Maria Amaren ospakizuna

Online

Lk 2, 15-21

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

Aingeruek zerura alde egin zutenean, artzainek hau ziotsaten elkarri: “Goazen Belenera Jaunak adierazi digun gertakari hori ikustera.” Lasterka joan ziren eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzanik. Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. Mariak, berriz, gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz. (…) Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Urtarrilak 1: Maria Amaren ospakizuna, Jesusen izenarena, bakearen eguna. Beharbada, “Ama” da gizateriaren jatorrian Jainkoa izendatzeko erabili zen hitza, hala nola Bizia ematen duen Hura, Bizia sortzen den tokiko Hura, Sortzen gaituen Hura, une bakoitzean gure bizitza zaintzen duena. Diotenez, Joan Paulo I.ak, Aita Santu hautatua izan eta egun batzuetara, honako hau esan zuen hitzaldi batean: “Jainkoa aita da, baina batez ere ama da.”

Pertsona baten izena. Izenean, sendiak jaioberri horrengan zituen gogoak islatzen ziren. Eta Jesusen kasuan, “salbatzailea” esan nahi du, deikundean -Lukasen ebanjelioan- Mariak jaioko zaion semearentzat hartzen duen izena eta, Mateoren ebanjelioan, “Enmanuel, Jainkoa gurekin”.

Mariak gauza hauek gorde eta bihotzean hausnartzen zituen: bere bihotzean konfiantzaz biziz, fidatuz. Ez hainbeste arrazionalki ulertuz, baizik eta bizitasunez onartuz. Txatalak lotuz joango dira. Egunen batean argituko dira.

Bakearen, shalomaren eguna, “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko diren” eguna, “inork inori nire mendi santu osoan kalterik egingo ez dion” eguna, gerrarako trebatuko ez diren eguna, lurrak (beren ekoizpen-baliabideak) berriro banatuko dituzten eguna, aukera-berdintasuna izateko.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko-nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Itu-rriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZENA ra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioaren testuan kokatzen naiz, nik gaur bizi eta esperimenta dezadan baita. Josek, Mariak eta Jesusek Belengo ukuiluan bizi duten egoerarekin begirunez bat eginez. Presente egiten naiz: nola bizi dute alde batera utziak izatea, abereen aterpera bidaliak izatea? Ostatuan ez baitzegoen lekurik haientzat. Nola bizi dute pertsonen lekuan ez zietela tokirik egin? Zer entzuten diet azaltzen? Zein da nire aldartea? Zertan ari naiz haien alde?

Honetan lasterka iritsi dira artzainak: argi pixka bat dakarte gau ilun horretan piztutako beren zuzietan. Irribarrez iristen direla igartzen zaie, bilatzen ari zirena aurkitu izanaren aurpegiaz alegia, eta artzain gehiago iristen dira zer gertatu den jakiteko ikusminaz, artaldeak zaintzeko bizitza aspergarria baita: ia inoiz ez da ezer gertatzen, eta honek berrikuntza handiaren itxura ona ematen du. Artzainei harrera egiten diet Joserekin batera, Mariak haurra besoetan duela atseden hartzen duen bitartean. Gozatu egiten dut jende xumearen presentziaz.

Artzainei entzuten diet zera esaten, “gu nekatuak ginen ordurako, ia loak hartzen gintuen. Apriskoan beti otsoen eta piztien beldur pixka batez geundela, bat-batean gure bizitza argiztatzen zuen argi moduko batek itsutu gintuenean, eta ahots batek honela zioen: “Gaur Belen hirian  salbatzaile bat jaio zaizue“, seinalea askan etzanda dagoen haur bat da.”Jainkoa esna daudenei presente egitea dastatzen dut, eta baita gaur ere. Ikasteko denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Artzainak badoazela profitatzen dut, eta Josek eskerrak ematen dizkie. Mariarekin geratzen naiz, eta hau esaten dit: “Bat-batean gauza asko gertatu dira gureganatuak izateko. Ona da haiek biltzea, bihotzean dastatzea, haiengatik Jainkoari eskerrak ematea.” Eta Mariaren kontu hura ulertzen hasia naiz: “Mariak gauza hauek bihotzean hausnartuz gordetzen zituen.” Honek biziaren Jainkoaz fidatuz errealitatea onartzea esan nahi du, eta ikasteko eta gauza bera egiteko… denbora hartzen dut…

Eta Mariari entzuten diot hurrengo egunei buruz: “Jerusalemera igo beharko dugu jaioberria erdaintzera eta izena jartzera.” Eta Joserekin ari da: “Izena aukeratua genuen, aingeruaren adierazpenean jaso nuen bezala: Jesus, salbatzailea.” Eta Josek: “Hala da. Mariak esan zidanaz fio naiz. Gure semea Jainkoarentzat da, Jainkoak beragandik nahi duenerako; Jainkoaren borondatea ezagut dezan heziko dugu, askoren onerako.” Entzun egiten dut eta miretsi.

Nik ere, Mariak bezala, gauza guzti horiek bihotzean hausnartuz gorde nahi ditut: hausnartu egiten dut Maria eta Jose nola diren baztertuak pertsonen lekutik, ostatutik, eta ukuilura joan behar duten. Eta baita ere, Jainkoa artzainei nola agertzen zaien, hauek Jainkoagandik urrun zeudela esaten baitzuen jendeak, Tenplura joaterik ez zutelako, baina Jainkoa beraiengana doa. Eta eskerrak ematen ditut egoera hauetan laguntzen aritu ahal izateagatik, beraietatik ikasiz. Eta eskerrak ematen ditut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up