Maita itzazue zuen etsaiak

Online

Mt 5, 38-48

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

“Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain. Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik: eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu, egin bi berarekin. Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.

Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia. Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztenen alde; horrela, zeruko zuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabentzat isurtzen euria. Izan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.”

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Begia begiaren ordain eta denok itsu geratuko gara. Norbaitek gelditu behar du indarkeriaren kiribila. Ebanjelioak garai hartarako argibide praktiko batzuk ematen dizkigu. Bati erreparatzen diogu: Adibidez, “norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu, egin bi berarekin!” Hau eskatzen zioten, adibidez, erromatarrek herriko jendeari, beraiek zeramaten zerbaitez herritarrek zamatzea. Zure gain hartzen duzunean ez soilik eskatzen dizuten distantzia, askoz gehiago ere bai, ezustekoak ustekabean harrapatzen du pertsona horren portaerarekin nahasita geratzen den boteretsua. Estilo honetako ekintzak egiteko sortzaile izatea da kontua.

Zure lagun hurkoa maitatuko duzu eta zure etsaia gorrotatuko.” Juduentzat ‘hurkoa’ zen beren herrikoa, sendikoa, kultura-arrazakoa zena. Etsaia, berriz, arrotza edo atzerritarra zen, herriaren segurtasunaren aurka egiten zuena. Baliteke norbaitek ni bere etsaia egitea. Garrantzitsuena nik etsaitzat ez edukitzea da. Fray Marcosek dioenez, “itsasoan beti egongo dira olatuak hor, handiagoak edo txikiagoak. Itsasertzera iristean, olatu berak haitza aurki dezake edo harearekin topo egin. Nolako aldea! Harkaitzaren kontra mila zatitan lehertuko da. Hondarrarekin, ostera, leunki eta oharkabean aurkituko da.” Hori litzateke gure izatearen eta egitearen arteko aldea.

Batzutan bidegabeki hartuko gaituzte. Nola lortu indarkeriarik gabe gure burua bidegabekeriatik defendatzea? Erantzuna hauxe da: Bidegabekeria ez ezabatzea indarkeriaz. Horrek zera eskatzen du, guztiz onak izatea Jainkoa guztiz ona den bezala. Seme -edo alaba- eredua hauxe da, alor guztietan Aitaren antzeko ateratzen dena. Jesusek bere bizitzaz erakusten digu “guztiz onak izaten”, batez ere Nekaldian. Geroago, Gandhi, Luther King, Mandela eta beste batzuk, Jesusengan inspiratuak, indarkeriaezaren maisu izan dira guztiontzako eskubideak lortzeko.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin gaude mendiko bere hitzaldian… bere herrian pertsona bezala onartuak izatea nahi duten eta, batez ere, Jainkoaren hurbiltasuna sentitu nahi duten pertsona askok inguratuak… Lasai begiratzen diet Jesusekin itxaropena berriz hartzen hasi diren hainbati… Denbora hartzen dut irribarrea berriro duten aurpegi horiei so egiteko, taupadaka hasten diren bihotz horiei… Unea dastatzen dut.

Han daude apostoluak eta ni beraiekin, Jesusek hitza hartzen duenean: “Entzun duzue hau esan zela: Begia begiaren ordain eta hortza hortzaren ordain. Baina nik hau esaten dizuet, ez gogor egin kalte egiten dizuenari…” Ez dut ulertzen, baina konfiantza dut Jesusengan… Entzuten jarraituko dut, adibidez, “norbaitek kilometro bat egitera (zama bat eramatera) behartzen bazaitu, egin bi berarekin.” ”Har ezazu ezustean espero ez zuen zerbait egiten duzula… eta agian konturatu egingo da urrunegi joan dela.” Indarkeriaezaren taktikez jabetzen naiz… Arreta handiz entzuten dut eta denbora hartzen…

Jesusengandik hurbil jartzen naiz: “Norbaitek eskuineko masailean zaplazteko bat ematen badizu, aurkeztu iezaiozu bestea ere…” Konturatu egiten naiz, beste masaila ipintzeak, esku zabalarekin zaplazteko bat jasotzean, beste bat emateko asmo duen pertsonak eskuaren kanpo-aldearekin emango lukeela eta hori oso gaizki ikusia zegoela, eta horrekin lotsarazten zuela masailekoa eman ziona… Gozatu egiten dut Jesusen sormenaz eta indarkeria bere gain hartu eta indarkeriarik gabeko erreakzioarekin mozteko duen gaitasunaz… Dastatu eta ikasi egiten dut… Eskatu ere bai…

4. JESUS ETA BIOK

Eserita gaudenok kontua gehiagora doala konturatzen gara, eta Jesusek aurrera egiten du: Entzun duzue hau esan zela: Zure lagun hurkoa maitatuko duzu eta zure etsaia gorrotatuko. Baina nik hau diotsuet: Maita itzazue zuen etsaiak, otoitz egizue jazartzen zaituztenen alde.” Eta hizketan hasten naiz berarekin: “Eta norbaitek etsaitzat hartzen banau?”… Eta Jesusek: “Zuk ez etsaitzat har dezakezu…” Proposamen hauek ez zaizkidala berez ateratzen hasi naiz nire buruari esaten… Nola sentitzen naiz?… Zer eskatzen dut?

Jesus berriro mintzo zait: “Horrela zeruan dagoen Aitaren seme-alabak izango zarete, Hark bere eguzkia gaiztoen eta onen gainera aterarazten baitu eta euria isurtzen zuzenentzat eta zuzengabeentzat.” Jesusek guztiak hartzen ditu familiakotzat, Jainkoa guztion Abba dela sentitzen duelako… Eta hauxe esaten diot: “Zu seme sentitzen zara eta seme edo alaba on batek bere Aita egiten ikusten duena egiten saiatzen zara: Aitak maite duena maitatzen… Nik ere Jainkoaren semea izatea eskatzen dut, Jesusen erara…

Eta hauxe galdetzen diot: “Bidegabeki tratatuko gaituzte. Nola lortu indarkeriarik gabe gure burua bidegabekeriatik defendatzea?”… Eta Jesusek: “Sekretua, bidegabekeria indarkeriaz ez ezabatzea da…” Eta nik: “Baina horrek maitatzeko gaitasun handia eta sormen handia suposatzen ditu…” Eta Jesusek: “Horretarako zaudete taldean, elkartean, elkarrekin egiteko, ez bakarka.” Eta nire elkartean ari naiz pentsatzen indarkeria-ezari buruzko tailer bat eta erretiro bat egiteko, Jesusena prestatzea erraztuko diguna… Eskerrak ematen ditut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up