Salbazioa txiki-txikitatik

Lk 2,22-40

Holy Family Rembrandt 1645

0. TEXTO

Testua: Lk 2, 22-40

Moisesen legearen arabera, garbikundeko egunak bete zirenean, gurasoek Je-sus Jerusalenera eraman zuten, Jaunari aurkezteko.

Garai hartan Jerusalenen Simeon izeneko gizon bat bizi zen. Gizon zintzo eta jainkozalea, Israelen poza itxaroten zuena,eta Espiritu Santua berekin zuena. Simeon jauretxera joan zen. Eta Jesus hau-rraren gurasoak legeak agindutakoa betetzera sartu zirenean,Simeonek haurra besoetan hartu zuen, eta Jainkoa goretsi zuen esanez: 29 “Orain, Jauna, zure promesa beteta dago: utz dezakezu zure morroi hau bakean joaten, Zugandiko salbamena ikusi baitute begiok.

Simeonek bedeinkatu zituen aitamak, eta Mariari, Jesusen amari, zera esan zion:ume honek agerian utziko ditu bihotz askoren asmoak. Eta zerorri ezpata batek arima zulatuko dizu aldez alde.
36. Han zen Ana izeneko profetisa bat ere, une hartan bertan agertu zena, eta Jainkoari eskerrak ematen eta Israelgo askatasunaren zain zeuden guztiei Jesus haurraz hitz egiten hasi zitzaien.


1.- KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

Herri haren hastapeneko ohitura eta errituak, legez jasoak, betetzeko unea da, zehazki,erditu eta ge ro emakumearen garbikuntzarekin eta haurra jauretxean aurkeztearekin. Familia bakoitzeko oinorde koak jauretxearen zerbitzurako utzi behar zituzten. Baina berreskuratu egin zitezkeen. Jesusen gura soek pobreen eskaintzarekin, bi usakumerekin, erreskatatuko dute Jesus. Gaur egun beste erritu ba-tzuk ditugu:familia-liburua epaitegian aurkeztea, txertoak jartzea eta abar; eta gure kristau tradizio-an, bataiatzea.

Simeon eta Anarekin topo egitea. Bi pertsona hauen ezaugarriak:
– Alde batetik, emakumea eta gizona dira. Bitxia da, Lukasen ebanjelioan, denbora hartako idazkiei dagokienez, emakumeari ematen zaion garrantzia.
– Bi pertsonak adin handikoak dira, itxaropentsuak, eta salbazioaren zain daude. Leial irauten duten-ak dira, denbora aurrera baldin badoa ere, eta badirudi inoiz ez dela iritsiko espero zutena. Leialta- sun pertsonak dira, irauteko prest daudenak.
– Fedea bizitzeko bi tankera ezberdinak: Simeonena, Jainkoaren Espirituari jarraituz, bilatzailearen erlijioa da berea. Eta Anarena, berriz, betetzailearen erlijioa da, konplimenduzkoa, denbora guztian jauretxean zerbitzatuz, arau eta otoitz eginez. Eta, hala ere, Jesus biei agertzen zaie.
Beren mezuak: Simeonek, ildo profetikoari eutsiz, Mariari zera aurreratzen dio, Jesus herri hartan za tiketaren seinalea izango dela, eta horrek sufriaraziko diona.Anak, iragarpen-bideari eutsiz,salbazioa espero zuen jende guztiari haurraz hitz egiten zion. Honetaz jabetzea ona da, fedea bizitzeko tanke-rak edo estiloak ez direla esklusiboak jabetu gaitezen eta, beraz, ez direla baztertzaileak, osagarriak baizik.

