Jn 10, 11-18
0. TESTUA
Garai hartan Jesusek hau esan zuen. “Neu naiz artzain ona. Artzain onak bere burua ematen du ardien alde. Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak.
Neu naiz artzain ona. Neure ardiak ezagutzen ditut eta ni ere ezagutzen naute neureek, Aitak ni ezagutzen eta nik ere Bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde. Baditut artegian ez dauden beste ardi batzuk ere eta hauek ere erakarri egin behar ditut: nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.
Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro. Bizia ez dit inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea eta neure esku berriro hartzea. Hauxe da neure Aittarengandik hartu dudan agindua”.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Artzaina, Biblian, buruzagiei erreferentzia egiteko oso metafora erabilia da. Artzain onak zeuden bezala, gaiztoak ere bazeuden. Jainkoa, kasu askotan, bere herria zaintzen duen artzain gisa aurkezten da. Testu honetan, Joan Jesusen bizitza eta heriotza ari da gogoratzen, eta horrela egiten du, ziur aski, ezagutzen ez zuten Jesus nor izan zen helarazteko erarik errazena zelako, bikaintasunezko artzain onaren gisan. Ez edozein artzain, ARTZAINA baizik, bizitza osoan bere burua besteen zerbitzura jartzen duena.
Artzain batek, Jesusen garaian, zaintzen zuen artalde txiki bat zuen, ardiak banan-banan ezagutuz, bakoitza bere izenaz. Bere artaldea ez zen ardi talde soil bat. Artzainak bazekien haien esku zegoela bere bizitza eta bere familia osoarena. Esnea, artilea, gazta… ematen zizkieten, bizitzeko behar zutena. Artzaina ez zen diruagatik zaintzen zuen soldatapeko bat. Maitasunagatik egiten zituen gauzak eta, behar izanez gero, ardi bakoitza defendatzeagatik arriskatzen zuen bizia. Kontakizun honekin, Joanek, Jesusek gure bizitzetan nolako Indarra duen ohartarazi nahi digu. Gu, bere Maitasunean eta bere ikasbidean inspiraturik, besteak zaintzen geure burua erabat ematen saiatuko garenean, orduan hori gure bizitzetan Bera bizi denaren froga izango da.
Gaur egun, tentaldi erraza da zera pentsatzea, artzainaz hitz egiten denean gotzain eta apaizez ari garela. Ez da horrela: Joan Jesusi buruz Artzain gisa ari da, eta gainerakoei buruz (apezpikuak eta apaizak barne) ardi gisa. Gainera, Jesusek ez du bere ardiak gordetzeko korta bat, Eliza, sortu. Jainkoa ez da Eliza bakarrik zaintzen duen Norbait, baita mundu honetara datorren pertsona oro ere. Horrela posible da nazio, kultura, gizarte-klasea, enda, erlijio eta abarren hain anitza, aberatsa, hain konplexua den gizateria honen Zaintzaile bakarrarekin bat egitea. Zaintzen dugunean, Jainkoarenak gara, eta zaintzaren bidez Jainkoarengana ere heltzen gara.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Kontenplazioa hasteko, bertan banengo bezala, Jerusalemera igo eta juduekin ika-mikan dagoen Jesusen ondoan jartzen naiz, egin dituen hainbat jarduera eta zeinu direla eta, pertsona batzuek bizirik eta bizitza komunikatzen jarraitu ahal izatea ahalbidetu dutenak. Inguruko jendeari, Hamabiei eta beste askori begiratzen diet. Denbora hartzen dut nire burua bertan ipintzeko, giroa larri dago, baina Jesusek bere misioarekin aurrera jarraitzeko asmo sendoa du. Nola sentitzen naiz testuinguru honetan? Zer gertatzen da nire beldurrekin? Zer eskatzen dut? Bere ausardia irrikatzen dut. Denbora hartzen dut.
