Lk 1,28-36
0. TEXTO
Seigarren hilabetean, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret izeneko Galileako herri bate- ra, Maria izeneko birjina gazte batengana; Dabiden etxeko Jose izeneko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoena, eta Maria zuen izena. Aingeruak, haren etxean sartuta, honela esan zion: Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zurekin. (…)Ez izan beldurrik, Maria. Jainkoaren ederra aurkitu duzu. Begira, orain haurdun geratuko zara: seme bat izango duzu eta Jesus jarriko diozu izen. Goi-goi-koaren seme deituko dute.
– Nola gerta daiteke hori? Nik ez baitut gizonik ezagutzen.Eta aingeruak: Jainkoaren botere gore- nak bere itzalpean hartuko zaitu (…)Hara, zure ahaide Isabel ere, bere zaharrean, agorra omen zena haurdun dago seigarren hilabetean, Jainkoarentzat ez baitago ezinezkorik.
– Mariak orduan: Hona hemen ni Jaunaren mirabea, gerta bekit zuk diozun bezala.
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Gaur fray Marcosen komentarioak gidatuko nau. Jesusen haurtzaroko kontakizunak dira ebanjelioei buruz idatzitako azkena. Eta oso landuta daude. Ekialdekoek egin ohi dituzten kontakizunak dira, eta egia handiren bat kontatzen digute ipuin edo mito moduan. Testua hobeto ulertzeko zertzelada ba-tzuk emango ditugu. Adibidez, ama birjina batengandiko jaiotza, haitzulo batean, artzain batzuk umea gurtzen, izar baten bidez iragarpena, azti batzuen gurtza… baita haurra hiltzeko saioa ere… in- guruko kulturen ohiko kontakizunak dira.
Areago, Joan Bataiatzailearen jaiotza dela eta, Lukasek Itun Zaharreko Isaaken eredua hartzen duen bezala, emakumerengandik jaiotako handiena bezala, Jesusen sorkundearen kontakizunerako, Adan en eredua hartzen du, Jainko Beragandik zuzenean jaioa, ez handizkietako bat,Jon bezala, baizik eta gizateria berri baten hasiera bezala.
Eszena etxe xume batean da, Nazareten, Itun Zaharrean izendatua ere ez den herrian, eta bertan pertsona xume bat. Joanen jaiotzaren iragarpenarekin alderatuz gero, bere aitak, apaiz denak, ten-pluan jaso du albistea. Jainkoaren esku-hartzeak tenpluaren iragan handiarekin, kultualarekin haus-ten du, eta jentilen Galileara irteten da. Eta deia birjina bati egiten zaio, pertsona fidel bat aipatzen da, Itun Zaharrean herriak izan zuen jarrera desleialaren aurrean, profetek ezkontza-nahasle herri batekin alderatu zutena.
Seme izateak aitaren izaera jaraunstea edo heredatzea esan nahi du. Jesus zuzenean Jainkoaren se- mea da eta honek Jainkoa eredutzat hartzea esan nahi du. Ezin du giza-aitarik izan (gogoratu Mateo renean Joseren irudia agertzen dela,Jesusi izena jartzen diona,baina Lukasek beste teologia bat du). Horregatik esaten du Jainkoaren Izpiritua bere/Mariaren gainean pausatuko dela, hodei bat bezala (hauxe zen Herria basamortuan zehar eramaten zuena). Horregatik hortik sortuko dena Izpiritu San-tuaren emaitza izango da. Jesusek bere misioaren hasieran “Jainkoaren Izpiritua nire gainean”(Lk 4, 16) esaten duen gauza bera. Izpirituaren presentzia eta Izpirituaren ekintza Mariarengan espirituala da eta ez biologikoa, Izpirituaren egintza oro bezala.
Mariak zeregin bat hartu du: zure altzoan sortuko duzu eta seme batez erdituko zara, Jesus (hau da, salbatzailea) jarriko diozu izen. Nola izango da hau? galdetzen du Mariak. Nikodemok Jesusi eginda-ko galdera bera da: nola izango da hau (Izpirituaren egintza)? (Jn 3) Erantzuna errealitate-datu ob-jektibo bat da, Isabelen egoera, sei hilabetekoa dago antzua deitzen zutena. Jainkoarentzat ez dago ezinezkorik. Eta holakoa Mariaren erantzuna: “Prest nauzu. Egin bedi nigan zure hitzaren arabera”.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.
Mariari entzunez egingo dut, apostoluekin eta Lukasekin elkarturik, bere bizitzaren une garrantzitsu hura kontatzen dienean. Kontakizuna entzuten hasiko naiz. Nazareteko bere etxean gertatu zen dena, arratsalde batean, (gogoratu Nazareteko etxeak txikiak eta xumeak zirela, zati bat mendian zulatuta egotea litekeena dela, ohi zuten bezala…).Etxea begitantzen edo imajinatzen dut, arratsaldean, eguz ki pixka bat etxeko bazterren batetik sartzen… Eta adi-adi jartzen naiz.
Eta Mariak aurrera jarraitzen du.Nik bost zentzumenak jartzen ditut.”Edozein arratsaldetan izan zen, etxean bakarrik nengoen une batean, udaberrian ardiengandik kardetzea lortu nuen artilezko haria ehuntzen uste dut. Bat-batean, abisurik gabe, zerbait gertatzen ari zitzaidala konturatu nintzen, oso normala ez zen zerbait, baina oso erreala zena…nire bizitzan presentzia argitsu bat, agur edo diosal moduan, Jainkoarengandik zatorren zerbait, onerako izan baitzen: Zorionekoa…” Mariari entzuten diot, haren aurpegiari eta hitz egiteko erari begiratzen diot, egoera kontatzen duen egiari, gaur ber-tan gertatu izan balitzaio bezala… Nire denbora hartzen dut eta unea dastatzen dut.
