Otoitz egiteko bi era

Online

Lk 18, 9-14

0. TESTUA (Irakurri osoa)

Honako parabola hau esan zien Jesusek beren burua zintzotzat eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:

Bi gizon Tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Eskerrak ematen dizkizut, ene Jainkoa, besteak bezalakoa –lapur, gaizkile edo ezkontz-nahasle– ez naizelako, ezta horrako zergalari hori bezalakoa ere. Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bular-joka ari zen esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz.” Benetan diotsuet, azkenengo hau etxera Jainkoarekin bakean itzuli zela; fariseua, berriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen duena beheratua izango baita eta bere burua beheratzen duena, goratua.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testu ingurua: Ziur aski fariseuak Jesusengandik hurbilen zeuden taldeetako baten kideak izango ziren eta, horregatik, ziur da, beren buruak zuzentzat hartzen ez zituzten fariseuak egongo zirela, baita besteak mespretxatzen zituztenak ere. Baita zergalarien artean ere: bekatari sentitzen ez zirenak ezta beren hutsegiteengatik barkamenik eskatuko zutenak ere. Baina parabola probokatzailea da, bi pertsonaia dituena: “Ona”, sinesten duena –“alegia, beren burua zintzotzat jotzen zuten eta besteak mespretxatzen zituzten” batzuei erreferentzia eginez”– eta “gaiztoa”, bere gaiztakeria aitortzen duena.

‘Fariseu’ eta ‘zergalari’, pertsona bakoitzarengan presente dauden bi alde direla esan genezake. Batetik, besteen onespena eta onarpena lortzeko irudia ematen dugu. Eta, bestetik, gu apaltzen gaituzten, gogoko ez ditugun eta gogaitzen gaituzten gure izatearen ñabardurak ezkutatzen ditugu. Gure itzala deitzen diogu. Biak oharkabean bizi ditugu.

Erlijioa bizitzeko badaude modu batzuek –salbamena merituen bidez irabazi behar dugunean– irudia eman behar izatea errazten dutenak, gaizki egiten duguna zurituz, ezkutatuz eta itxura eginez. Eta horrela gezurrezko bizimodu batean sartzen gara, gure itzala, gure akatsak, bekaitzak edo inbidiak, erorketak eta abar onartu nahi ez ditugulako, eta itxurak eginez bizi gara.

Jesusen deia egian bizitzeko deia da. Egian bizi dena, sarri bere buruarekin minduta sentitzen da, min egiten duela ohartzen baita eta hori egitea utzi nahiko lukeela, baina ezin du. Nola ausartu nire itzalari begiratzen? Jainkoaren maitasunetik begiratu behar: “Ene Jainkoa, erruki zaitez nitaz, bekataria naiz eta”. Horixe da onartzeko modua, Jainkoaren hurbiltasunetik niri begiratzen uzten diodalako, nire alderik okerrenarekin onartzen nauelako. Horrek ni naizen bezala maitatzera narama, besteei egiten dizkiedan kalteak onartzera eta nire burua barkatzera. Eta barkamena eskatzen dut. Jainkoak horrela maite nau eta nik neure gabeziarekin maite dezaket nire burua.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jerusalenerako bidean noa Jesusekin, eta honek pertsona eta taldeekin dituen topaketei probetxu ateraratzen die, Erreinua bere zeinu eta hitzekin iristen dela erakusteko… Jesusi jarraitzen dioten Hamabiekin, emakumeekin eta beste ikasle batzuekin egiten dut bat… Oraingoan,“beren burua zintzotzat jotzen zuten eta besteak mespretxatzen zituzten batzuei buruz” ari da… Isilunea egiten dut eta adi entzuten hasten naiz…

