Zaudete Niri itsatsiak, Ni zuei bezala

Jn 15, 1-8

Imagen de Tima Miroshnichenko en Pexels

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Neu naiz egiazko mahatsondoa eta nire Aita da mahastizaina. Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan.

Zuek garbi zaudete dagoeneko (…)  Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ez eta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete. Ni mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin. Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero bildu, sutara bota eta erre egiten dute.

Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue.

Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Mahatsondoari eta aihenei buruzko testua, funtsean, elkarte-testua da. Pablok erabiltzen duen Kristoren Gorputzaren antzeko irudia da. Aihenak Mahatsondoaren luzapen bat dira. Sapa bera dabil haietan. Eukaristiaren testuinguruan, ogia janez eta ardoa edanez, elkarteko pertsona bakoitzak Espiritua, Jesusen sapa gure bizitzan sartzen uzten dugula esango dugu. Eta horrela eraikitzen dugu elkarte-bizitza eta haurride arteko gizartea, Kristo Jesusen sentimendu berberak biziz.

Hauetxek dira testu honen gakohitzaK: “Zaudete niri itsatsiak, aihenak mahatsaondoari bezala. Horrela fruitua emango duzue… Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala“. Argi dagoena zera da, Jesus gugan beti dagoela. Beraz, Bera gugan irautea gure esku dago soil-soilik. Nahi badugu, iraun egingo dugu, eta nahi ez badugu, ez. Irauteak modu iraunkorrean “egotea” dakar, Berarekin bat izatera, Jesusen sentimendu berak izatera iritsi arte. Eta Jainkoarekin bat izatea eta baita besteekin ere, Jainkoa guztiongan dena izan arte. Iraute hau Erreinuaren aldeko kontenplazioan eta jardunean elikatzen da eta elkartean ere bai.

Testu hau Pazkoan irakurtzea proposatzen zaigu, hau da, berpiztuaren esperientziari lotua. Berpiztua etengabe gugan dagoena da. Eta gurekin duen adiskidetasun lokarria mantendu nahi du beti. Une batzuetan, Bere presentzia gugan gehiago sentitzen dugu, hunkigarriagoa da, gehiago nabaritzen da (ebanjelioan, adibidez, agerraldien unea da) eta beste batzuetan, berriz, barne-bakezko presentzia da, samurtasun askorik behar ez duen adiskidetasun heldua bezala, hurbil egotea alegia. Bi modu hauetan irauten dugu eta fruitua ematen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazio hau testuan nire burua presente eginez hasten dut, nik gaur bizi dezadan idatzia izan baita. Jesusek Hamabiekin duen Afarian begirunez parte hartuz egiten dut, intimitate une batean, olio-kriseiluaren argitan, Pazkoko tradizioa, Egiptoko esklabutzaren askapena eta bere agurra eta bizitza ematea gogoratuz. Egoten, entzuten, intimitatea dastatzen ikasten dut. Denbora hartzen dut.

Hamabien eta Jesusen arteko intimitate giro hori bizi dut, non bere desiorik sakonenak agertzen dituen. Jesusi entzuten diot: “Ni naiz mahatsondoa, zuek aihenak. Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala.” Bat izateaz, elkarte izateaz hitz egiten ari zaiela konturatzen naiz, beren burua elkarteari emanak eta, aldi berean, handizaleak, leialak eta nagiak, egiazaleak eta beldurtiak, baina elkartea, elkarbizitza egitera deituak aurkitzen diren pertsonek osatutako elkartea. So egiten diet eta nire irudi bizia topatzen dut. Nola sentitzen naiz? Zer nahi dut?

Berriro entzuten diot Jesusi: “Ni naiz mahatsondoa, zuek aihenak… Nigandik aparte, ezin duzue ezer egin. Nigan ez dagoena, bota eta lehortzen den aihena bezalakoa da. Aitak fruiturik ematen ez duten aihen guztiak mozten ditu; fruitua ematen duena kimatu egiten du, fruitu gehiago eman dezan. Nire Aitaren aintza zuek fruitu eta fruitu ugari ematean datza.”Konturatzen naiz Hamabiek eta emakumeek berenganatu egiten dutela Jesusek ahoskatzen duen hitz bakoitza: kontua irautea da, elkarrekin joatea fruitua emateko, zerbitzuzko maitasuna muturreraino bizitzeko. Nola kokatzen naiz? Zer eskatzen dut? Zer desio dut?

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek Hamabietako bakoitzaren gainean pausatzen du bere begirada. Baita nire gainean ere, eta nire kristau elkartea osatzen duten pertsonez galdetzen dit eta “Ni mahatsondoa naiz, eta zuek aihenak” gogorarazten dit: Nik neure erreferentzia-taldeko, elkarteko eta beste eliztalde batzuetako pertsonen izenak ematen dizkiot: banan-banan, denbora hartzen dut horietako bakoitza ekartzeko, gehien kostatzen zaidana edo gehien iradokitzen nauena edo… Eta elkarte egiten, eraikitzen… ikastea eskatzen dut eta bizi izandako guztia eta orain bizi dudana eskertzen dut.

Jesusi kontatzen diot hain konplexua bihurtu den gizarte honetan elkartekoa bizi dugula, mundu hau paradisu eta aldi berean hain berekoi bihurtzeko hainbeste abagunerekin, pertsona bakarreko etxebizitzatan bizi diren milioika pertsonarekin, askatasunari buruzko hain ideia interesatuarekin, gure zilborrari hainbeste eta gure lagun hurkoari hain gutxi begiratzen diena, eta hau entzuten diot: “Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak… iraun ezazue nigan eta horrela fruitua emango duzue“, horrela pasatuko da nire sapa zuen zainetatik eta gaurko moldean, gaurko kulturan… elkartea egiteko gai izango zarete. Eta konfiantzaz entzuten diot. Nola sentitzen naiz? Zerbait eskatzea irteten zait barrutik.

Hark nigan dirauela jakinik, kontua zera da, Harengan irauteko nire aldetik zer egin, eta galdetu egiten diot. Eta hauxe esaten dit: “Irten zaitez zeure maitasun, gogo eta axolatik, irten zeure interesetatik. Hartzazu horretan trebatzeko denbora, arnasa lasai hartzeko lor itzazu uneak, utzi zure bizi-erritmoari zeu eramaten, hartu une batez tarterik ezartzen dizuten erritmotik, ohikoa denetik, eta konektatu zeure buruarekin. Eta gero konekta ezazu zugan dagoen Biziaren Jainkoarekin: utzi bere begiradaz, bere sentimenduez bustitzen. Eta orain begiratu horrela zeure buruari eta besteei, begiratu denei Harengan, senti itzazu Bat, direla eta begira egitea irteten zaizuna.” Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up