Jn 2, 13-25
0. TESTUA
Hurbil zen juduen Bazko-Jaia, eta Jesus Jerusalenera joan zen. Tenpluan merka- tariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen eta diru-trukalariak ere bai, han eserita. Jesusek, loka- rriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere;eta trukalarien diru ak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: “Kendu hemendik hau dena! Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe!
Ikasleek, orduan, Liburu Santuak dioena gogoratu zuten: “Zure tenpluaren maiteminak erreko nau”.
Orduan judu-agintariek galdetu zioten: -Zer seinale ematen diguzu horrela jokatzeko autoritatea duzu-la?
Jesusek erantzun zien: – Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.
Juduek ihardetsi zioten: – 46 urte behar izan izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk 3 egunetan ber-eraikiko duzula?
Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Horregatik, hilen artetik berpiztu zenean, bere ikas leek esandako hori gogoratu zuten eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusen hitza.
Jesus Jerusalenen zegoen bitartean, Bazko egunean, askok sinetsi egin zuten harengan, egiten zituen seinale miragarriak ikustean. Baina Jesus ez zen haietaz fidatzen, denak ezagutzen baitzituen eta ez zuen inoren aitorpen beharrik, berak ongi ezagutzen baitzuen bakoitzaren bihotza.
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Jesusek Galilean egiten du lan batez ere, hau da, probintzia batean, erdigune erlijiosotik eta hiriburutik –Jerusalendik– urrun. Tenplua, jainkotasuna Santa santorumean bizi zela ziurtzat jotzen zen tokia zen. Eta Jainkoarekikoa betetzeko Moisesen Legea eta hura zehazten zuten beste lege guztiak bete behar ziren.Eta Jainkoari eskaintzen zizkioten sakrifizioen bidez egiten zuten: ardi, behi, usapal eta abarren bidez, legeak eskatzen zuen bezala. Apaizak, legean aditutakoen lanak egiten zituztenak –harakinak esango genuke gaur egun–, sakrifikatzen zituztenak ziren. Adibidez, erdainkuntzagatik, arkume bat edo usakume pare bat eman behar zen. (Zati bat apaizak bizi ahal izateko zen). Gainera, abereak erosteko abere-postuak zeuden, eta tenpluko txanponekin erosteko, trukatzaileak. Eta jarduera guzti hau Tenpluan biltzen zen, ga raiko botere ekonomikoa zena. Eta mugimendu sozio-erlijioso hori guztia antolatzeko, Sanedrina zegoen, botere legegile-betearazle-judiziala, herrietako sinagogen funtzionamendu osoa kontrolatzen zuena.
Bada, trukatzaileak eta abeltzainak egiten ari zirena guztiz legezkoa zen. Orduan, Jesusek zergatik egiten du saltzaileak kanporatzeko, trukatzaileen mahaiak iraultzeko eta abarrerako ekintza hori? Jesusek ekin-tza profetiko bat egin nahi izan zuen. Baina ezin izan oso garrantzi handikoa, han jende asko biltzen bait-zen, zazpi-hamar mila lagun inguru, eta iskanbila larria izango zatekeen, eta handik metro gutxira zeuden tenpluko guardiak eta pixkat harantzago erromatar soldadu-taldeak ez zuketen utziko.
Jesusen ekintza profetikoa bere hitzek argitzen dute: “Ez bihurtu merkatu nire Aitaren etxea!”, Zakarias 14,20tik hartua zegoena ”Egun hartan… (denak Jaunari sagaratuak izango dira), sakrifikatu nahi duten guztiek lapikoetatik jango dute…; eta egun hartan ez da merkataririk izango Jaunaren etxean.” Hau da, egun haietan, garai mesianikoetan, pertsona oro Jaunari “sagaratua” izango da, dena da sakratua. Jesus-ek, ekintza honekin, Zakariasek iragartzen zituen garaiak, bere bitartez iritsi direla bereganatzen du. Ho-rregatik, “egun hartan, ez da merkataririk izango Jaunaren etxean”. Ondorioa: dena sakratua bada, eta pertsona oro sakratua bada, sakratuarekin topo egiteko (otoitz egiteko) ez dago tenplura joan beharrik. Jainkoa edonon aurki daiteke, eguneroko bizitzan. Gogoratu pixka bat aurrerago Jesusi samariar emaku- meak Jainkoari kultua non –Jerusalenen (Judea) edo Garizimen (Samaria)– eman behar dioten galdetzen diola, eta Jesusek zera erantzuten du: benetako gurtzaileek izpiritu eta zinez gurtuko dute.
