(JESUS EZAGUTZEKO) ORDUA

Jn 12, 20-33

0. TESTUA

Jaia ospatzera igo zirenen artean, baziren greziar batzuk ere. Hauek Galileako betsaidar Feli perengana hurbildu ziren eta eskabide hau egin zioten: – Jauna, Jesus ikusi nahi genuke.  

Felipe Andresi esatera joan zen. Andresek eta Felipek Jesusi esan zioten eta honek hauxe erantzun:- Iritsi da Gizonaren Semea goretsia izateko garaia.(…)Gari-alea lurrean erori eta hiltzen ez bada,bakar gelditzen da, baina hiltzen bada, alea ugari ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; eta mundo hone- tan bere bizia gorroto duenak betiko bizitzarako gordeko du. (…) 

Orain larri dago nire barrena, eta zer esan? Aita, atera nazazu ordu honetatik? Baina, hain zuzen, honeta- rako etorria naiz Ni, ordu honetarako! Aita, gorets ezazu zure izena! 

Orduan mintzo bat entzun zen zerutik: -Goretsi dut, eta goretsiko berriz ere. (…) Eta Jesusek jendeari hau xe esan zion: – Nigatik ez, baina zuengatik izan da mintzo hau. Orain da mundo honetako auzia; orain munduko honetako Nagusia kanpora haizatuko dute; eta Nik, lurretik gora jasoko nautenean, Niregana biduko ditut guztiak. Nolako heriotzaz hil behar zen adierazten zuen horrela

1.  KOKAPENA – testuaren azalpen laburra

Eszena hau Jerusalengo Tenpluan gertatzen da. Jesus tenplu berria dela dakargu gogora, Jainkoa bizi den lekua. Lehen Tenpluan salbazioa bilatzen zutenek orain Gizonaren Semearengan bilatu behar dute. Eta, be raz, Jesusen Bizitza da guretzat, fededunontzat, eta gizateriarentzat erreferentzia.

Testuinguru horretan badira greziar batzuk, diasporako juduak, Jesus ezagutu nahi dutenak. IZeko (Itun Zaharreko) “ezagutu” hitzak esperientzia egitearekin zuen zerikusia. Adibidez, ezkonduek elkar ezagutzea erditzeko sortzea zen. Beraz, ezagutzea esperientziazko jakite mota bat da. Horrela uler dezakegu, Jesus ezagutzea Berarekin bizitzea dela, Orduaren esperientzia dela. “Iritsi da gizonaren Semea goretsia izango den garaia. Hauxe ziurtatzen dizuet, gari-alea lurrera erortzen eta hiltzen ez bada, bakarrik geratzen dela; baina hiltzen bada, fruitu ugari emango du“. Eta Jesusentzat Ordua bizitzea, haurridetasunaren kausaga-tik bizitza emateko unea da, egiaren ordua.

Ordua bizitzeko, ebanjelioak hainbat urrats proposatzen ditu entrenamendu-prozesu gisa. Lehenik eta be-hin, atxikimendurik gabe bizitzen ikastea, baita bizitzeko atxikimendutik libre egotea ere. “Bere bizitzari atxikia denak galdu egingo du, eta mundu honetan bere bizitzari atxikia ez denak betiereko Bizitzarako gordeko du“. San Inazio, pertsona batek bere burua garaitu eta bere bizitza ordenatzeko GGez (gogojar-dunez) mintzo da, pertsona hori desordenatua den inolako loturak (inolako atxikimenduak) xedatu ez de- zan. Horrela askatasunean irabaz dezagula nahi du, gure bizitzaren alde guztiak (osasuna edo gaixotasu- na, aberastasuna edo txirotasuna, ohorea edo desohorea, bizitza luzea edo laburra,eta horrela gainerako guztian) prestutasunez bizi ahal izateko…

Bigarrenik, Jesus ezagutzea guregana zuzenduak diren ahotsak bereiztea da: “Orduan zeruko ahots bat entzun zen:” Goretsi dut eta berriro goretsiko dut “. Bertan zegoen eta hitz hauek entzun zituen jendetzak trumoia zela uste zuen. Beste batzuek zera zioten: “Aingeru batek hitz egin dio“. Jesusen gorespena hobe to ulertzeko, san Ireneok esango lukeen bezala, ‘Jainkoaren loria gizaki biziduna da’ (eta gizakiaren bizi- tza Jainkoa ikustea). Hauxe da galdera: zein ahots Jainkoaren loria bezala, alegia gizadia bizi dadin? Guz-tien ongiaren aldeko ahotsak bururatzen zaizkit: Fratelli tutti delakoaren bidetik doazenak, haurridetasun unibertsala, edo inklusioarena edo iraunkortasunarena, Laudato Siren ildotik doazenak, edo solidaritzare-na (adibidez, guztiontzako txertoen mugimendua) eta abar. Eta baita Jesusekin lankidetzan aritzeko aho-tsak ere, eguneroko gauzak –gaixoak eta adinekoak zaintzea, barkamena eskaintzea edo eskatzea, haur-soldaduak edo kaleko haurrak hezteko proiektu bat babestea, eta abar— gizatartu ditzagun.

