Mendekoste

Online

Jn 20, 19-23

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

“Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen:

– Bakea zuei! esanez.

Gero eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren Jauna ikustean. Jesusek berriro hauxe esan zien:

– Bakea zuei! Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.

Eta haien gainera arnasa botaz, honela esan zien:

– Hartzazue Espiritu Santua! Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.”

 

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Mendekoste egunean gaude, Pazko garaia amaituz. Jesusen garaian, Sinaiko ituna gogoratzen zuen judu festa zen, eta Pazkoa baino 50 egun geroago ospatzen zen. Gaur kristauok Kristoren jarraitzaileen elkarte berriaren jaiotza bezala ospatzen dugu.

Izan ere, 2 bertsio ditugu. Bata Apostoluen Eginetakoa, Lukasena, da gehien ezagutzen duguna. 50 prestaketa egun dira klandestinitatetik argitara ateratzeko, eta 50 prestaketa egun Berpiztuak lekukoekin lan egiteko. Eta bestea Mendekoste egunean jendaurreko enparantzara irtetea, hau da, Hamabiak herriari aurkeztea bezala da, Kristo Berpiztuaren berri emanez.

Ona da zera jakitea, lehen kristauentzat piztuera, aintza, igokundea, mendekostea, errealitate bera zirela. Gaur, Joanek Mendekoste deskribatzen duen moduari erreparatuko diogu. “Afaltokian zeuden, ateak itxita, juduen beldurrez.” Egoera latz horretan, hildakoaren presentzia sumatzen dute, bizirik. Horri ‘agerpen’ esaten diogu’. Bat batean iristen da, harrigarria, sinestezina baina benetakoa. Jesusek bizirik jarraitzen du, oso modu berezian, eta Bere bizitza beraiengan bizi dela sentitzen dute.

Jesus konturik ez daraman presentzia bezala agertzen da. Bere burua aurkezten du “Bakea zuei!” esanez eta errepikatu egin behar du, duten pozagatik ez dutelako sinesten. “Bakea zuei!” Gainera, zeregin bat ematen die. Bizitza osorako lana duzue, badakizue zertarako bizi: “Hartzazue Espiritu Santua; barkatzen diezuenei…” Eta zuen bitartez, barka iezaiezue askori. Testu hau Dabid erregeak jauregiko etxezainari ondasunen gaineko ahalmen osoa eman zion testuan du oinarria. Orain Jesusek, formula berarekin, barkatzeko ahalmen osoa ematen die ikasleei.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazio hau testuan nire burua agertuz hasten dut. Idatzia izan baino lehen, testu hau bizi izan da. Eta irudimenarekin sartzen naiz, errespetu osoz, eta afaltokian kokatzen naiz, 12en artean. Jesusen atzetik zihoazen emakumeekin, haien artean bere amarekin. Haien aurpegiei begiratzen diet, aldatuak daude… Eteten den isilunea… Barne zamaz beterik beharrezko unean (egiaren orduan) Jesus abandonatu izanagatik… Porrot egindakoei eta koldartutakoei lagun egiten ematen dut tartetxo bat, eta ni ere haiek bezala sentitzen naiz…

Egoera honetan beraiekin nagoela, bat batean poz berezi bat sumatzen diet, gainezkako barne poza eta bakegilea. Izan ere, ez da normala erruduntasunak aldatutako aurpegitik bakez eta alaitasunez betetako aurpegira igarotzea, eta apur bat lasaitzen direnean, horretaz galdetzen diet… IKUSI egiten dut, Pedroren mirespen, harridura, sinesgabetasun, beldur… aurpegiari begiratzen diot, eta “Zer gertatzen da?” galdetzen diot… Denbora hartzen dut nire burua egoera aldaketari egokitzeko…

Pedro gelditu egiten da hitzen bila bezala bizi izandakoa adierazteko: Hau sinestezina da, ikusten duzu nola gauden denok alaitasun kontsolagarri horrekin, Jesus – gurutziltzatua bai- sentitu dugu guri begira, Bizirik nire bizitzan, guztion bizitzetan… baina neure buruari galdetzen diot ea erreala den… Eta ez zait niri bakarrik gertatu, baita bilduta gauden guztioi ere… Zer nolako poza, nolako gozamena!… eta kontatzen didanak hunkituta geratzen naiz… Denbora atsegin hau hartzen dut niretzat…

 4. JESUS ETA BIOK.

Eta honetan ni ere barne bakeak eta alaitasun deskribaezin horrek harrapatua sentitzen naiz…“Bakea zuei, bakea zuri” eta denbora hartzen dut Presentzia hori, ahots hori -“Bakea zuei!”- dastatzen… Bakea bizi dutenen taldean sartuta eta horiekin guztiekin bat eginda sentitzen naiz neurririk gabeko poz honetan… Eta hortxe nago, gaude, denbora luzez…

Eta handik gutxira Jesusi entzun diogu: “Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet. Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die…” Ez naiz ohartzen bere hitzen irispideaz: gurutziltzatuak, agintariek baztertuak, barkatzen digu eta barkatzera bidaltzen gaitu zeregin bezala… Ez dut ulertzen, baina pozez betetzen nau… Mendekurik, ez… eta denbora hartzen jarraitzen dut hainbeste berritasunez gozatzeko…

Eta hori bera egitera deitua sentitzen naiz: kalte egin didanari nire bihotzean barkatzera. Hori egin didana eta nigan izan duen eragina dakartzat gogora eta barkatu nahia dakart, berpiztuaren indarra sentitu nahia, iraindu nauenari beste begi batzuekin begiratzeko eta Jesusen hitzak gogoratuz beste bihotz batez sentitzeko, eta Jesusen hitzak “Bakea zuei!” oroitzen ditut eta nire burua bakez bete nahi dut aurrerantzean pertsona horrekin berradiskidetzeko… Denbora hartzen dut…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up