Lk 23, 35-43
0. TESTUA (Irakurri osoa)
‘Burezur’ zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere (…). Jesusek honela zioen:
– “Aita, barka iezaizu, ez baitakite zer ari diren.”(…)
Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten (…). Soldaduek ere irri egiten zioten (…):
– “Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua!”
Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean:
“Hau juduen errege da.”
(…) Gaizkileetako bat irainka ari zitzaion Jesusi:
– “Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!”
Baina besteak errieta egin zion:
– “Ez al duk Jainkoaren beldurrik…? Gurea legezkoa duk… baina honek ez dik okerrik egin.”
Eta gero Jesusi:
– “Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean!”
Eta Jesusek erantzun:
– “Benetan diotsut: gaur nirekin izango zara paradisuan.”
(…) Jesusek, oihu handia eginez, hauxe esan zuen:
– “Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia.”
Hau esanik, azken arnasa eman zuen. Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen zera esanez:
– “Benetan gizon hau zintzoa zen!”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jainkoaren erregealdia izan zen Jesusen prediku eta jardunaren erdigunea: Hainbeste parabola non aipatzen duen, Jainkoaren erregealdiak lurrean erortzen den haziaren antza du, bakarrik hazten dena, altxor bat, perla eder bat, etab. Jesus Jainkoaren Espirituarekin bat eginda sentitzen da “nire gainean baitago, gantzutu nauelako… behartsuei Berri Ona, gatibuei askatasuna… eta Jaunaren grazia urtea iragartzera bidali nauelako” Lk 4,16-19. Hauxe da Jainkoaren Erregealdia da: Esker oneko hitzak besterik ez.
Jesus profeten munduan sartzen da (Isaias profetaren testua aipatzen baitu) eta Joan Bataiatzailea profetaren ildoan kokatzen da, hau da, botererik gabekoen ildoan eta ez erregeenean. Pertsona bat errege bihurtzeko, gantzutu egiten zuten herria gidatzeko eginkizuna betetzeko, zapalduei justizia egiteko. Jesusek profeta bezala, Mesias bezala egiten du. Eta Jainkoaren Erreinua bere bizitzarekin egiten du presente, “baina nik zeinu hauek Jainkoaren eskutik egiten baditut, Jainkoaren Erreinua zuengana iritsi den seinale da.”
Jesusek ez du oso ideia ona “nazioetako erregeei buruz, beren botereaz menperatzen baitituzte (herriak) eta ongile deitzea nahi izaten dute. Zuek ez egin horrelakorik ezer: zuen artean handiena izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzaria… Ni zuen artean nago zerbitzari bezala.” Eta, hala ere, hauxe da bere gaitzespenaren titulua: “Hau da juduen erregea”. Pilatosen idazkuna, Jesusen gurutzearen gainekoa, agintari juduei iseka egitea zen. Gauza bera egiten dute soldaduek: Koroa bat jartzen diote berataz barre egiteko.
Etor bedi gugana zure erreinua: Erreinua, non Abba Jainkoa aita-ama izango den eta gu bere sendikoak, anai-arrebak; non bere zeinuak denontzako ogiak (biderketa) izango diren, non bere jarraitzaileak erantzule egiten dituen eta non menderatzea eta menderatzen uztea atzera botatzen dituen. Hau da Jesusek proposatzen duen erregealdia: bizitza ematea neba-arreben, berdinen, askeen, arduratsuen herri egiteko, Jaungoikoa bere semealaba guztiekin esertzen den mahaia posible egiteko.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesus gurutziltzatuaren aurrean gaude, hiritik kanpo, bertatik kanporatua. Eraileak hiltzeko erabil tzen zuten heriotzarekin hil zen. Gertaldiari begira gaude: jasangaitza, ikasleak urrun eta emakumeak hurbilago. Non kokatzen naiz ni? Noren ondoan? Nor sentitzen dut nire ondoan? Denbora hartzen dut baztertutako Jesusekin eta bidegabeki eraildakoekin egoteko. Nola sentitzen naiz?
Eta gurutziltzatuari begira, oroitzapenera ekartzen dut: Jesus, Jainkoaren Erregealdia nahi duena, egian eta berdintasunean biziko den herria. Ogien gertaldia errepasatzen dut, sendatzen dituen pertsonak: legendunak, deabruak hartuak (eroak), tenpluan eta Legean anaitasuna berreskuratzeko agin tariekin izandako gatazkak… Xede horrekiko eginbeharra biziberritzen dut. Denbora hartzen dut.
Hainbeste ikusten ditut beren zorigaitzaz barre egiten! Agintariek iraindu egiten dute min gehien ematen dion lekuan: “Salbatu egin zituen beste batzuk, salba dezala bere burua orain, benetan Jainkoaren Mesias eta bere hautatua bada!” Soldadu batek egarrirako ozpina emango dio, eta besteak “Etor dadila Elias salbatzera…” eta antzekoa berarekin gurutziltzatutako bietako batek. Zer sentitzen dut? Larritasuna, beldurra, amorrua.. lagun izateko indarra edo handik alde egin nahi dut jasaten ez dudalako?
4. JESUS ETA BIOK. GAURKOAN KOKATZEN NAIZ.
Une horretan, haurridetasuna gorpuzten duenari ahalik eta gaitzespenik handiena egiten zaionean, Jesusi entzuten diot: “Aita, barka iezaiezu ez baitakite zer ari diren.” Jesusek ez du harridetasuna hausten suntsitzen dutenekin. Barkatzeko artea ikasten dut norbait galtzaile eta bidegabeki salatua, epaitua eta gurutzean eraila denean. Denbora hartzen dut Erreinua egiten ikasteko, bizi ditudan eta bidelagun ditudan gurutzeak barkatuz.
Jesus nire bila dabil bere begiradarekin. Bere begirada errukiorrari eusten al diot? Ohartzen naiz ez dela neu salatu eta neuri ‘Nola ez duzu nigatik ezer egin?’ galdetzeko begirada bat, baizik eta nire utzikeria eta axolagabekeria barkatzeko, eta begirada bat, nik ere amorruz mintzen nautenei barka diezaiedan. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusen ondoan noa, haurridetasuna aurrera eramateagatik jasaten duen sekulako trauma horretan, Biziaren Jainkoarekiko lotura mantentzeko gai da –“Aita, zure eskuetan jartzen dut nire espiritua”–, bakardade hutsean biziz, eta hauxe eskatzen diot: “Jesus, nire bizitza Zuri lotuta bizi ahal dezadala, Jainkoaren Erreinuaren haurridetasuna muturreraino eraman dezadan.”
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot… erreberentzia keinu batez, eskuak elkartzea, eskerronez, eskuak zabalduz edo onarpenaz: gurutzearen seinalea… eta berriz leku honetara itzultzen naiz… askatuz oinaz, zabalduz eskuak… begiak irekitzen ditut…
Amen.