Hirugarrenik, Jesus ezagutzea Jesusi gurutzeraino jarraitzea da: “Ni lurraren gainean altxatzen nau-tenean, denak erakarriko ditut niregana“. Azkenerainoko maitasunaren aurrean gaude. Jesusi, gurutzean, dena kentzen diote:bere misioaren izen ona (“Jainkoarena balitz,Jainkoak ez lioke horrela hiltzen utziko“), baita arropa (duintasunaren seinalea) ere, baina ez dute lortzen ez maitasuna, ez barkamena, ez fidelta-suna kentzen. Jesus barkatzen hiltzen da (Aita barka iezaiezu ez baitakite zer dagiten), eta fideltasunari helduz (Zure eskuetan uzten dut nire Espiritua). Horrela lortzen du gaizkia garaitzea: umiliaturik eta birrin durik egonik, ez du inor gorrotatzen, eta inori ez dio gaizkia opatzen, eta hil egingo da bere etsaiek barka-tzeko duen gaitasuna eta bere leialtasuna kentzea lortu gabe… Horregatik da gaizkiaren gaineko garaipe-na. Hauxe da “mundu honetako printzea kanpora jaurtiko duten” era: maitasuna nagusituko zaio gorroto-ari, barkamena ezinikusiari eta konfiantza itxaropen-ezari.

2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Nire burua lekua hartan jartzen hasten naiz, irakasten eta predikatzen zuten Tenpluaren inguruan egongo banintz bezala. Eta Felipe eta Andres datoz, Greziatik heldutako eta Jesus ezagutu nahi duten judu batzue kin… Han daude Hamabiak ere, eta ni eszena horretan agertzen naiz… jende asko dago inguruan… joaten eta etortzen ari direla. Hamabiak ezagunak agurtzen hasi dira…Felipe eta Andres Jesusengana hurbiltzen dira, eta greziar batzuek ikusi nahi dutela esaten diote… Eta denbora hartzen dut. So egiten dut… eta, greziarrek bezala,ea Jesus ezagutzeko gogoa dudan aztertzen dut ene barnean…nola sentitzen naiz barruan? Eta hor nago beraiekin, konpainia dastatzen. Egoten jakitea eskatzen dut…Denbora hartzen dut.

Eta bat-batean Jesusek leku horretan hainbeste jenderekin, ezagutu nahi duten greziarrei erantzunez, hi-tza hartu eta ezagutzeko moduaz hitz egiten du: “Gizakiaren Semea goretsia izango den garaia iritsi da. Gari-alea lurrean erori eta hiltzen ez bada, bakar gelditzen da, baina hiltzen bada, alea ugari ematen du“. Konturatzen ari naiz Jesus benetan ezagutzea ORDUA bizitzen ikastea dela, egiaren ordua esango genuke. Dena emateko unea da, gure burua erabat emateko unea… Nola geratzen naiz Jesusi entzutean? Zer sentimendu pasatzen dira nire barnetik? Eta hortxe nago beraiekin eta Jesusekin, egiaren ordua dasta tuz… Zer ateratzen zait eskatzea? Agian Jesusen sentimendu berberak izatea Bera bizi izandako prestuta-sun horretan ni ere bizitzeko… Denbora hartzen dut.

Jende multzo handiak jarraitzen du elkarrekin, Jesusen hitzei adi. Eteten den isiltasuna egin da, elkarrizke ta sakontzen ari delako. Eta berriz ere Jesusek: “Bere bizitzari atxikia denak galdu egingo du; eta mundu honetan bere bizitzari atxikia ez denak betiereko bizitzarako gordeko du“. Hamabien artean hitz egiten du tena entzuten dut: agintzeko atxikimenduak, besteak baino gehiago izatea, besteek baino gehiago eduki-tzea, beren burua besteak baino garrantzitsuagoa sentitzea… Jesusek zera esango balie bezala: Nirekin baldin bazatoz, begira non sartuko zaren… begiratu atxikimenduetatik libre zauden azkeneraino jarrai tzeko… Zer sentimendu pasatzen dira nire barnetik? Eta hortxe nago haiekin eta Jesusekin, egiaren ordua dastatuz… Zer ateratzen zait eskatzea? Agian, Jesusen sentimendu berberak izatea, denen zerbitzari izate ko zuen prestutasunaz bizi ahal izateko… Denbora hartzen dut.

