Jn 2, 13-25
0. TESTUA (osorik irakurri!)
Hurbil zen juduen Pazko Jaia eta Jesus Jerusalemera joan zen. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukalariak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukalarien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituen. Uso-saltzaileei hau esan zien:
“Kendu hemendik hau guztia! Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe!”
Ikasleei Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: “Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.” (…)
Orduan galdera hau egin zioten judu-agintariek: “Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?”
Eta Jesusek: “Desegizue tenplu hau eta 3 egunetan berreraiko dut.”
Eta juduek hau ihardetsi zioten: “46 urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko eta zuk 3 egunetan berreraikiko duzula?”
Jesus, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Horregatik, hilen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien bere ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesusek bere jarduera Galilean egiten du batez ere, erlijio-gunetik eta hiriburutik, Jerusalemdik, urrun dagoen probintzia baita. Hiri honetan zegoen tenplua, Jainkoa bizi zen lekua, Santa Sanctorum zena, Legearen taulak gordetzen zituena. Eta tenplua zen Jainkoaren legea betetzeko eskaintzak egiten ziren tokia, bizitzako une garrantzitsuekin zerikusia zutenak, adibidez: haurren erdainkuntzarekin… Apaizek egiten zuten, eta familiak, trukean, eskaintza bat, arkume bat edo usakume pare bat ematen zituen, aipatu kasuan, apaizak bizi ahal izateko. Eta erosketak ahalbidetzeko, hantxe zeuden abere-lanpostuak eta trukatzaileak. Horregatik zen herrialdeko Finantzaketa-zentroa. Eta mugimendu sozio-erlijioso hau guztia antolatzeko sanedrina zegoen, botere legegile-betearazle-judiziala, herrietako sinagogen jardunbidea ere kontrolatzen zuena.
Bada,trukatzaileak eta abeltzainak egiten ari zirena, zeinen mahaiak irauli baitzituen Jesusek, guztiz legezkoa zen. Orduan, zergatik egiten du Jesusek saltzaileak kanporatzeko egintza, trukatzaileen mahaiak iraultzekoa eta abar? Egintza profetiko bat egin nahi izan zuelako. Baina ezin izan zen oso egintza garrantzi handikoa izan, han jende asko biltzen baitzen, zazpi eta hamar mila pertsonaren artean, eta iskanbila larria izango zatekeen, eta ez zukeen baimenduko handik metro gutxira zegoen tenpluko guardiak, eta pixka bat harantzago erromatar tropak.
Jesusen ekintza profetikoaren azalpena. Garai mesianikoetarako espero zena zera zen, pertsona oro Yahveri “sagaratzea”, ez bakarrik apaizak. Eta sagaratuak izate hori adierazteko modu zehatza sakrifikatu eta eltzeetatik jan ahal izatea zen (apaizei bakarrik egotzitako zeregina). Horregatik, “egun hartan, Yahveren etxean ez da merkataririk izango” (Zakarias 14,20), guztiek erosi, saldu eta sakrifikatu dezaketelako, guztiak sagaratuak direlako. Horrexegatik dio Jesusek: “Ez ezazue merkatu bihurtu nire Aitaren etxea!” Orain guztiena da, ez da beharrezkoa merkataritzan aritzea. Eta, beraz, tenplua ez da jada negozio-gune. Dirua aldatzea ez dago trukatzaileen esku, ezta abereak sakrifikatzea apaizen esku ere; hauxe da garrantzitsuena: denak direla sagaratuak.
Zer froga emango diguzu horrela jokatzeko autoritatea duzula erakusteko? Guk geure negozioak hemen egiteko baimena dugu. Eta Jesusek: “Suntsitu Tenplu hau (nire pertsona) eta nik 3 egunetan altxatuko dut” (berpiztuko dut, aditz bera baita). Hau da: “Etorkizunak erakutsiko du nork duen arrazoia. Horretan jartzen dut jokoan nire bizitza.” Antzinako profeten tankerako zeinu profetikoa da. Eta bete egin zen hirugarren egunean hildakoen artetik berpiztu zenean. Jesus, bere pertsona, Tenplu berria da, Jainkoa bizi den lekua, Jainkoaren sagaratua. Eta Berarekin, gizaki guztiok bihurtzen gara Jainkoaren Tenplu. Horixe esango du Pablok: “Zuek zarete Espiritu Santuaren tenplu.”
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin eta Hamabiekin nago, Pazko garaian Jerusalemera iristen direnean. Eta haiekin batera, hiriko harresietatik kanpo dauden milaka kanpin-dendei erreparatzen diet, diasporako juduak –ezaguna zen orduko munduan sakabanatuak– iristen ari direlako, pazkoa ospatzeko. Hamabiekin batera, Jesusen ondoan noa, Tenplua, trukatzaileen mahaiak, abereak hiltzeko tokiak, Sanedrin jauregia, Tenpluko guardia, Herodesen jauregia… behatzen ditu, eta berarekin batera desberdintasuna “sagaratzen” duten egiturak eta hainbeste pertsona biziaren bila. Pazkoa, askatasuna… prestatzeko giroa dastatzen dugu.
