Mendekoste eguna

Online

Jn 20,19-23

 

0. TESTUA (osorik irakurri).

Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen zera esanez: “Bakea zuei”. Gero eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: “Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.”

Eta haien gainera arnasa botaz, hau esan zien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.”

1.- KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra.

Mendekostean gaude, pazkoaldia bukatzen. Jesusen garaian, Sinaiko ituna edo aliantza gogorarazten zuen judu jaia zen, eta Pazkoa baino 50 egun beranduago ospatzen zen. Gaur kristauok ospatzen dugu jai hau, Kristoren jarraitzaileen elkarte berriaren jaiotza bezala. Izan ere, bi bertsio aurkitzen ditugu: Joanena, gaurkoa, eta Lukasena, Apostoluen Eginak liburukoa. Hauxe da gehien ezagutzen dugun bertsioa: klandestinitatetik argitara ateratzeko prestaketa egunak dira, 50 egun, lekuko bakoitza prestatzeko Espirituaren lana, 50 egunekoa alegia. Eta honako hau bestea: Mendekoste egunean lekuko izateko irteera, hamabiak jendaurrean aurkeztea bezala dena, Pedroren bidez Kristo berpiztua aditzera emanez.

Ona da jakitea lehenengo kristauentzat berpizkundea, gorespena, igokundea, mendekostea errealitate bera zirela. Gaur Joanek Mendekostea nola azaltzen duen ohartuko gara. Dena Apostolu guztiei egiten dien agerpen bakarrean gertatzen da. “Afaltokian zeuden, ateak itxita, juduen beldurrez“. Egoera okerragorik ezinezkoa zenean, onena gertatzen da. Exekutatuaren presentzia sumatzen dute, bizirik… eta holakoei agerpen izena ematen diegu. Ustekabean iristen da, harrigarriro… sinestezinezko benetakoa, baina guztiz esplikaezina… haien erdigunean zerbait guztiz berria gertatzen da. Inoiz gertatu ez zena… Jesusek bizirik darrai, oso era berezian, eta Bere Bizitza (bizirik) sentitzen dute beraiengan, beraien barruan.

Jesus ardurarik hartzen ez duen presentzia bat bezala agertzen da. Honela aurkez zitekeen: “Ai zuek, heriotzaraino nirekin etortzeko prest zinetenok…” Baina ez, “Bakea zuei” esanez azaltzen da… eta errepikatu egin beharko du, haiek duten pozak ez baitie sinesten uzten… “Bakea zuei”. Gainera, misio bat ematen die. Bizitza osorako lana duzue, badakizue zertarako biziko zareten: “Hartzazue Espiritu Santua, barkatzen diezuenei…” Eta, zuen bidez, barka iezaiezue hainbati. Hauxe da Dabidek bere jauregiko etxezainari ondasunen gaineko ahalmen osoa eman zion modua. Orain Jesusek, ikasleei, formula bera erabiliz, barkatzeko ahalmen osoa ematen die.

2.- Hain zuzen ere, orain hasiko gara otoitzean. ISILTASUNA EGINGO DUGU.

Ebanjelio pasartearekin batera idatz itzazu orri batean isiltasuna egiteko urratsak.

3.- IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ (eszenara ITZULTZEN NAIZ). IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) puntuak izan daitezela.

Kontenplazio honi hasiera ematen diot testuan nolabait sartuz. Idatzia izan aurretik, testu hau bizi izan da. Eta irudimenarekin sartzen naiz… errespetu osoz, eta afaltokian kokatzen naiz, 12en artean. Jesusi jarraitzen zioten emakumeak ere hurbil egongo ziren, haien artean Bere ama… Beren aurpegiak ikusten ditut, beren lekutik irtenda… eteten den isiltasuna… tarte batez horrela ematen dut porrot egindakoen eta koldarren ondoan… Eta galdera hau sortzen zait: nola aterako gara egoera honetatik? Gainera, erruz beterik, Jesusi jarraitzeko hitza eman ondoren egiaren orduan, alegia gure beharra zuen unean, bakarrik utzi dugulako… Denak elkarrekin daude beren elkar babesteko… Denbora hartzen dut jazarritakoen eta erruduntzat jotakoen ondoan egoteko…