Parabola kontatzen entzuten diot: “Bi gizon Tenplura igo ziren otoitz egitera: bata fariseua zen eta bestea, zergalaria. Fariseuak, zutik, bere baitan honela egiten zuen otoitz: <Ene Jainkoa, eskerrak ematen dizkizut ez naizelako gainerako gizonak bezalakoa, lapur, bidegabe eta ezkontz-nahasle, ezta legelari hori bezalakoa ere. Astean bitan egiten dut barau eta nire etekin guztien hamarrena ordaintzen dut>”… Konparaketa entzuten dut, eta fariseuaren iritzia… Hamabiei begiratzen diet eta batzuetan beste batzuk baino garrantzitsuagoak diren ustea dute, Jesusekin daudelako… eta nik ere bat egiten dut haiekin… Nola sentitzen naiz?…

Eta honela jarraitzen du: “Zergalaria, aldiz, urruti mantenduz, ez zen begiak zerura altxatzera ere ausartzen, baizik eta bularra kolpatzen zuen esanez: <Ene Jainkoa, erruki zaitez nitaz, bekataria naiz eta!>… Benetan diotsuet, azkenengo hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez.”… Nola geratzen naiz?… Eta ikasleak hasten dira ulertzen zergalari gorrotatuarengan badela gizatasuna, iratzarria izan behar duena eta aukera baten zain dagoena… Gertaldia dastatzeko denbora hartzen dut…

4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ. 

Hurbiltasun-giroa sortu da, bakea arnasten da… Jesusek bere jarraitzaileei begiratzen die eta une batean bere begirada nirearekin gurutzatzen da, eta hau esaten dit: “Bere burua goratzen duena beheratua izango da eta bere burua beheratzen duena, goratua“… Eta ni batzuetan besteekin alderatzen naizela konturatzen naiz, haiek baino hobeto geratzeko, noski… ene burua konparatzen ditudan pertsonen egoera ezberdinez ohartu gabe, irmoago izatea egiten nautenak, emozio-oreka handiagoa izatea, txera edo afektuari dagokionez, nire arazoak konpontzen asmatzeari dagokionez… Nola geratzen naiz?… Zer eskatzen dut?

Jesusi kontatzen diot: «Besteen gainetik jartzea kostatzen ez zaidan bezala… oso zaila egiten zait ene burua nire gabeziarekin maitatzea, ez diot nire gabeziari begiratu nahi, edo begiratzen badiot, mespretxatu egiten dut nire burua»… Eta Jesusek: “Jainkoak, Abbak, zaren bezala maite zaitu… badu zure akatsen berri zure beharrak direla eta, maitatua sentitzeko beharra duzulako, eta horregatik saltzen diozu arima deabruari; badaki norbait izateko duzun beharraz, eta horregatik erosten dituzu onarpenak; badaki zure sexudun izateaz eta bidea galtzeko duzun aukeraz… Maite ezazu zeure burua zure akatsekin neurri hauetan”… Eta fidakor hartzen dut arnasa… Denbora hartzen dut.

Jesusek maitasunez begiratzen dit… Nik esker onez hartzen dut arnasa… Bizkarreko bat ematen dit eta suspertu egiten nau: “Benetakoa izatea da kontua, ez perfektua izatea”… Eta Harengana jotzen dut eta hau esaten diot: “Egian bizitzea gustatuko litzaidake, ez irudirik eman behar izatea, ez itxura egiten bizi behar izatea, baizik eta oker banago barkamena eskatzeko gai izatea”… Eta berriro diot: “ni neure gabezian maitatzen uztea, “niri barkatzen uztea”, “ni guztiak bezain zaurgarri sentitzea”, “barkamena eskatzeko gai izatea”… eta bihotzez eskatzen dut.

 5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot… erreberentzia keinu batez, eskuak elkartzea, eskerronez, eskuak zabalduz edo onarpenaz: gurutzearen seinalea… eta berriz leku honetara itzultzen naiz… askatuz oinaz, zabalduz eskuak… begiak irekitzen ditut…

Amen.

keyboard_arrow_up