Jesusek etenaldi bat egin eta hitza hartu du: “Artzain onak bizia ematen du ardiengatik.” Entzun egiten diot eta Artzain Ona Berarekin identifikatzen dut, horixe baita Jesus herri horretan egiten ari dena, galdutzat emandako ardien bizia defendatzea, inork defendatzen ez dituenen bizia. Eta hau gogoratzen du: “Soldatapekoak, ez artzaina eta ez ardien jabea ez denak, otsoa etortzen ikusten du, ardiak utzi eta ihes egiten du, eta otsoak triskantza egiten du eta ardiak sakabanatu; izan ere, soldatapeko bati ez zaizkio ardiak axola. “Apostoluei entzuten diet zer den artzain izatea eta zer soldatapeko izatea esaten. Jesusek bere gain hartzen duen arriskua atzematen dut, gizarte hark baztertutako hainbeste pertsona defendatzeko. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut? Denbora hartzen dut.
Gero, Jesusek, zuzentzen zaien pertsonei aurpegira begiratuz, zera esaten die: “Beste ardi batzuk ere baditut, artegi honetakoak ez direnak; horiek ere ekarri behar ditut, eta nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra egongo da, Artzain bakarra.” Hark bezala, zaintza guztiengana iristea nahi dut, dagoena zaintzen gera ez gaitezen, baizik eta atera gaitezen guztien bila, edozein kultura eta naziotakoak direla. Nola geratzen naiz? Zer mugitzen da nire barruan? Zer eskatzen dut?
4. JESUS ETA BIOK
Jendetza horren erdian dagoela, Jesus bere begirada ari da guztien artean pasatzen, nirearekin topo egin arte, zeina Berarengan jarrita baitago, eta hau gogorarazten dit: “Honegatik maite nau Aitak, nire bizitza ematen baitut berreskuratu ahal izateko. Inork ez dit kentzen, baizik eta libreki ematen dut. Emateko ahalmena dut eta berreskuratzeko boterea dut: agindu hau nire Aitarengandik jaso dut.» Jesusi hainbeste inplikatzen duen zerbait entzuten diot hitzik galdu gabe, eta bere hitzak neure egiten ditut. Nik ere horrela bizi nahi dut. Zer eskatzen diot? Zer gertatzen da nire barruan? Zerbait mugitzen al da?
Harekin batera, gaur egun gizarte honetan galdutzat jotzen ditugun pertsonak aurkitzen ari naiz: adinekoak, jada ekoizten ez dutelako, jaiotzen ere uzten ez diegunak, lehortearen goseteengatik hiltzen direnak, lanik gabe, paperik gabe, familiarik gabe geratu direnak edo, besterik gabe, gurasoek abandonatu dituzten haurrak, espetxeetan beren patura utzitakoak… Hainbati poliki begiratzen diet eta zera esaten dit: “Zeu zara artzain ona. Hauetako “ardi” askok zure beharra dute! Ona da zure dedikazioagatik Jainkoa abegikorra, zaintzailea dela, topatzea.” Bere hitzak dastatzen ditut eta nigan konfiantza izatea eskertzen diot. Denbora hartzen dut.
Amaitzeko, ni ere zaintzeko eskatzen diot. Batzuetan indartsu sentitzen naiz eta mundua jaten dut, baina gero eta gehiago konturatzen naiz nire hauskortasunaz. Horregatik eskatzen diot, ni Berak zaindua sentitzea. Irribarre batez erantzuten dit: “Beti egiten dut.” Eta konturatzen naiz batzuetan hain sartuta nagoela nire pentsamendu, egitasmo eta etsipenetan, non ez bainaiz jabetzen besteek nirekiko dituzten ardurez. Ezta Jainkoaren ardurez ere. Berari entzuten jarraitzen dut: “Beti zaintzen zaitut. Ez al zara konturatzen?” Eskerrak ematen ditut une bereziren bat gogoratuz eta gauza bera egitea eskatzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.