Haurra altueran, adinean eta grazian hazten zihoan… Haziz zihoan, ez zituen epealdiak erretzen, bizi tzako aldi eta fase desberdinetatik igaroko da, ugariak ziren familietan. Haurtzaroan, etxean ondo ze haztutako jarduerekin, familia-klanak baitziren: aziendaren zaintza… 12 urterekin haurtzarotik heldu arora igarotzea, nerabezarorik ezagutu gabe, aitaren lanbidea ikasi eta 14 urteko emakumerekin ez-kontzeko prestaketa, berak 16 urte zituela. Denbora horretan, Jesus zera ulertzen saiatzen da: bere herritarrak goizero zer adorerekin altxatzen diren, bizitzera zerk bultzatzen dituen…bere garaiko ohi- tura guztiak eta kultura bereganatuz, eta, beraz, baita une hartako Jainkoaren esperientzia ere.

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.

Eszenan kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, bertan banengo bezala, Jerusalengo jauretxean koka-tzen naiz, Galileatik, herrixka xume batetik hiriburu handira nekazari bikote bat iristen den eraikin zirraragarri hartan… beraiekin topo egiten dut eta elkarren zain geundela dirudi. Elkarrekin joango gara garbikuntzarako eta lehenjaioen aurkezpenerako eta erreskatea ordaintzeko lekuaren bila… Eraikuntzak eta han erosten, saltzen eta elkar trukatzen den guztiaren zalapartak liluratuak daude… hainbeste gauza kurioso, beren lurraldearekiko hainbeste ezberdintasun… Eta hiriko berrikuntzak eta jendeari herrian bere lekua hartzen laguntzen dioten administrazio-erakundeak dastatzen ditut. Eta gaur bertan lur honetara berriak iritsi eta bizitza hutsetik hasi behar dutenekin gauza bera egitea es-katzen dut… Eta denbora hartuko dut.


Familiaren ondoan jarraitzen dut, Maria, Jose eta Jesusekin. Bikotekideek ez dituzte 18 urte, baina 30 izango balituzte bezala da, gaurko gazteekin alderatuz gero. Nola tratatzen dituzten ikusten dut… oraingoan funtzionario on batek hartu ditu…babestu egiten ditu, egin behar duten horretan kokatzen ditu… Eta eskerrak ematen ditut beharrean dagoenari laguntzen dioten pertsonak daudelako. Denbo ra hartzen dut… Usoak saltzen diren lekura joaten naiz, bi usakume (txiroen eskaintza) erostera… ia ez dugu hitz egiten… Nik gogo biziz behatzen dut dena, xehetasunik galdu gabe… gizarte hura mugi- tzen duena, bizi dituen balioak, esna egiten dituen ametsak…hobeto ulertzeko… eta nire bihotzean gordetzen ditut…


Eta hainbeste tramite amaitu ondoren… itzulbidea egiten laguntzen diet. Eta han egosten dena entzu tera hurbiltzen ari garenean, bikoteari poz handiz begiratzen dion gizon edadetu bat agertzen da: be ren semea eskuetan hartzea eskatzen die eta gora altxatuz ozenki honela egiten du otoitz: “Orain, Jauna, zure agindua betea da… Egiten hasi duzun salbazioa ikusi baitut…” Entzuten dutena sinetsi ezinik dauden gurasoei begiratzen diet eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiote beren semea bedein-kapena delako… Eta ni haiekin, eta gertaldi edo eszena hau neure egiteko denbora hartzen dut.


Jainkoaren izpirituan bizitzea eskatzen dut, izpiritu-pertsona izatea, eta horregatik zuzena, egunero- ko bizitzaren xumetasunean, familien egoeran, lagunen tratuan… salbazioa deskubritu ahal izateko… eta denbora hartzen dut.


