Nola asmatu hildakoari bizia ematen?

Online

Jn 11, 1-46

0. TESTUA (osorik irakurri)

“Gizon bat, Lazaro zeritzana, gaixo zegoen. Betaniakoa zen, Maria eta honen ahizpa Martaren herrixkakoa. Maria hau, gaixo zegoen Lazaroren arreba, Jauna ukenduz igurtzi eta oinak bere ile-adatsez xukatu zizkiona zen. Bi ahizpek Jesusi albistea bidali zioten:

– Jauna! Zure adiskidea gaixo dago.

(…)

 Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian (…). Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen. Martak esan zion Jesusi:

– Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko. Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.
Jesusek erantzun zion:
– Piztuko da zure neba.
Eta Martak:
– Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.
Jesusek esan zion, orduan:
– Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da. Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?
(…)
Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen:
– Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako. Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten.
Ondoren, ozenki egin zuen deiadar:

– Lazaro, zatoz kanpora!

Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien:
– Aska ezazue eta utzi joaten.
(…)”

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Testu honek hainbat irakurketa ditu: Hemen heriotza espiritualaz eta heriotza biologikoaz ari zaigu. Nik espiritu heriotza aukeratuko dut. Eta Joanen antzeko irakurketekin elkartzeagatik egiten dut, adibidez, Nikodemo berriro jaiotzearekin, edo jaiotzez itsua denarekin: Bataioko kristaugaiei ezarria, iluntasunetik argitasunerako urratsa (joan den igandean ikusi genuen bezala). Edo samariar andrearena: Tenpluan gurtzetik, bere barnean ur bizi iturri gisa bizitzera igarotzen da.

Kontua da, beraz, Lazaro espiritu bizitzarik gabe dagoela, espiritualki hila (hainbeste dira gaur egun espiritu entzefalograma lauarekin funtzionatzen dutenak!), ezertarako gogorik gabe, beheraldi eta buruko gaixotasun aniztunarekin. Ordurako lurperatu dute, konponbiderik ez zuelako. Eta dolua egiten ari dira bere espiritu heriotzagatik. Ez dago ezer egiterik, “laugarren eguna da”eta (judu batentzat, gehien itxaron zitekeena hiru egun ziren, bizirik ote zegoen jakiteko).

Baina Jesus, Lazaroren egoeraren berri jasotzen duenean, bere lagunaren alde arriskatzen da. Ikasleek zera gogorarazten diote, azken aldian “juduek zu harrikatzen saiatu dira.” Jesus Betaniara iristen da eta Lazaroren arrebekin, Marta eta Mariarekin, hitz egiten du eta biek esaten diote: “Hemen izan bazina, nire neba ez zen hilko.” Eta Jesusek: “Ni naiz piztuera eta bizia. Nigan sinesten duena, hilko bada ere, Biziko da.” Aditza orainaldikoa da. Jesusengan Bizia dago eta Lazarori helarazi nahi dio, bizi dadin.

Hilobira iritsi eta negarrez adierazten du bere oinazea. Zinez maite zuen. Eta hilobiaren aurrean otoitz hau egiten du: “Eskerrak ematen dizkizut entzun didazulako… Lazaro, irten zaitez kanpora!” (loturik zaituen espiritu heriotza horretatik). Bera bakarrik irteten da. Jesusen Bizitzak eta bere Hitzak Lazaroren egoeran Bizia jartzea lortzen dute. Eta behin Bizirik, bizitzen lagundu iezaiozue, askatu eskuak eta kendu ikustea eragozten diona eta ibiltzen utzi.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta Hamabiekin kokatzen naiz, Jesusek “Lazaro esnatzera” igoko dela iragartzen dien unean, mandatu bat iritsi zaiolako: “Zure laguna gaixorik dago”, espíritu gaixotasun psikologiko batek… beheraldiak, arimaren gau ilunak jota… Horrela daukagu Lazaro, hildako bizidun dirudiena… eta Jesusi entzuten diot: “Gaixotasun hau ez da herioan bukatuko”…. Adiskide baten sufrimendua dela eta hortxe nago, lagun naiz…

Jesusek Betaniara joateaz hitz egiten du ikasleekin. Haiekin jarraitzen dut. Eta Hamabiek: “Duela gutxi juduak zu harrikatu nahian zebiltzan, eta zuk hara itzuli nahi duzu?”… Eta Jesusek: “Lazaro hil da… ezereztuta dago… Goazen ikustera. ”Tomasek hartzen du hitza: “Goazen gu ere Berarekin hiltzera.”… Une horretan Jesusen ondoan egotea zenbat kostatzen zaien konturatzen naiz… baina badoaz eta ni ere haiekin… Nola sentitzen naiz? Jesusen sentimendu berak izatea eskatzen dut…

Betaniara iristen dira… eta Marta Jesusen oinetan etzaten da: “Hemen izan bazina, nire neba ez zen hilko.”… Ondoan gaude, zer esan ez dakigula… Eta Jesusek: “Ni naiz piztuera eta Bizia. Nigan sinesten duena, hiltzen bada ere, Biziko da… Sinesten al duzu esaten dizudan hau?”… Handik gutxira,Maria iristen da eta gauza bera esaten dio… Oso mingarria da… Mariak negarrari ematen dio eta Jesusek berarekin batera… Doluan lagun naute… eta errukiorra izaten ikasten dut,sufritzen dutenez errukitzen… Denbora hartzen dut…

4. JESUS ETA BIOK

Norbait horrela, gaizki, zegoenean, ez zen arraroa etxetik kanpo uztea, aparteko leku batean, etxeko gunetik kanpo… Beraiekin noa. Eta Jesusek: “Non jarri duzue?”… Bertara iristen gara eta han dago bere burua baztertu duen pertsona, bera zaintzen utzi ez duena, edo berak egiten jakin ez duena, kirasten duena… Hilobi batean dago… han sartu da edo sartu dute… Espiritu heriotzazko eta hautsitako pertsonen egoeratan lagun izaten naiz… eta Jesusekin hor egoten ikasten dut… Denbora hartzen dut…

Jesusekin nago eskerroneko otoitza egiten duenean: “Eskerrik asko, Aita, entzun didazulako, beti entzuten didazulako.”… Mariaren ondoan eta beraiekin egotera heldutako beste persona batzuen ondoan nago… eta Jesusi entzuten diot hau esaten: “Lazaro, irten hilobitik!”… eta bera berez irteten da… Konfiantzazko Lagun baten hitzak, Bizi den lagun batenak, mugiarazten du… eta Jesus dena ulertzen hasi naiz: “Harengandik sendatzen zuen indar bat ateratzen zen.”… Nola sentitzen naiz? Zerbait eskatuko al dut?…

Jesusek denboralditxoa hartu nahi du nirekin: “Irten zaitez zure lehorraldietatik, zure beldurretatik, hildakoen eskualdean mantentzen zaituen horretatik, zure itxialdietatik!… Ez dakizula gerta Lazarori bezala!… Jainkoak Bizirik jarraitzen du zugan… zugan bizi da, ilunpetan bazaude ere eta hala dela sinestea zaila bazaizu ere, Jainkoak bere Hatsa ufatzen jarraitzen du zure gainean…. Aukera ezazu Bizitzea, aukeratu Bizia.” Eta bere Hitzaz gozatzen dut eta dastatzeko eta neure egiteko denbora hartzen dut… Eta hartutako Bizia ematera animatzen nau…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up