Lk 3,1-6
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari… Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako.
Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: “Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak Hari! Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada inguru latz eta malkarrak. Orduan gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoaren salbamena.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Historiaren une jakin batean, “Tiberioren erregealdiaren 15. urtean”, Joan leku batean agertzen da, basamortuan: kontrolatzen ez duen toki latz horretan, non egunez egun bizi den, galbideak dauden, arriskuak hartzen diren, non batez ere gure barnean zer durundi egiten duen, Jainkoak nigandik/gugandik zer nahi duen, zer egin nire/gure bizitzarekin eta nola egin ENTZUTERA joaten den. Holako lekuan normalean ibiltzen den tokietatik distantzia hartzen da.
Joan, bere barruan zerbait garrantzitsua aurkitzen duen pertsona da eta besteei jakinarazi nahi die beraiek ere bizi dezaten. Profetaren egitekoa da. Horregatik, Jordan ibaitik zehar igarotzen da haien bizitzarako berria den zerbaiten hasiera iragarriz. Honela dio: “Gizarte gisa bizitzen ari garenak ez du balio. Eta pertsonalki bizitzen ari garenak ere ez. Gaizki egin izanaren esperientzia dugu, bizitza pikutara joan zaigula ere, harremanak hautsi ditugula, beste batzuei min egin diegula, degradatzen duten lanbideekin, etab. Honek hasiera berria eskatzen du eta hastapen saiakera behar du: murgilketa bataioa.”
Bekatuen barkamenerako bataioa. Barkamena (etimologikoki: neurririk gabeko oparia) da bizitza berriro hasteko indarra ematen duena. Beste aukera bat jasotzea. Norbaitek maite gaitu garen bezala, gure alde iluna, gure barren makurrak eduki arren. Hortik bihotz berritzea sortzen da, gure bizitzaren sustraiko itzulia, galtzerdi bati buelta ematea bezalakoa, barkatzeko barkatuak. Izan ere, Desmond Tutuk zioen bezala, barkamenik gabe ez dago etorkizunik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Joan Bataiatzailearekin harremanetan jartzen naiz bere bilatze lanetan, bertan banengo bezala; basamortuan bere ibilbideari ekiten dionean, berarekin noa bizi den lekuraino, babeserako estalpe txiki gisa. Bere bizimoduaren berri ematen dit eta fardeleria arinekoa dela aurkitzen dut, hornidura gutxikoa, hauskorra, premian dagoena… entzuteko irekia. Froga denbora. Une horietan hitzik galdu gabe entzuten diot, eta zinez bizi nahi duenaren bizitza sendoa dastatzen dut.
Elkarrizketatarte horretan, bere eta beste askoren bizitzarako funtsezko topatu duena azaldu dit, eta Jordanetik barrena ibiliz berri hau ematera gonbidatzen nau, ertzetako herriei bere aurkikuntzaren jakinaraziz. Entzun egiten diot: “Jainkoak aukera bat ematen dizue guztioi. Horretarako Jainkoarengana bihur zaitezte eta bataiatu. Jainkoak barkatu egiten du, zareten bezala hartzen zaituzte; zuen bekatuak karmina bezain gorriak izan arren, Berak zuri-zuriak utziko ditu, beste aukera bat emango dizue.”Bere proposamenaren zintzotasunaz gozatzen dut. Dastatzeko denbora hartzen dut.
Eta txunditurik eta harriturik entzuten dutenen larruan jartzen naiz. Hauxe esaten entzuten diet: “Berriro hasteko aukera bat ematera etortzen zaidan norbait. Benetakoa izango al da? Iragarpen hutsak ez duela oraindik errealitatea aldatzen konturatzen naiz, agian etorkizunean. Aldatzen duena zera da, neronek mezua onartzea, eta horrela errealitateari buruz dudan begirada aldatzea: Jainkoak niri eta guztiei aukera paregabea ematen digu, honek itxaropenez betetzen nau: ni aldatzea, nire inguruko gauzak alda daitezen.” Dastatu eta gozatu egiten dut iragarkia.
4. JESUS ETA BIOK.
Jordan ibaiondoko bidetik goazen une batean, jendeak Joanen proposamenari helduko dio. Arreta osoa jartzen diot esaten duenari: “Presta iezaiozue Jaunari bide bat, ireki iezaiozue bide zuzen bat…” Eta entzuten diodanez, nire burua gaurko egunera ekartzen dut, zuzentasunaren eta gardentasunaren garrantzia nire bizitzan, baina badira tarte opakuak: paradisu fiskalak, armamentuak ikertu eta egiten dituzten lantegiak. Eta era berean, badira neure gune itxiak, ezkutukoak, besteek nitaz jakiterik nahi ez dudana. Eta gure gaurko egunerako bide zuzenak eraikitzeko bihotza eskatzen dut, zinez. Denbora hartzen dut.
Joani pozik entzuten jarraitzen dut: “Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada inguru latz eta malkarrak”eta gogoan dut gaur egun honako hau aztertuta dagoela, ezber-dintasuna zorigaitzaren iturri dela, bai lortutakoa defendatzen dutenentzat, bai bizirik irauteko beren pusketa bilatzen dutenentzat. Eta mezua dastatzen dut eta praktikan jartzeko indarra eskatzen dut.
Eta Jonekin batera Jainkoaren salbamen nahiak guztiontzat dastatzen amaitzen dut: shalom delakoa, haurridetasuna, denak Jainkoarengan… Denbora hartzen dut salbamena begitandu eta dastatzeko, eta ezin dut ahaztu gaur egun zoriontasuna hitz ematen duten bide ugariak, asko hedonismoaren inguruan, plazeraren inguruan: erosoena, errazena, gutxien kostatzen dena, berehalako plazera sortzen duena… Eta honetaz konturatzen naiz, “gure behar guztiak azokan ase baditzakegu, ez dugula bestelako salbamenik behar.” Eta dastatu egiten dut, “gizakia ez dela bakarrik ogiaz bizi… eta nire arima Zure egarriz dela, Bizi-Iturriaz”, eta denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.