratzen ditut: izara, hil-jantzia… itxaropen-zeinuak izan daitezkeenak… eta horrela gaurko itxaropen-zeinuak aurkitzen hasten naiz: bide-bazterretatik pertsonak berreskuratu eta duintasunez lurperatzearen alde dauden hainbeste erakunde eta pertsona, gizakien salerosketaren aurkako erakundeak… haur-soldaduak bergizarteratzen eta beren hausturak berenganatzen laguntzen dietenak… eta nire bihotza kuzkur egotetik apatz egotera hasten da igarotzen. Nola gelditzen naiz? Zer esan dezaket?… Zer egin?… Itxaropena dastatzen dut.

Eta itxaropen-zeinu horiek ikusiz, eta Maria oraindik bere oinazean sartuta ikusiz, Hasieran bezala gertatuko dela egiten dut amets: dena anabasa zen lekutik kreazio berria sortuko dela, oinaze latza jasan duten pertsona ezereztuengandik izaki berriak aterako direla Bizitza berriaz, bizi indar berriaz, itxaroten lehen egun hartan bezala Jainkoak esan zuenean “argia egin bedi eta argia egin zen“…”egon bitez izaki berriak”… Bihozkada hau daukat, Jainkoak gaur ere guztiz hautsitako pertsona horientzat beren izatearen birkreazio berria prestatzen ari dela… Berpiztuaren esperientziaren hasiera da, gaurko itxaropena horrela izango dela pertsona askorengan. Nola sentitzen naiz? Itxaropena pizten al da/zait? Zer eskatu eta zer eskertu nahi dut?… Astia hartzen dut… UNEA DASTATZEN DUGU… presarik gabe, eszena berrikusi egiten dugu, gustua ateraz…

5. SOLASALDIA. Jesusekin.

Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zaida-na kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot eta eskerrak ematen.

keyboard_arrow_up