Mt 16, 21-27
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
“Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei zera azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela (…) Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:
– Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
Baina Jesusek, itzulirik, honela esan zion Pedrori:
– Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitira Jainkoarenak, gizakiarenak baizik. (…) Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. (…) Zertarako du gizakiak mundo guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu?”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesusek mundu hau giza familiaren (Jainkoaren Erregealdiaren) zaporea izango duen zerbait egiteko duen grinak, gizaki guztiak anai-arreba bezala biziko diren lekuak, Jainkoak (Abbak) nahi duen bizitza eragozten duten mekanismoak eta egiturak agerian uzten dituzten erabakiak hartzera eramaten du. Jesusek Jerusalemera joatea erabaki du,”pertsona asko baztertzen dituzten erabakiak hartzen diren lekura”, jainkozaletasuna bizitzeko moduagatik.
Jesusek ondorio batzuk izango dituen erabaki bat hartzen du eta horrexegatik ohartarazten die beretarrei “zaharrek, apaizburuek eta Lege-maisuek asko sufriaraziko dutela, hil ere egingo dutela, baina berpiztu egingo dela“… Jesusek eta, beraz, kristau-bizitzak gurutzea hartuko dute kontuan, porrot edo arbuio moduan. Gurutzea guztion mahaia, giza familia berria errealitate bihurtzeko konpromisoa hartzearen ondorioa da.
Pedro, Jainkoak inspiratua eta Gaiztoak tentatua da. Holakoxea da gure bizitza. Baina ez batean eta ez bestean ez da konturatzen bere barne-mugimenduez, edo hobeto esanda, bere barne-mugimenduak nork gidatzen dituen, eta horrela zaila da asmatzen. Eta Jesusek jakinarazi egiten dio: Lehenengo kasuan “Hau ez da zure kontua izan, Jainkoarena baizik”. Eta bigarrenean: “Alde batera egizu, ez zaitez jar nire bidean, esaten duzuna Gaizkiaren kontua baita. Gizakiek bezala pentsatzen duzu.” Zerbait Jainkoarena dela definitzeko irizpideak ez du esan nahi beti xedea garaile irtetea.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan kokatzen naiz, bertan nire burua jarriz, Jesusek eta Hamabiek bizi duten egoerarekin errespetuz bat eginez. Eta Jesusek Jerusalemgo igoerari buruz ematen dien azalpenean kokatzen naiz: “Gizonaren semeak asko sufrituko du agintarien eskuetan, hil egingo dute, baina berpiztu egingo da.” Nolako eragina du hamabiengan egoera honek?… eta nolakoa nigan?… Denbora hartzen dut iristen den drama horretan nire burua kokatzeko…
Horrek Pedro gaizki uzten duela ikusten dut eta horregatik bere erreakzio hau: “Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko“. Bere ondoan jartzen naiz eta judu orok hori pentsatzen duela konturatzen naiz, eta nik ere bai. Historian ontasunak eta egiak irabazi behar dutela uste dugu… Baina gaur, atzo bezala, gezurrek, interesek eta beldurrek duten ahalmenak haiekiko zalantza eragiten digu. Sufrimendu-denboren proposamen honekin bat nator, isiltasun errespetagarrian…
Gertaldi berean jarraitzen dut, Jesusengandik hurbil, “Pedro, zatoz nire atzean, ez zaitez jar nire bidean…edo urrundu zaitez nigandik, Satanas!” esaten duenean… Nola geratzen dira Pedro eta Hamabiak?… Ez zuten Jesusengandik zerbait hain gogorra espero… Aurpegiak ikusten ditut. Zera uste dut, onartu nahi ez dutenaz konturatzen hasi direla: mesias sufritzailea dela, galtzailea dela, ez dela ez garaile ez irabazle, eta holakoa Jainkoarena dela… Nireganatzeko denbora hartzen dut, haiekin batera…
4. JESUS ETA BIOK.
Jesusekin jarraitzen dut gertaldi horretan, niregana itzultzen da eta jendeari eta niri hauxe esaten digu: “Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. Zertarako du gizakiak mundo guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu?“… Jesusi bere argitasuna eskertzen diot, jarraitzaileak egiteko balio ez duena, baizik eta azkeneraino iritsi nahi dutenak errealistagoak izaten prestatzeko, nahiz eta hauek pentsatu hori ez dela gertatuko… Sufrimendua neureganatzen ikasten ari naiz…
Eta Jesusek, horrelako zerbait bizi izan dudan une batzuk gogoratzera deitzen nau: “Zutaz gaizki hitz egin dute etorkin txiroak defendatu dituzulako; kaleratua izateko mehatxua egin dizute bidegabekeria baten alde ez egiteagatik, paperik ez, lanik ez eta inor ez dutenen alde borrokatzeagatik”… “Zeren zertarako balio dizu mundu guztia irabazteak zure bizitza, zure arima galtzen baduzu?”…
Eta Jesusek hau galdetzen dit: “Bizitza irabazi edo galdu nahi al duzu?”… Eta aurrera egiten du: “Biziarekin, Biziaren Jainkoarekin, etengabe eta baldintzarik gabe maite zaituzten Baldintzarik gabeko Maitasunari lotuta bizi zaiteztela nahi dut, eta maitatzeko bere Indarretik, anaiarrebarik hautsienak eta baztertuenak zuen gain hartu, eta Haurridetasun-Jainkoaren dinamikan sartu, gure inguruan Bizia posible egin dezagun”. Eta horrela eskatzen eta desiratzen dut…
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.