Eta zera kontatzen jarraitzen du: “Maitasunez beteriko harrera jaso nuen”, “Jainkoak saritua, Jauna zurekin dago”, eta proposamen bat “seme bat izango duzu eta Jesus jarriko diozu izen, herriaren sal batzailea”. Egia esan, ustekabean harrapatu ninduen…eta zer egin ez nekiela geratu nintzen… eta be hintzat galdera bat egiten asmatu nuen: eta “nola izango da hori?” Elkarrizketa jarraitzen dut, mur- gildua, hitzik galdu gabe…eta uneaz blaitzeko baliatu naiz, bertan banengo bezala. Eta eskatu egiten dut…
Ondoren, honela dio: “Erantzuna, uste dut, Izpirituak nigan zuen presentziarekin lotuta zegoen, Itun Zaharreko profetengan bezala… Herria basamortuan zehar eramaten zuen hodeiak bezala, Jainkoak nire bizitzan horrela presente egon nahi zuela sentitu nuen… Gainera, nire lehengusina Isabelen isto- rioak ere, 6 hilabeteko haurdunaldian zegoela, Jainkoarentzat ezinezkorik ez dagoela ulertzen lagun- du zidan; gaur bezala ni harritzen jarrai zezakeela, baina ez ninduela utziko…” Bere hitzak nigan sar-tzen saiatzen naiz, eta Jainkoari entzuteko jarrera horretan egotea eskatzen dut.
Eta kontakizuna entzuten jarraitzen dut:”Azkenean zerbait handiagorako prest sentitu nintzen, baina beste batzuetan gauza txikiagoetarako prest egon naizen jarrera berarekin… Ez nuen ezetz esateko arrazoirik. Baina behin eta berriz ustekabean harrapatuko nindutela pentsatu nuen… baina ulertzen ez banuen ere, persona askoren onerako izango zen…”, eta hari entzunez, Mariaren jarrera horiekiko prestutasuna eta beraien barne-ezagutza… eskatzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Mariari entzuten diot saritua sentitzen denean kontatzen, Jainkoak esker onez begiratzen diola, Jain- koak beragatik eskerrak ematen dituela… eta miretsirik eta beldurturik geratzen da… agur hura zer izan daitekeen. Eta Maria orain niri zuzentzen zait eta hauxe esaten dit: “Jainkoa horrelakoa da nire-kin eta denekin, baita zurekin ere. Niretzako agur hori zuretzako ere bada… Entzun iezaiozu!…Ez da izango zuk nahi duzunean, baina etorriko da. Jarrai ezazu!…”Esker oneko izatea dastatzeko nire den bora hartzen dut, niri gerta dakidakeela jakiteko denbora…eta izugarri eskertzen dut Mariak niri Jain koak horrela tratatzen nauela gogoraraztea.
Eszenan jarraitzen dut, bertara sartua gauza garrantzitsuak esaten diren barnekotasun-une horretan murgilduta bezala, eta badirudi gorputzak entzutea eskatzen duela, arnasten den giroak erakarria… Hitza hartzen du berriro Mariak, hauxe esango balit bezala: “Eta zuretzat ere badu zerbait garrantzi-tsua, agian dagoeneko entzun duzuna edo beharbada entzuteko adi egotea eskatzen dizuna…ea zure barnean entzuten duzunari izena jar diezaiokezun…”Eta gelditzeko eskatzen dut, ni bizitzera deitua sentitzen naizen esperientzien artean zein den nigan oihartzunik handiena sortzen duena entzuteko.. eta nire denbora hartzen dut… eta dei horiek jasotzen ditut eta haien artean gehien ukitzen nauena…
Eta konfiantzazko giro horretan jarraituz, nire beldurrak iristen zaizkit: hau aurrera eramateko gai izango al naiz? Nola izango da?… Eta asmatzen ez badut? Eta erdira iritsita uzten badut? Eta Mariari kontatzen dizkiot.Eta berak entzun egiten dit. Hori bai entzuteko modua…!Eta umetan amak hartzen ninduenean bezala sentitzen naiz, eta zera esaten dit: “Gogoan izan Jesusek nire sabelean jaio baino lehen nire bihotzean jaio behar izan zuela”. Eta nik ere bihotzarekin entzun nahi dut… Eta nire bel-durrak, zalantzak eta nigan Mariak sorrarazten duen konfiantza dastatzeko denbora hartzen dut…
Eta Jainkoak nitaz duen desioa gogoan dudala, Mariak nire historian onerako gauza ulergaitzak ger-tatu direla gogorarazten dit, eta horrek lasaitu egiten nau. Eta adoretu egiten nau historia honetan Jainkoa nire bitartez sar dadin: ni izan nadila zure esku abegikorrak, Zuk, Jauna, ez baituzu esku-rik… Jauna, errukiz begiratzeko zure begiak izan nadila, ez baituzu begirik… Jauna, zure bihotza izan nadila… askok sentitu behar baitute norbaitek maite dituela… askok itxaropena behar baitute, huts direla sentitzen baitute edo berriro hasteko indarrik gabe baitaude. Askok eta askok beraien alde otoitz egitea eskatzen digute, nonbaitetik behar duten adorea irits dakien… eta hau errealitate bihur- tzera deitua sentitzen naiz: hona hemen Jaunaren esklaboa… Eta bihotzez eskatzen dut.
5. SOLASALDIA. Jesusekin. Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…