4-JESUS ETA BIOK

Familiari laguntzen jarraitzen dut eta harrituta nago Simeonekin izandako topaketarekin. Eta jendea  hurbiltzen zaigu; izan ere, Simeon –Jerusalenen pertsona zuzen eta ezaguna– ikustean, Jesus esku etan hartzen eta “nire begiek zure salbazioa ikusi dute…” esaten,gauza garrantzitsuren bat gertatzen ari dela susmatzen dute…Joseri eta Mariari begiratzen diet…alde batetik kontsolatuak…bizitzaren on- erako ezustekoak aurkituz…erabat ustekabekoa den zerbait…eta egoera hori dastatzen dut…Nire den
bora hartzen dut eta bizitzak dakarzkidan berri onen aurrean eskerronekoa izaten ikastea eskatzen dut bihotzez… baita ustekabeak jasotzeko prest egotea ere…


Hiruren eta Simeonen inguruan jende asko pilatu da… Batzuek Jose eta Mariari zorionak ematen diz- kietela ikusten dut, beste batzuek Simeoni inbidia bizigarriz begiratzen diotela… eta jendea joaten hasten denean, Simeonek berriro hitza hartu eta Mariari zuzentzen zaio: “Begira, ume hau israeldar asko erortzeko eta beste asko altxatzeko ipinia da; eta eztabaida sortzen duen ezaugarri izango da, horrela bihotz askoren asmoak argitan ager daitezen; eta zerorri ezpata batek aldez alde zulatuko di zu arima”. Eta Josek eta Mariak Jainkoaren gizon baten hitz profetiko gogorrak hartzen dituztela ikus ten dut…eta horiek barneratzen saiatzen naiz. Eta Josek eta Mariak etorkizun gogor eta ezezagun ho ri nola hartzen duten ikusiz, nire misioan iristen zaizkidan zailtasunak niri onartzen erakusteko eska-tzen diet…

Simeon bidean aurrera doanean, gu gauden lekuan emakume bat agertzen da, oso edadetua, Ana izenarekin aurkezten dena. Bere bizitza jauretxearen inguruan igarotzen dela kontatzen digu, eta dei garri egiten zaigu bai bere bizitasuna, bai bere fedea bizitzeko modua eta baraualdi eta otoitzetan duen iraunkortasuna eta iraupena. Erabateko emakumea da. Umearengana hurbildu eta Jainkoari es kerrak ematen hasten da ozenki, eta ezagutzen duten pertsonak biltzen ditu bere inguruan, eta ume az hitz egiten die. Jainkoak bere prozesua umeekin hasten duela esaten die, txikia denarekin, bere salbazioa ahalbidetzeko… Miretsita entzuten diot… Eta esaten du, baita ere, herri honetan salbazioa haur honen bidez hasiko dela. Eta bere ingurukoen pozari begiratzen diot. Eta nik ere bat egiten dut herri haren itxaropen-seinale horrekin, eta eszena dastatzen dut. Jarrera horretan bizi ahal izatea es katzen dut… eta denbora hartzen dut.


Eta ilunpeak argia baino gehiago ikusten diren garai hauetan Joseri eta Mariari itxaropena manten-tzen lagun diezaguten eskatzeko aprobetxatzen dut, behin eta berriz zailtasunei erreparatzean, pan-demia garai honetan ez baitugu ez argirik ez itxaropenik aurkitzen. Eta aprobetxatzen dut, baita ere, haiekin hitz egiteko, gauean esperantzari eusten dioten izar txikiak dira-eta: hainbeste hezitzaileren lana, ikasleek hobetzeko gogoz jarrai dezaten saiatuz; goizero seme-alabak altxatzen dituzten amak eta aitak eta, eguzkia edo euria egin, ikastetxeetara eramaten dituztenak; demokraziak bahitzen di-tuztenen xantaiari amore ematen ez diotenak, hainbeste pertsona ideia sortzaileak dituztenak eta  energia berde eta hidrogenoarenakin inbertsioak egiten dituztenak… eta beste asko eta asko… dasta tu eta Jainkoaren eskuetan jartzen ditut, eta ni ere esku on horietan kokatzen naiz, eta gaur egun konfiantza horretan bizitzea eskatzen diot.

5. SOLASALDIA. Jesusekin. Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…

keyboard_arrow_up