Zoazte mundu guztira

Online

Mk 16,15-20

Pajaros sobrevolando el mar en un cielo azul y luminoso

 

0. TESTUA (osorik irakurri).

Jesusek Hamaikei hau esan zien: “Zoazte mundu guztira eta hots egin berri ona gizaki guztiei. Eta sinesten dutenek mirari hauek egingo dituzte. Nire izenean etsaiak bota; hizkuntza berritan mintzatu, sugeak eskutan hartu eta hilgarriren bat edan da ere ez die kalterik egingo. Gaixo daudenen gainean eskuak ipini, eta gaixoak sendaturik geldituko dira”.

Jesus Jauna, horrela mintzatu ondoren, zerura igo zen eta Jaungoikoaren eskuinaldean jarririk dago. Haiek toki guztietan berri ona hotsegitera joan ziren eta Jaunak laguntzen zien, hitza egiaztatuz haiek egiten zituzten mirariekin.

1.- KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra.

Igokundea. ‘Igokundea’ literatur-mota ezaguna da bai Biblia-literaturan (Eliseok burutzen duen Eliasen bahiketan, Henoken igokundean), bai Bibliatik kanpoko literaturan (Erromako fundatzaile Romulori buruzkoan, Alexandro Handia delakoan, Herakles delakoan…). Markosen ebanjelioan kokatuz, Jesusen Bataioan “zerua urratu zen”, eta horrela Jainkoak zerua eta lurra elkartu zituen, bere Espiritua uso itxurapean jaitsiz. Orain Jesusek, bere bizitza osotasunean bukatzean, Jainkoarengan behin betiko egotera igotzen da berriro zerura. Igokundea, beraz, ez da zerbait fisikoa, teologikoa baizik.

Jesusek egiten zuenaren jarraipena da ikasleen zeregina:”Nire izenean deabruak botako dituzte; hizkuntza berritan mintzatu, sugeak eskutan hartu eta hilgarriren bat edanda ere ez die kalterik egingo. Gaixo daudenen gainean eskuak ipini, eta gaixoak sendaturik geldituko dira”. Eta hori egiten dute “Jaungoikoak beraiekin jarduten zuelako“, Jaunak beraiekin jarraitzen duelako eta haiek Jaunarekin. Mahatsondo eta aihenei buruzko testua ekartzen dugu gogora. Jarrai ezazue Berari lotuak!

Pazko-bizipenak Jesus beste modu batean aurkitzera eraman zituen ikasleak. Jesus fisikoaren desagerpenak eta Jesus goratuaren bestelako presentziak Bere ikasleen bizitzarekinko nektarazi zuten. Hauek Jesusen bizitza berenganatu zezaketen, Jesus beren barnean zela sentitzen baitzuten. Eta dena betetzen duen Bere Izpirituak Jesusen bizitza bere ikasleekin ez ezik gizaki guztiekin ere konektatu nahi du: “Zoazte mundu osora eta hots egin berri ona”. Unibertsala izatera deitutako bizipena izan zen.

2.- Hain zuzen ere, orain hasiko gara otoitzean. ISILTASUNA EGINGO DUGU.

Ebanjelio-pasartearekin batera idatz itzazu orri batean isiltasuna egiteko urratsak.

3.- IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ (eszenara ITZULTZEN NAIZ). IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) puntuak izan daitezela.

Kontenplazio honi hasiera ematen diot Hamabiekin eta beraiekin afaltokian zeudenekin… eta Jesus berpiztuarekin, hau da, Betetasunean dagoen Jesusekin, haien erdian, bere bizi osoa helarazi nahi dienarekin, beraiek ere beste batzuei helaraz diezaieten: “Zoazte mundu osora eta hots egin berri ona!”. Ikasleekin Betetasuna onartzen ikasten dut, berpiztuaren arnasa jasotzen, bizitzaren edozein egoeratan bere maitasun lagunkoiaz beteta nagoela sentiarazten nauen arnasa… Denbora hartzen dut.  