Zer froga ematen diguzu horrela jokatzeko autoritatea duzula erakusteko? Guk geure negozioak hemen egiteko baimena dugu… Froga: Suntsi ezazue tenplu hau (nire pertsona) eta nik 3 egunetan eraikiko dut (eraiki edo altxatu ‘berpiztu’ aditzaren sinonimoa da), zeinu profetikoa da antzinako profeten antzera. Eta bete egingo da. Horregatik, hildakoen artetik berpiztu zenean, ikasleak bere hitzez oroitu ziren eta sinetsi egin zuten. Jesus, bere pertsona, tenplu berria bezala kokatzen da, Jainkoa bizi den tokia. Bera da errefe-rentzia. Eta Berarekin, gizakiok Jainkoaren tenplu bihurtzen gara. Horixe esango du Pablok: zuek zarete Espiritu Santuaren tenplu.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela..
Ikusten dudanez, Pazko garaian datoz Jerusalenera, Jesus 12ekin. Atentzioa ematen duen lehen gauza hi-riko harresietatik kanpo dauden milaka kanpin-dendak dira; izan ere, diasporako juduak –garai hartan ezagutzen zen mundu osoan sakabanatuak– iristen ari dira, Pazkoa ospatzeko, eta hirian sartzen dira ten plurako eta zelaigunerako bidean. Bertan banengo bezala jartzen naiz. Eta hantxe nago beraiekin, konpai-nia dastatzen eta hainbat eta hainbat pertsona eta talde ezberdinen iskanbila eta aniztasuna behatzen… Isilik egoten jakitea eskatzen dut, begiratzen… Denbora hartzen dut…
Eta 12ek Jesusi laguntzen diote, eta honek tenplu osoa, trukatzaileen mahaiak, abereen sakrifizio-lekuak, Sanedrinaren jauregia, soldaduen zaintza, Herodesen Jauregia behatzen ditu…Eta une batean zera ikusten dugu, soka batzuk hartzen dituela…eta zartailu bat egiten duela, eta honekin behi- eta ardi-saltzaileak kan pora botatzen dituela,trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak iraultzen dituela…12ak ahozabalik daude… istilu ederra sortu da.Eta han,edozein istilu menperatu izaten da…guardiak nola erreakzionatzen duen ikus teko larri daude… ikasleak tenkadari eusten ari zaizkio…eta haiek bezala nik ere lasai egotea eskatzen dut, ez nazala ikarak hartu ulertzen ez ditudan gauzengatik iskanbilak daudenean.Nola sentitzen naiz barnetik?
Jesusek berehala hartu du hitza:”Atera ezazue hori hemendik!Ez ezazue azoka bihurtu nire Aitaren etxea!” Eta gogora etortzen zaie Zakariasen profezia, garai mesianikoei buruz hitz egiten duenean, non pertsona oro “Jaunari sagaratua“izango den, eta Jerusalengo eta Judako lapiko guztiak Jaunari sagaratuak egongo diren, eta zerbait eskaintzera datozenek bertatik jango duten eta bertan egosiko duten; eta egun hartan ez da gehiago merkataririk izango Jaunaren etxean”... Ikasleek, Jesusek egin duena, antzinako profeten tan-kerako zeinu bat izan dela ulertzen dute… egintza eztabaidagarri bat izan dela…bere ondoan daude, babes-talde egiteagatik eta babestuago sentitzeagatik… Garai mesianikoetako gatazkak dastatzea eskatzen dut. Nola sentitzen naiz?Pozez?Beldurrez? Harrituta…Eta gertatu dena… eta zeinuaren ausardia… neureganatuz joatea eskatzen dut… eta bizitzako egoera korapilatsuetan Jesusen sentimendu berberak izatea… Denbora hartzen dut…
Jesus dagoen lekura jendetza hasten da iristen… Eta Jesus mugitu gabe zain ikusten dut… Berak ondo ze-kien zertan ari zen… Eta batzuek bat-batean hauxe galdetzen diote: “Nor zarela uste duzu?… Nork eman dizu hau egiteko eskubidea?… Zer froga ematen diguzu hori egiteko autoritatea duzula?… Gatazka mahai gainean dago… eta ikasleak ikusten ditut Jesusekin egoerari aurre egiten… Asko dira Jesusekin haserre daudenak eta berari kontu eske ari zaizkionak. Ikasleak oso kezkatuta daude… eta ni haiekin. Jesusi zera eskatzen diot, berak bezala nik ere zeinuak egiteko gaitasuna eta ondorioak nire gain hartzeko gaitasuna. Nola sentitzen naiz? Zer ateratzen zait barrutik Jesusi eskatzeko?… Denbora hartzen dut…
