Jn 20, 1-9

0. TESTUA
Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen ikaslearengana itzuli zen lasterka eta hau esan zien: “Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ipini duten.”
Orduan, Pedro eta beste Ikaslea irten eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste Ikaslea Pedro baino arinago zihoan eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Haren atzetik Simon Pedro iritsi zen eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, beste Ikaslea ere sartu zen, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen. Izan ere, ordura arte ikasleek ez zuten ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hilen artetik piztu behar zuela, alegia.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Agerraldien kontakizunak, funtsean, heriotzaren garaile den Jesusen inguruko katekesiak dira. Bere eginkizuna aurrera eramanez, era izugarrian hil zuten, gurutzean (madarikatua enbor batean hiltzen dena!). Gertaera hau ikusi zutenek, Jesusena Jainkoaren kontua zela pentsatzeko ez zuten kanpoko zeinurik izan. Jendearentzat argi geratu zen Jesus borondate oneko pertsona izan zela, aginpidez hitz egiten zuela… baina faltsua. Jainkoaren eskuhartzeak bakarrik eman lezake benetako arrazoia nork zuen argitzeko bidea, hil zutenek ala hilaraziak. Hauxe da berpiztuari loturiko esperientzien zentzua.
Magdalako Mariak, bere jarraitzaileak, sekulako trauma bizi izan du. Adiskide mina jendaurrean hil dute, bortizki eta herraz. Jesusen gorpuzkinei heltzea da geratzen zaiona, jasan duen galera ikaragarritik hurbil egoteko modu gisa. Berarentzat guztia izan denaren ondoan egotera joan nahi du. Berpiztuaren kontakizunak sinboloz beteta daude. Magdalako Maria ilunpetako pertsonaren seinalea zen –“hilobira doa oraindik ilun dagoenean, egunsentian“– eta, aldi berean, “asteko lehen eguna” da. Hasiera 1,1-3 (dena anabasa zen, iluntasuna… eta lehen egunean Jainkoak esan zuen: izan bedi argia eta argia izan zen”) irakurtzen badugu, horixe da Jainkoak Mariarekin eta apostoluekin egin nahi duena: beren bizitza traumatizatu eta anabasazkoetan argia izan dadila. Jesusen berpizkundea anabasatik abiatutako sorkuntza berri bat da.
Testuak honela jarraitzen du: “Hilobira agertuz, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu. Gero Simon Pedro etorri zen, atzetik jarraitzen ziona, eta hilobian sartu zen: oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita bere burua estali zuen jantzia ere; hau ez zegoen oihal-zerrendekin, beste leku batean kiribilduta baizik“. Badirudi berpiztuaren esperientzia aurkitzea prozesu motela izan zela, halaxe kontatzen digu Joanek. Gertaldi hau prozesuaren lehen unea da. Gainera, oso prozesu pertsonala da. Hiru pertsona, hiru esperientzia: Maria, Pedro eta Joan. Maria guztiz jota dago, minez hilda, hil duten Jesusen gorpu bizigabearen ondoan egon nahi du eta orain, gainera, desagertutako bere gorpuaren ondoan. Hilobira sartu ere ez da egiten. Sartzen direnek, zerbait gertatu denaren zantzuak ikusten dituzte: maindireak, aparteko lekuan bildutako hiljantzia, baina ez dakite zer den. Horren aurrean bi erreakzio desberdin: 1) Pedrorena: ez daki zer pentsatu eta 2) Joanena: konfiantzaz irakurri zituen zeinu horiek: “ikusi eta sinetsi egin zuen“.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldia ikusten ari gara, Magdalako Mariarekin egongo bagina bezala. Sekulako trauma bizi izan du. Jendaurrean eta bortizki hil dute adiskide mina. Astakeria hau egiteko gai den gizarteaz ez dago fidatzerik. Jesusen gorpuzkinei heltzea besterik ez zaio geratzen, Jesus dena izan baita berarentzat. Mariarekin noa, badakit sufrimenduak jota dagoela, bere adiskide maitearen hildako gorputzetik hurbil egoteko irrikaz itsutua eta hilobirako bidean berarekin noa. Nola sentitzen naiz? Zerbait esango al diot? Denbora hartzen dut.