Egoera honetan inoiz gertatu ez dena suertatzen da: Jesus beraiengana hurbiltzen dela nola sentitzen duten ikusten dugu… nola hitz egiten dien… eta nola aurkitzen duten galdutako bakea, barkamena, nola deskubritzen duten Jesus Bizirik beren Bizitzetan, Jesusek egindako hori berori beraiek egiteko duten gaitasuna… azalduezinezko poza IKUSTEN DUT, Hamabi lagunen mirespen-, nahasmen-, sinesgaiztasun-, beldur aurpegiei begiratzen diet… Jesusen hitzak ENTZUTEN DITUT: “Bakea zuei”. Giroa erabat aldatzen da. Ametsetan ari al gara? Duten pozarekin ezin sinetsi! Beraiekin bizi dudan une hain kontsolagarria DASTATZEN DUT… Eta eskerrak ematen ditut eta denbora hartzen.

Eta Jesusi entzuten jarraitzen dut xehetasunik galdu gabe, bere arnasa haiengana nola igortzen duen ikusten dut eta hauxe esaten die: “Aitak bidali nauen bezala, nik ere bidaltzen zaituztet zuek. Hartzazue Espiritu Santua; bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatuak gelditzen zaizkie; atxikitzen dizkiezuenei atxikirik geratzen zaizkie“… Apostoluengan poz ikaragarria aurkitzen dut, gurutziltzatu zuten Berak emandako misioagatik eta barkamenagatik… Mendekua behin betiko garaitua izan da eta haren garrantzia noraino iristen den ez naiz jabetzen, eta poz izugarria sentitzen dut. Jesusek zeukan barkatzeko ahalmena neureganatuz joateko eskatzen dut.

4.- JESUS ETA BIOK.

Eta afaltokiko giro honetan, Jesusekin eta bere ikasleekin, Bizitza berpiztua nire barnean dudala sentitzen dut… nire bihotz barnearekin konektatzen naiz… eta Jesusekin, eta neuri  zuzentzen zait: “Aitak bidali nauen bezala, nik ere bidaltzen zaitut zu. Hartzazu Espiritu Santua: bekatuak barkatzen dizkiezunei, barkatuak geratzen zaizkie; atxikitzen dizkiezunei, atxikiak geratzen zaizkie“… Maitasun barkatzailearen agindua… Berari bezala niri min egin didatenei barkatzea… Berak barkatzeko duen gaitasunaz eta planteatzen didan misioaz harrituta geratzen naiz… Eta Berak bezala misio hau nik ere egin ahal izatea eskatzen dut.

Eta min eman didan horri barkatzea deskubritzera deitzen nauela sentitzen dut… Gogoan dut egin didana… Nigan eragina izan duena… Nire bizitzan izan dituen ondorioak… Eta Jesusen hitzak etortzen zaizkit gogora: “Bakea zuei”… Eta irudimenarekin bakea ematera hurbiltzen naiz… Eta aurrerantzean ere barkatzen jarraitzea besterik ez dut nahi. Nire buruari bar katu ez diodan zerbait daukadala konturatzen naiz… pandemiako nire isiluneak, nire bai baina ez… nirea lehenengo tokia hartu duten erabakiak… eta Jesusen hitza aurkitzen dut: Bakea zuei, bakea zuri, zeure buruari barkatzen ez diozun horri… eta Bere niganako nahia edo maitasunarekin gozatzen dut… Denbora hartzen dut.

Eta Mendekostearen zentzua ari naiz deskubritzen: BARKATZEArena. “Bekatuak barkatzen dizkiezunei…” Eta biktima den Jesusekin, eta Bere izenean, bera bezalako biktima mordoarekin bat egiten dut, gizarte honetan haiekin batera aurpegia emateko, eta hauxe da nire hitzaldia: “Gure maitea/kutuna hil duzue, baina Jainkoari zuei barkatzeko eskatu nahi diogu, Jesusek gurutzean egin zuen bezala”… Barkamen konprometitua eskatzen dut gurutziltzatua izan zenaren zeregina jarraituz… Eta gizarte adiskidetzearen aldeko kultura berria bultzatu ahal izatea eskatzen dugu. Denbora hartzen dut.

5.- Eta otoitza amaitzen goaz Jesusekin SOLASEAN.

Otoitzean bizi izandakoa jasoz egiten dut… Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zihoala zirudiena… Gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. 

Amen/Hala bedi.

keyboard_arrow_up