Sufrimendua eta zerbitzua trebatzen

Mk 9, 30-37

Imagen de Văn Long Bùi en Pixabay

0. TESTUA 

Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi, bere ikasleei emana baitzegoen. Honela ari zitzaien:

“Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta 3 egunetara piztu egingo da.”

Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien: galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen. Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:

-Zer eztabaida izan duzue bidean?

Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.

Eseri egin zen Jesus eta Hamabiei dei eginik honela esan zien:

-Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.

Eta gero, haur bat hartu, haien Aurrera ekarri eta, magalean zuela, hau esan zien:

-Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak ez nau ni onartzen, bidali nauen Hura baizik.

1. KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra.

Jesusek 12ak biltzen ditu misioa dela eta. Honek ekar ditzakeen zailtasunei buruz hitz egin du berriro. Ez da aukerazko mezu bat, maiz errepikatzen duena baizik: “Gizakiaren semea (izen hau ematen dio Jesusek bere buruari) gizonen eskuetan utzi eta hil egingo dute“. Ez zuten galdetu nahi, zeren, guri gertatzen zaigun bezala, gauza batzuk ez jakitea nahiago izaten baitugu, badaezpada ere aldaketa eskatzen badigu, edo porrota, albo batera baztertua izatea, galtzea ez delako gure buruan sartzen.

Gizarte hartan Jakituriaren liburuak dioena ari zaio Jesusi gertatzen: “Zelata dezagun nekagarri zaigun gizon Zuzena… bere presentzia hutsa jasanezina egiten zaigu… beste persona guztien bizimodu desberdina darama… zorioneko aldarrikatzen du zuzenen patua… ikus dezagun ea egia den esaten duena… laido eta oinazen mende jarriko dugu… heriotza iraingarrira kondenatuko dugu…”

Ikasleek beren eskema triunfalistan jarraitzen zuten, “euren artean handiena nor zen” eztabaidatzen eta, beraz, lanpostuak nola banatu Jesus garaile ateratzean. Horretarako, Jesus haien kultur planteamenduak ikur batez desmuntatzen saiatzen da. Haien erdian haur bat jartzen du, kultura hartan ezer balio ez zuena. Morroitxo bat bezala izango zen, esklabo txiki bat, nagusiek bidaltzen zizkioten etxeko lanak egiten zituena, eskalan azkena. Jesusek besarkatu egiten du, berarekin identifikatzen da azkena izaten eta inork egiten ez dituen zerbitzuak egiten. Hau da gure bizimodua esan nahirik.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin Galileako aintzira ertzean kokatzen naiz, bertan banengo bezala, atzerritik etorri eta elkarri esaten diotenean: “Nolako poza hazten ikusi gaituzten lekuen etxekotasuna berreskuratzea! Arnas dezagun gure jaiotaireen aberastasuna, leku honetako bakea eta Jesusen inguruan gaudenon lagunartea.” Denbora hartzen dugu.

Eta berehala konturatzen naiz Jesusek Hamabiekin bakarrik landu nahi dituela funtsezko gai batzuk. Bakarrik geratzen dira eta hauxe esaten die “Gizonaren Semea gizonen eskuetan utziko dute eta hil egingo dute. Baina hiru egunetara berpiztu egingo da. Itxaropena badago, baina sufrimendua pasatzea dagokigu.” Zera sumatzen dut, Pedrok eta Hamabiek ez dutela entzun nahi, ezta nik ere, baina mezu hau neure egitea eskatzen dut, esperientziaz baitakigu sufrimenduan, iluntasunean argia agertzen dela. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?

Eta Hamabien ondoan noa, bidean eztabaidan ari direnean. Batek zera dio: “Bada, nik zuk baino meritu gehiago ditut, zuri baino lehenago niri deitu zidan”, eta horrela jarraitzen dute besteek pentsatzen, Jesusek irabazten duenean beraiek ohorezko postuak hartzea. Gizarte hartako irizpideei lotuak daudela ikusten dut, Jesusena haiengan sartzea zaila dela, eta nik ere arazo bera dudala konturatzen naiz. Nola aurkitzen naiz? Nik, Jesusen sentimendu berdinak izatea eskatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek begirada haiengan, baita nigan ere, nola jartzen duen konturatzen naiz eta zera galdetzen die: “Zertaz eztabaidatzen zenuten bidean?”, eta eten egiten den isilune bat sumatzen dut. Jesusek denak biltzen ditu, neu barne, eta taldearen erdian ezdeusa den norbait jartzen du, etxeko morroitxoa, gizartean ezer ez zena, eta guri mintzatuz hau esaten digu: “Hauxe da gure artean garrantzitsuena.” Irudi honekin geratzea eskatzen dut, eta neure egitea, ez ahazteko. Denbora hartzen dut.

Eta niri mintzatuz jarraitzen du:”Aukera ezazu azken lekuan jartzea eta ea zer gertatzen zaizun, eta horrela ikusiko duzu zer esan nahi duen, zerbitzatzeko beharra duena bezala hartua izateak eta entzun ezazu esaten dizutena –“Horrek ez du beste ezertarako balio”–, eta konturatuko zara baztertua izateak zer esan nahi duen.”Azkenak duintasunez tratatzen ikastea eskatzen dut, zaurgarria nintzenean tratatua izatea gustatuko zitzaidakeen bezala.

Eta Jesusek aurrera jarraitzen du niri hau eskatzen: “Gogoan izan gaur egun gizaki asko ez direla pertsonatzat hartuak izaten eta, horregatik, beren burua ezduintzat hartzen dutela: soldata kaskarrengatik baldintza kaltegarrietan lan egiten duten emakume eta gizonak, haur soldaduak, paperik gabeko etorkinak, baina duintasunik gabekoak ez direnak”. Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut: “Hauetako bat nire izenean hartzen duenak ni hartzen nau, eta ni hartzen nauenak, bidali nauena hartzen du“. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up