Mariarekin noan bitartean, aztoratu egiten dela sumatzen dut: gelditu egiten da eta hilobiko harria mugituta dagoela ohartzen da. Maria korrika hasi da eta ni berarekin batera. Maria Pedro a Joanengana iristen da: “Jauna hilobitik eraman dute eta ez dakigu non jarri duten“. Biek beldurra gainditzen dute eta hilobiraino laguntzen dute korrika. Eta ni haiekin noa. Orain Pedrorengandik hurbil nago, lehena sartzean eta ondoren Joan. Ikusten dut zeri begira dauden: “Oihal-zerrendak lurrean eta baita bere burua estali zuen hiljantzia ere; hau ez zegoen oihal-zerrendekin, beste leku batean bildua baizik“. Jesusen aztarnaren bat eman diezaguketen zeinuak. Pedrori, Joani, Mariari begiratzen diet. Inork ez du ezer esaten. Zer ateratzen zait niri? Agian konfiantza, zeinuak ulertzen ez ditudanean? Eta denbora hartzen dut.
Maria, Pedro eta Joanen aurrean jarraitzen dut. Eta Joan bakean bizitzen ari dela konturatzen naiz, besteak ez bezalako zerbait bizitzen ari dela. Hau kontatzen dit: “Uste dut Hasieran kreazioaren ‘asteko lehen egunean’ gertatu zen bezala gertatuko dela, non dena anabasa, ilunpea zen. Eta Jainkoak hau esan zuen: “Izan bedi argia eta argia izan zen.” Hori gerta daiteke gurekin: gure anabasa-egoeran, hau da, gure bizitza anabasazko eta traumatizatuetan argia sortzea, Hasieran bezala. Ez al da izango Jainkoak gurekin sorkuntza berri bat egin nahi duela, gure anabasatik abiatuta?” Entzun egiten diot, astiro. Nigan konfiantza sortzen du. Unea DASTATZEN DUT. Presarik gabe, berrikusi egiten dut gertaldia.
4.-JAINKOA ETA BIOK
Gertaldia aurrean banu bezala jartzen naiz. Magdalako Mariaren ondoan nago iluntasun une batean, non Jainkoak alde egin duela dirudien. Mariarekin nagoela, Jainkoa ekartzen dut eta hauxe esaten diot: “Hainbeste pertsona hautsita, hainbeste sufritu dutenak, beren munduan sartuta daudenak, bertatik irteteko gaitasunik gabe, entzuteko aukerarik gabe, bake pixka bat besterik nahi ez dutenak, sekulako traumak dituztenak, maite duten norbait hil dietenak edo desagerrarazi dutenak edo torturatu edo haur soldadu bihurtu dituztenak… eta beren bihotza erresuminez beterik dago, beste ezertarako ia lekurik gabe. Beraien alde eskatzen dizut, beraiekin lan egiten dutenen alde”. Beren minaz eta Zure itxaropenaz blaitzen uzten dut nire burua. Denbora hartzen dut.
Eta Abbari/Aitatxori kontatzen jarraitzen diot: “Mariari Jesusen gorpua lapurtu zioten bezalaxe, gogoan izan, halaber, hainbeste familia, duintasunez lurperatu ahal izateko beren maiteen gorpuzkinak aurkitu ezin dituztenak, historia-oroimeneko taldeak, munduko hainbat lekutan lurpetik ateratzen ari direnak, hil zituzten lekuetan, bide kantoietan, basoetan… eta desagerrarazi zituzten beste gorpu batzuk, eta horrekin bizitzen jarraitzen dute dolua itxi gabe.” Bizitzako hainbeste egoera gogorri abegi egiteko gaitasuna eskatzen dizut, egoera horietan bizi direnengandik hurbil egotea.
Bertan, bere oinazean giltzapetua dagoen Mariarekin, Joan bezalako pertsonekin harremanetan jartzen naizela begitantzen zait, inork ikusten ez dituen itxaropen-zeinuak ikusteko gai direnekin, eta horiekin ikasten dut itxaropena gaur aurkitzen. Berriz ere otoitz egiten diot Abbari: Hainbeste desagertu eta eraildakoren oroimena berreskuratzen saiatzen diren pertsona eta erakundeen alde eskatzen dizut, pertsonen salerosketaren aurka borrokatzen direnen alde, haur soldaduak bergizarteratzen dituzten eta haien hausturak beren gain hartzen laguntzen dietenen alde… gugan itxaropena sortuz joan daitezen.” Eta nire bihotza kuzkurtua izatetik harrotua izatera pasatzen hasten zait. Zer esan? Zer egin? Itxaropena dastatzen dut.
5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.