Tentaldiak

Online

Mt 4, 1-11

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

“Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenean gosetu egin zen. Tentatzailea hurbildu zitzaion orduan eta honela esan zion: Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko. Orduan Jesusek hauxe erantzun zion: Liburu Santuetan idatzia dago: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jainkoak esaten duenetik baizik.”

Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, honela esan zion: Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: “Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.” Baina Jesusek erantzun: Hau ere idatzia dago: “Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.”

Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi eta hau esan zion: Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.

Jesusek orduan: Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu! Orduan, deabruak utzi egin zuen eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.”

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Pertsona orok du bere bizitzan misio bat aurrera eramateko deia, egin beharreko bide bat. Eguzki eta euri egunak izango dira, aldeko eta kontrako haizea, laguntzak eta oztopoak. Baldintza mesedegarri eta kaltegarrien eraginpean egongo da etengabe, eta tentazioaren mende. Jesusen kasuan, bere eginkizuna Semea izatea da (bataioan aurkitu zuena: “Zu nire seme maitea zara”). Horregatik tentaldia hauxe da: “Jainkoaren Semea bazara…”eta Jesusek, eusten dion Horrengandik, Bizia ematen dion Horrengandik erantzuten du.

Jesus Espirituaz betea basamortura doa. Eta han, aldi berean, Satanek tentatua eta probatua. Basamortua da probalekua, gure atxikimenduak garbitzeko lekua. Bizitzaren bidean, basamortuan bezala, segurtasunari, estatusari, etxeari, janariari loturiko premia biologikoak sentituko ditugu. Baita onarpeneta ospe beharrak ere. Eta botere beharrak ere bai, hau da, besteek nik nahi dudana egin dezaten lortzea. Erabakitzeko unean, nola jarri lehenik seme/alaba izatea eta, beraz, berez sortzen zaizkidan atxikimenduen aurretik, anai/arreba egiten gaituena?

Garai berri bati ekin diogun honetan iazkoa gogoratzen nuen: Zergatik ez genuen garizuma sozial-laikal bat planteatu? Xavier Casanovasek aspaldi idatzi zuen: “Garizumaren bertsio laiko bat oso ondo etorriko litzaigukeela uste dut. Administrazioak inauteriak edo ‘failak’ sustatu eta ospatzen dituen bezala, gizarte gisa, modu partekatuan eta adostuan, geure eta gure planetaren finitudea gogorarazteko garaia ere bultza lezake, hau da, etenaldia edo isiltasuna ospatzeko garaia” batez ere zarata eta gehiegikeria ospatzen direlako, eta ospakizun hauek zentzugabeko festa gisa inposatutako zerbaitetan amaitzea gerta ez dadin.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Basamortuan kokatzen naiz Jesusen ondoan eta Harekin ikasi nahirik isiltasun, barnetasun, frogak bizitzeko garaian, eta nik bere erara egin ahal izatea eskatzen dut…. Eta hau esaten dit: “Zatoz, identifika dezagun tentaldia gure bizitzan”… Oso garrantzitsua da hau. Dena emateko eta askatasunean irabazteko gogoz noa… Denbora hartzen dut…

Basamortuko egunetan, Jesusek bere segurtasunarekiko, gosearekiko… atxikimenduarekin egiten du topo. Bere barruan entzuten duena isilean esaten dit: “Benetan Jainkoaren Semea bazara, egizu harri horiek ogi bihurtzea.”Eta nire kasuan ‘harriak’ soldata, pisua, oporrak, atsedena… dira. Eta Jesusek uneko gurariaren aurrean ez du amore ematen… Jesus tinko mantentzen da:“Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi…”Eta sendotasuna eta iraunkortasuna ikasten ditut. Lehenik, senidetasunaren autua egiten du… Bere segurtasuna bigarren lekuan geratzen da. Eta konbentzimenduz eta irmotasunez bizitzea aukeratzen ikastea eskatzen dut… Ikasten ari naiz.

Eta misioa eta hau aurrera eramateko bitartekoak gogoan erabiliz, Jesusek esaten dit pertsonek bere mezua onartu eta beretar egiteko tentaldia sortzen zaiola. Jesusek bere tentaldiaren berri ematen dit, nirea ere badena: “Belaunikatu eta adoratzen banauzu, dena zeurea izango da.” Hau da, fake news boterea, kalumniak, kontrol-bitartekoak eta abar maite badituzu, zeureak izango dira. BAINA hauxe xuxur-latzen dit: “Zerbait maite baduzu, eman askatasuna; zuregana itzultzen bada, zeurea izango da, bestela, inoiz zeurea izan ez den seinalea”… Eta izateko eta egiteko modu horrek nire burua blaitzeko eskatzen dut… Nola sentitzen naiz?

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek niri beste tentaldi bat kontatzen jarraitzen du: “Haientzat garrantzitsua izateko atxikimendua sentitzen dut. Jendeak zuri kasu egitea nahi baduzu, egin ekitaldi ikusgarri bat: Tenpluko teilatu-hegaletik bota zure burua eta ez zaizu ezer gertatuko, aingeruek beren ahurretan eramango baitzaituztete eta guztiak zure oinetan izango baitituzu.” Eztabaidaezinezko ospea, zalantza orotatik at. Eta ni ere atxiki-mendu horretatik libre izateko eta sentitzen eta pentsatzen dudana esateko gai izan nadila eskatzen diot, bakarrik geratzen banaiz ere, Biziaren Jainkoarenganako konfiantzak bakarrik sostengatua… Dastatzeko denbora hartzen dut…

Eta Jesusek jarraitzen du niri esaten: “Iritsiko zaizkizue horrelako pentsamenduak: Ba al dakizu non sartuko zaren? Inork eskertuko ez badizu, azken batean, zer lortuko duzu?… ”Eta aurrera egiten du: “Egoera horietan, bilatu zure barnean konfiantza ematen dizuten bizipenak. Jainkoa beti dago, igartzen ez baduzu ere; eguzkia hor dago, nahiz eta hodeiak egon”… Nire beldur eta gatazkei konfiantzaz aurre egiteko gaitasuna eskatzen diot… Nola sentitzen naiz? Eta eskatu egiten diot: “Ez gaitzazu tentaldian erortzen utzi”.

Eta azkenik, garizuma honetarako entrenamendu taularen bat partekatzen diogu: “Isiltasun, otoitz uneren batean (otoitz egiteko irekita dauden parrokietan) ni presente egotea, baita Kultur Etxeetan lagun egindako isiltasun guneren bat ere; sozio-inguruneko beharretarako nire soldataren egun bati dagokiona, ostiral santu egunean baraualdia beste erlijio batzuekin, etab.” Maitasunez begiratzen dit. Zertara bultzatzen nau bere begiradak?… Nola uzten nau?… Sormena eta indarra eskatzen dizkiot garrantzi handiko garizuma bati ekiteko eta askatasunean irabaziz joateko…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up