Ongia ereiteak elkartu egiten gaitu

Mk 9, 38-43.45.47-48

Imagen de Ahmed Akacha en Pexels

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Joanek hau esan zion Jesusi:

“Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa”.

Baina Jesusek erantzun:

“Ez eragotzi, ez baita inor, nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki esaka jardungo duenik. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago. Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko. Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute. Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino”. (…)

1. KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra.

“Gutarra da”: zenbat aldiz bizi izan dugun horrela! Baina horrela aurkakoak edo etsaiak sortzen ari naiz: gu eta besteak. Bereizten gaituena ikusten ikasten dut. Eta “gurea” hazarazten dut indar handiagoa izateko, jakinduria handiagoa izateko, garrantzitsuagoak izateko, gutaz gehiago hitz egin dadin, eta ez “horietaz”, besteez… Baina, hala ere, Jesusek zera dio: “Gure aurka ez dagoena gurekin dago.” Gaur da indarrak batzeko unea. Ongia egiteko esku guztiak gutxi dira.

Zenbat astakeria egin diren gizaterian erlijio bakarraren izenean! Eta gaur egun ideologia bakarraren izenean! Aniztasunaren garaia iritsi da. Zein garrantzitsua den elkarrekin lan egiten joatea, desberdinak garenok, erlijio ezberdinak, erlijioartekoa, baina baita kultura ezberdinak ere: Txinan konfuzionista, musulmana, kristaua, afrikar animista, mundo indigenaren Ama-Lurrarena, hindu asiarra, etab. Erlijio ezberdinetakook elkarrekin lan egingo dugun egunean bakea iritsiko da historia honetara.

Eskandalua: norbait ongiaren, itxaropenaren, doakotasunaren, Jainkoaren Erresumaren eta bere justiziaren bidea uztera bultzatzea. Gu amarruz seduzitu, edertasunaren, egiaren, justiziaren bidetik ateratzeko, kontsumoaren, hedonismoaren, axolagabekeriaren erlijioan sartzeko. Hauek dira egiazko bizitzaren bidetik ateratzen gaituztenak, itxuraren munduan sartzeko. Zenbat iragarki, zenbat propaganda, erosten den zorion merkearen aldarrikapenez liluratzen gaituztenak, ez “geure maitasunetik, gogotik eta interesetik” sortu eta bizitza eraikitzen duen horretatik!

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioaren gertaldi honetan kokatzen naiz: Jesus Hamabiekin biltzen da eta ni beraiekin, eta agurtzeko astirik eman gabe, Joanek zera esaten dio: “Bazen bat Zure izenean, Gaizkia kanporatzen ari zena, beharrean zegoena sendatzen, eta galarazi egin diogu, ez baitzen gutarra“. Gertaldian zentratzen naiz, eta holako oihartzuna egiten dit: “Ongia Zure izenean geurea da guztiz. Patentea edo agiria geuk daukagu. Nola geratzen naiz jarduteko modu honen aurrean?

Jesusek hitza hartzen du:”Ez iezaiozue debekatu, nire izenean mirakulu bat egiten duen inork ezingo baitu gero nitaz gaizki hitz egin. Gure kontra ez dagoena, gure alde dago“. Eta konturarazten nau ez dugula ongiaren esklusiba, sinestunak ez diren pertsonek ere arraun egin dezaketela haurridetasunaren alde, egiteko hainbeste dagoela, esku guztiak gutxi direla… Jainkoak gure eta besteen bidez jarduten du. Jesusi entzuten diodana dastatu egiten dut, bihotzean sartzen uzten.

Jesusek hau esaten die: “Geurea ongia egitea eta besteek egiten duten ongia aitortzea da. Horixe da gure nortasuna”. Eta gure nortasuna pertsona duinak izatea dela hasten naiz ulertzen, guk besteak maite ditugula eta besteek gu, Jainkoaren seme-alabak garela, Haren irudi eta antza ditugunok, eta desberdinak diren pertsonen ontasuna ikusten ikastea eskatzen diot.

4. JESUS ETA BIOK

Eta Jesusek inguruan dituenei begiratzen die eta ibilbide horretan nirekin egiten du topo eta zera iradokitzen dit: “Ona da, zuk ere ongia egiten dutenen nortasun anitz hori bizitzen ikastea.” Eta bere hitzak neure ari naiz egiten. Hauxe kontatzen diot: “Duela 5 urte Frantzisko aita santuak eta Al Tayyib Iman Handiak giza haurridetasunari buruzko agiria egin zuten.” Eta konturatzen naiz hori dela islamiarren eta kristauen elkarrizketa eta lankidetzarako oinarria, eta dastatu egiten dut elkarrizketa harreman hau.

Une batean, Jesusek hau esaten dit:”Bai munduaren zoritxarra eskandaluak direla eta! Zein ikaragarria den ahulak batez ere bakera, adiskidetzera, egian bizitzera, beren barnean ere duten Biziaren Jainkoa aurkitzera bultzatzen dituzten bideak uztera xaxatzen dituzten pertsonak egotea!” Arretaz entzuten diot eta konturatzen naiz zer nolako kaltea egiten duen okerragora joateak, bizimodu desordenatuan  bizitzeak, benetako bakea eta poza ematen zituzten bizimoduak pikutara botatzen dituenak, eta horiek pertsonak hutsik uzten dituzten zoriontasun itxura duten beste batzuen ordez aldatzeak. Entzun egiten dut.

Eta Jesusek honela darrai: “Hobe litzateke eskandalizatzen duen pertsona horrentzat, ehotzeko harri bat lepoan lotu eta itsasora botako balute“. Eta Biziaren Jaun den Jesus honekin batera, kontsumoaren edo norberaren probetxuaren erlijioa aldarrikatzen duten iragarpen askok daramaten heriotza aurkitzen dut, edo oinarririk gabeko bizitza, edo hobetu ezin den eta etsipena eragiten duen mundu bat. Jesusek hau gogorarazten dit: “Mundu hau paradisu eta gure bizitza bedeinkapen bihurtzeko gaitasuna dugu duinak garelako, Maitasun Jainkoaren irudi eta antzera eginak garelako.” Dastatu egiten dut itxaropena.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up