Bat-batean, Jesusek soka batzuk hartu, txirikordatu eta haiekin behi eta ardi saltzaileak botatzen ditu, trukatzaileen mahaiak iraultzen ditu…Hamabiak txundituta geratzen dira. Istilu handia sortu da Tenpluko zelaigunean, guardiak zaindutako barrutian. Jesusek hartu du hitza: “Atera ezazue hori hemendik! Ez ezazue nire Aitaren etxea merkatu bihurtu!” Eta Hamabiek Zakariasen profezia gogoratzen dute, garai mesianikoez hitz egiten duenean, non pertsona oro “Yahveri sagaratua” izango den, eta eltzeetan jango duten, eta egun hartan Yahveren etxean ez da merkataririk izango.” Ikasleek testua gogorarazten didate: “Zure etxearekiko ardurak irentsi egiten nau“. Beldurrez gaude. Irauten ikastea eskatzen dut, gatazka egoeretan ihes ez egiten ikastea, haurridetasunaren alde egoten.
Jende multzo handia hasi da Jesus dagoen lekura iristen. Eta Bera zutik itxaroten ikusten dut. Ongi zekien zer egiten zuen. Eta batzuek ondo-ondotik galdetzen diote: “Nor zarela uste duzu…? Nork eman dizu hau egiteko eskubidea? Zer froga ematen diguzu hau egiteko aginpidea duzula? Liskarra hortxe dago. Jesusi eta Hamabiei laguntzen jarraitzen dut, oso egoera zailean. Eta Jesusek erantzuten du: “Suntsitu tenplu hau eta nik 3 egunetan altxatuko dut, suntsitu bizitza hau eta nik 3 egunetan berpiztuko dut.” Ikasleak txundituta geratzen dira, zeinu profetiko horretan bere bizitza arriskuan jartzen duelako, bizitza jokoan jartzen duelako pertsona oro Jainkoaren sagaratutzat onartua izan dadin. Eskertu egiten dut azkenekoen duintasunaren aldeko ausardia hori. Denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK
Jesusek bere begirada nigan jarri eta bere denbora eskaintzen dit. Zera esaten dit: “Zein garrantzitsua den pertsona oro sagaratua izatea eta, beraz, duin, ukiezinezkotzat hartua izateko garaiak iristea!” Arretaz entzuten dut eta Jesusek pertsonen sakratua dastatzeko denbora uzten dit eta nire baitan errepikatzen dut, “pertsona oro da sakratua, pertsona oro da ukiezina,” nire bihotzean atxikitzeko eta aurkitzen dudan orori hori desiratzeko. “Pertsona oro, existitze hutsagatik, duina da”. Eta denbora hartzen dut nire bizitzan aurkitzen ditudan hainbeste pertsona gogora ekartzeko eta sakratutzat hartzeko profitatzen dut. Batzuk eta besteak ari naiz ekartzen eta bakoitzari hau esaten diot: “Duina zara, sakratua zara”, Jainkoak maite zaitu. Horrela, astiro.
Jesusi hau esaten diot: “Zuk, pertsona oro sakratutzat, duintzat hartua izatea lortzearren, zeinu kontrakulturala, profetikoa egiten duzu, zure bizitza arriskuan jartzen duzu erlijio-iruditerian hain errotuta dauden gauzak aldatzeko, soilik norberaren bizitza ordainetan jarriz alda daitezkeenak.” Eskerrak ematen dizkiot niri jarraibide emateagatik. Eta jarraitzen dut zera esaten: “Ulertzen ari naiz, tenplua beste pertsonak berdintzat, sakratutzat, ni bezala sagaratutzat hartzen hasteko lekua dela. Tenplua, janaria berdinen artean banatzeko, trukatzeko eta ez negozioa eta merkataritza-trukea egiteko tokia da. Hau beste dinamismo bat da.” Eta denbora hartzen dut.
Eta orain Jesusek adoretzen nau nik ere zeinu profetikoren bat egin dezadan. Hau kontatzen dit: “Gaur egun, ekintza profetiko garrantzitsuak izango lirateke emakumeak salerosketarekin laidotzen dituztenak geldiaraztea, haur soldaduak laudotzen dituztenen aurka egitea ere, edo haurrak lan zitaletan erabiltzen dituztenak salatzea. Hauek ere zeinuak izango lirateke: ingurumena suntsituz natura, Jainkoaren lana, hondatzen dutenak geldiaraztea, edo armekin salerosketan ari direnak; eta beste zeinu xumeago batzuk ere bai: hala nola familia edo lan egoeretan aurpegia ematea, gure onuran ez ezik, gaizkien ordaindutakoengan ere pentsatuz, mileuristengan.” Entzun egiten diot, bueltak ematen dizkiet haren hitzei nire bihotzean, eta denbora hartzen dut harekin konektatzeko eta haren profetismoa bizitzeko.
5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.