Eta intimitate tarte horretan, Jesusek kontatzen diena entzuten jarraitzen dut: “Nire izenean deabruak botako dituzue; hizkuntza berritan mintzatu, sugeak eskutan hartu eta hilgarriren bat edanda ere, ez dizue kalterik egingo. Gaixo daudenen gainean eskuak ipini, eta gaixoak sendaturik geldituko dira”… Bidaliak diren misiorako gaikuntza hartzen dute… Norbait direla sumatzen dute, konfiantzazkoak, Jesusek bere bizitzan egin zuena bera egitera bultzatuak eta prestatuak daudela… Pozez eta erantzukizunez gainezka sumatzen ditut… eta ni haiekin… Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen edo desiratzen dut?

Sakabanaketan kokatzen naiz orain: “Ikasleak noranahi atera ziren mezua iragartzera, eta Jaunak haiengan jarduten zuen, eta mezua berresten zuen seinale miragarriekin batera“. Denak ez doaz leku berdinetara. Baina denak irteten dira ni Joan eta Andresekin noa eguneroko lanera, han Kafarnaumen, jendeak oraindik ere Jesusen porrotaz hizketan jarraitzen duen hirian… Kaian dauden gainerako arrantzaleekin, beren lankideekin, Jesusek bizirik dirauela, eta Bere biziak beraiengan jarraitzen duela esaten entzuten diet… Horixe da niretzat ere nahi dudana… Nola geratzen naiz? Bizia ematen didana iragartzera ateratzeko eta ‘irteeran dagoen Eliza’ izateko indarra eskatzen dut…

4.- JESUS ETA BIOK.

Eta afaltokiko giro honetan nagoela, Jesusekin eta bere ikasleekin, zera sumatzen dut: nire bihotza indarrez taupadaka ari dela, nire gorputzak Bera barnean duela, haur txiki baten poza daukadala… Nire barne-barnearekin konektatuz noa, zentratzen ari naizela konturatzen naiz… orduan Jesusek berak niri esango balit bezala nabaritzen dut: “Zoazte mundu osora eta hots egin berri ona!”. Eta nire munduan ipintzen ditut begiak: nire sendian, ikaskideengan, lankideengan, gurasoengan, haurrengan… eta pertsona bakoitzaren egoera aztertzen dut, leku bakoitzean Bizia dagoela eta Bizia denontzat dela nola zabaldu ikusteko… Eta denbora hartzen dut.  

Deitua naizen egitekoa entzuten dut: “Nire izenean deabruak botako dituzue; hizkuntza berritan mintzatu; sugeak eskutan hartu eta hilgarriren bat edanda ere ez dizue kalterik egingo. Gaixo daudenen gainean eskuak ipini, eta gaixoak sendaturik geldituko dira”… Poliki-poliki konturatzen ari naiz gure borroka gaizkia gainditzeko dela, deabru guzti hauek (harro-puzkeria, autoerreferentzia, handinahikeria, mendeku-, haserre- eta gorroto-gosea, diruza-lekeria, ospea, boterea eta abar) kanporatzea. Eta zerataz konturatzen naiz, Jesusek bere hitzarekin gai egiten nauela… Eta mezu hau gaur niretzat dela sinesten dut. Eta dastatu egiten dut eta jasotzen dudan indar sendagarriaz gozatzen…

Jesus “zeruratua izan zela” aurkituz noa, hau da, Bere Betetasunera iritsi zela, eta Betetasun horretatik etengabe gurekin jarraitzen duela… eta gogoan ditut Bere hitz hauek: “Zaudete nigan, ni zuengan nagoen bezala“. Eta lanean jarraitzen du. Bere presentzia eta jarduna baieztatzen dituzten seinaleei erreparatzen diet: gaixoei akitu arte laguntzen dieten pertsonak, batzuek beren arnasgailua beste batzuei uzten dietela bizi ahal izan dezaten, eta beste batzuk, berriz, osasun- eta hezkuntza-arloak guztiengana irits daitezen, zergabilketa zuzena bultzaka ari direla… Dastatu egiten dut Bere jarduna zeregin hauetan eta gugan.. Eskertu egiten dut Bere presentzia… Denbora hartzen dut.

5.- Eta otoitza amaitzen goaz Jesusekin SOLASEAN.

Otoitzean bizi izandakoa jasoz egiten dut. Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zihoala zirudiena… testu bat, hitz bat, gehien identifikatu naizen zerbait, eta zer edo zer eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean. Amen.

keyboard_arrow_up