Behin jarraipenean gerta dakiekeena erakutsi ondoren,”Lurrean erortzen den gari-alea hiltzen ez bada,ba- kar geratzen da“… Hala ere, Jesusek bere taldean parte hartzera deitzen jarraitzen du. Entzuten diotenei begira dagoela ikusten dut eta honako hau kontatzen die: “Nirekin lan egin nahi duenak, jarrai diezadala, eta ni nagoen tokian, nire laguntzatzailea ere egongo da. Lagundu nahi didana, nire Aitak ohoratua izango da“. Arretaz entzuten diot… eta handik pixka batera Jesusen esaera datorkit gogora: “Nire uztarria leuna da“. Uztarria beti bi aberek tenkatzen dute, eta Jesusek zera kontatzen die: “Bizitzaren gurditik elkarrekin tiratzea da kontua, Nik alde batetik eta zuek bestetik… horrela ni nagoen tokian, nire misio-kidea egongo da”…Zer sentimendu pasatzen dira nire barnetik? Eta hor nago beraiekin bueltaka, baita Jesusekin ere, egiaren ordua dastatuz… Zer eskatzea ateratzen zait? Agian, Jesusen sentimendu berberak izatea, denen zerbitzura bizitzeko prestutasuna… Denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Otoitzean jarraitzen dut, Pazko jaietan, mundu ezaguneko beste leku batzuetatik etorritako judutar askore kin Jesusek izandako topaketan egongo banintz bezala. Jesusek, taldetik pixka bat aldenduz, nirekin nahi du topo egin.Esan eta egin dituenei adi egon naiz. Eta ohore horretaz eta eskaintzen didan denboraz balia tzen naiz, orduaz, atxikimenduez, berarekin kolaboratzeaz azaldu duen horretan sakondu ahal izateko. Es kertzen diot ekimena hartu izana, aspalditik bainengoen ni Berarekin aurkitzeko irrikitan, Bera ikusi nahi zuten greziarrek bezala. Zein da nire sentipena une honetan? Denbora hartzen dut… zein da nire nahia?

Eta Berak zera gogorarazten dit: “Gari-alea lurrera erori eta hiltzen ez bada, ez du fruiturik ematen”. Eta hauxe galdetzen diot: entrenamendu bat hasten ari al gara dena emateko? Eta bere erantzuna: “Gi-zarte honetako jende askok bere bizitza egitea amesten du, zoriona hortik doala uste baitute. Baina nik proposatzen dudana beste bide batetik doa: lehenik guztion interesak gogoan hartzeko gure interesetatik irtetea, behar gaituztenengan (gure ondoan edo harantzaxeago daudenengan) pentsatzea. Animatuko al zara? “Neure baitatik irtetera deitzen nauela ikusten dut. Ez dago irteerako Elizarik gure baitatik atera-tzen den pertsonarik ez badago… Zer erantzuna ateratzen zaidan ikusten dut… nola sentitzen naizen pro-posatzen didana entzutean… eta denbora hartzen dut.

Eta hizketan jarraitzen dugu, eta entrenamendu honen lehen urrats gisa, nire atxikimenduez galdetzen dit: “Zer gabe ezin izango zinateke bizi? Astebururik gabe, plazerik gabe, ezagutua izan gabe, kargu lilura garririk gabe, sarean jarraitzailerik gabe? Honek nire askatasunaren neurria eman diezadake. Gelditu egi-ten naiz eta denbora hartzen dut… Eta Jesusek lotuta eduki nazaketen egoera batzuk ekartzen dizkit gogo ra: “Arazorik gabe bizitzea, ezustekorik gabe, gatazkarik gabe… zure mundu txikian bizitzera atxikita zau-de, zure burua arriskuan jarri gabe, zaurgarrien alde arriskatu gabe… Zure bizitza egitera lotuta zaude, le-hendabizi zurea bilatzera,zure anaia/neba edo ahizparen lagun hurkoa ez sentitzera,izan ere ‘zure altxorra non zure burua han’.Nire atxikimenduen kontzienteago izateko denbora hartzen dut… Eta askatasuna zein tzuk kentzen didaten aztertzen dut… Zer eskatzen dut?  Agian, aihenak bezala bizi izatea; Jainkoarekin du dan harremana nolakoa egin, Bere izerdia nire bizitzatik pasa dadin… eta denbora hartzen dut.

Eta Berak hauxe esaten dit: “Prest ikusten zaitut haurridetasunaren bidea, Jainkoaren Erreinuaren bidea elkarrekin egiteko. Gogoan izan elkarrekin goazela, mahatsondoak eta aihenak bezala, guztion ongiaren uztarri beretik tiraka ari direnak bezala”… Eta denbora hartzen dut beretartzat naukala eskertzeko, Bizi-tzaren Jainkoarena naizela sentitzen dut… Eta aldi berean nolabaiteko beldurra sentitzen dut, gatazka eta arbuioa ikusten ditudalako… Eta aurrera jarraitzen du:”Garrantzitsua da egiaren orduari aurre egitea. El-karrekin egingo dugu. Arbuioa eta gurutzea barkamenez eta fideltasunez bizitzeko ordua da, historia hone tako zaurgarriei (etorkinei, gaizki tratatuei, abandonatuei, pobretuei) leku egiteko tenorea. Eta zera eska-tzen diot: Bere sentimenduak izatea, kalte egiten didatenei azkeneraino gorrotorik gabeko bihotzarekin iristeko, barkamen eta leialtasunarekin baizik… eta denbora hartzen dut.

5. SOLASALDIA. Jesusekin.

Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…

keyboard_arrow_up