Jesusekin eta hamabiekin jarraitzen dut. Jesus oso egoera zailean dago, bere hitza eta bizitza baitira zei-nua bermatzen dutenak: “Tenplu hau suntsi ezazue eta nik 3 egunetan altxatuko dut”, suntsi ezazue bizi-tza hau eta nik 3 egunetan berpiztuko dut… ikasleak txundituta geratzen dira, bizitza arriskuan jartzen duelako esaten duen horrekin. Eta ni haiekin nago. Profetaren zeinuak betetzen badira, profeta egiazkoa dela gogoratzen dute. Eta profezia honek etorkizunean izango du bere betetasuna. Bera, gizakia, Jainkoa-ren Tenplua, suntsitzen badute, profezia egiazkoa delako froga 3. egunean berpiztean beteko da. (Eta ber pizkundearen esperientziaren ondoren ohartuko dira ikasleak Jesusek tenpluan planteatu zuenaz). Nola uzten nau beste frogarik gabe fidatu beharrak,promesa hori etorkizunean beteko dela?…eta nire zoria (na hiz eta ez ulertu) jokatu dudan Hartaz fidatzeko eskatzen dut ikasleekin batera, eta denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Tenpluan jarraitzen dut Jesusen eta jendearen arteko kalapita horretan, egindako zeinuagatik, eta egoera pixkat baretzen denean Jesusek nigan jartzen du begirada, eta hauxe esaten dit: “Zein garrantzitsua den pertsona oro sagaratua, hau da, sakratua eta, beraz, duina, bortxaezina izango den garaia iristea”, eta arretaz entzuten dut, eta berriro diot nire barruan, “Pertsona oro da sakratua, eta pertsona oro da bortxa- ezina”, hauxe nire bihotzean gordetzeko eta gauza bera opa izan aurkituko dudan edonori… “gizaki oro da duina” existitzeagatik besterik gabe…Eta denbora hartzen dut nire bizitzan topo egiten dudan hainbeste gi zaki nire irudimenera ekartzeko eta sakratutzat hartzeko… Batzuk eta besteak ekartzen saiatzen naiz eta bakoitzari hauxe esaten diot: “zu duina zara, sakratua zara”, “Jainkoak maite zaitu”…
Eta Jesusek nirekin jarraitzen du, eta berak gizarte harentzat ekartzen dituen aldaketa ugariak barnera-tzea zaila dela kontatzen diot, gizarte horrek bere inertzia duelako, eta zera esaten dute: “Gauzak horrela dira beti horrela egin direlako”…Baina Jesusek hitza hartzen du eta hau kontatzen dit: “Profetek garai me-sianikoetarako iragarri zutena praktikan jartzea da kontua… Denak izango dira sagaratuak eta denek elka-rrekin jango dute elikagaia, Tenpluan ez dute salerosketarik egingo, elkarren artean banatuko dute.” Eta ulertzen ari naiz Tenplua bestea (edozein gizaki) berdintzat,sakratutzat, sagaratutzat hartzeko lekua dela, banaketa-lekua dela, janaria berdinen artean trukatzekoa, eta ez negozioarena eta merkataritza-trukeare- na… hau beste dinamismo bat da… eta denbora hartzen dut… nola sentiarazten nau honek?… eta barrutik ateratzen zaidana eskatzen dut, eta era berean eskatzen dut horrela bizitzea erlijio- eta gizarte-errealita-tea… Jesusen sentimendu berberak izatea eskatzen dut…
Eta haren presentzian jarraitzen dut… nire lekua hartzen garai berri hauek bizitzeko… eta tenpluaz dudan ulermenari bueltaka nabil, Jainkoaren presentziaren espazio pribilegiatua izan baita (Moisesen legea, ha-rrizko taulak… gordetzen ziren lekua)… Baina gogoan dut Jesusek esan zuena: “Suntsitu tenplu hau, eta 3 egunetan altxatuko dut”.Eta horretaz konturatu ziren apostoluak Jesus berpiztean, hura gertatu zela… eta galdetu egiten diot. Beraz, Zeu zara Jainkoaren Tenplu Berria… eta aurrera egiten du niri kontatzen: “Bai, pertsona da Jainkoaren tenplua… eta hori egia bihurtzeko nik bizitza osoa konprometitzen dut”. Eta ni uler tzen hasten naiz hitz horiekin bizitza arriskuan jartzen duela.Eta Jainkoaren tenplua pertsonak garela esan nahi duela ulertzen dut. Hori horrela dela, hori Jainkoarena dela, eta bere bizitza lekukotzat jartzen duela, hilko badute ere… Eta ausardia hori, sendotasun hori, pertsonaren duintasun eta haurridetasunagatik ga-tazkak sortzen jakitea eskatzen dut… nola uzten nau honek?… Eta denbora hartzen dut.
Eta Jesusek aurrera egiten du niri kontatzen: “Gauza batzuk hain errotuta daude erlijio-iruditerian, ezen norberaren bizitza kontrapartida gisa jarrita soilik alda baitaitezke”, eta beldurrez entzuten dut horrek da-kartzan apustua eta arriskua… persona batek heriotzari egiazko begiekin begiratu ahal izan dion uneak di-ra, hitz horiekin bizitza arriskatzen duelako…Eta eskerrak ematen dizkiot duintasunaren alde egiteagatik hartu duen arriskuagatik… eta eguneroko bizitzako apustuetan bere urratsak jarraitzeko eskatzen diot…
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…