Irteerarik gabeko bi egoera. Konfiantzan arriskatuz

Mk 5, 21-40

Imagen de madsmith33 en Pixabay

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Bazen han, 12 urte haietan odoljarioz zegoen emakume bat. Hamaika sendagileren eskutan izugarri jasan zuen eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan. Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion. Honela baitzioen berekiko: ‘Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz.’ Une berean odoljarioa gelditu egin zitzaion eta gaitza sendatua zuela sumatu zuen bere gorputzean. Berehala antzeman zion Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartera itzulirik, “Nork ukitu dit jantzia?” galdetu zuen.

Bere ikasleek hau erantzun zioten: ‘Hainbeste jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?’

Baina Jesus ingurura begira zegoen, nork egin zion hori jakin nahian. Orduan, emakumeak, beldurrez dardar –ondo baitzekien zer gertatu zitzaion–, belaunikatu eta egia osoa aitortu zion. Jesus honela mintzatu zitzaion:

“Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean eta sendatua bekizu gaitza.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testuinguruan kokatzea: Lebiten liburuak (legeen liburua) honela dio: “Emakumeak lohi jarraituko du hilekoa duenean edo odoljarioak dituenean; ukitzen duen guztia lizun geratuko da, baita harekin harremanetan jartzen dena ere”. Beraz, bere herriko bizilagun eta pertsona guztiek lizuntzat hartzen zuten. Zer bizimodu izango luke emakume honek? Gizartetik kanpo zegoen. Nola barneratuko zuen lizuna zela, ez zuela ezer merezi eta ezin zela inorengana hurbildu? Baina egin egiten du eta Jesus ikutzen du, legea urratuz. Atzetik hurbiltzen da eta era izengabean ukitzen du.

Jesusek ez dio holakorik esaten: “Ez duzu legea bete. Zikindu egin nauzu”. Jesusek galdetu egiten du eta legea (guztiek berenganatutako ohitura) hautsi duen emakumea ikarati hurbiltzen da eta bere egoera kontatzen du. Jesusek, jendaurrean egitea nahi duela dirudi. Argi dago legez kanpoko zerbait egiten zutela. Eta argi dago, Jesusen harreraz geroztik, Jesusen Jainkoarekin adiskidetua eta herrian gizarteratua geratzen dela; are gehiago, bere konplexu eta beldurretatik aske geratzen da. Uste ona da gakoa: Zure fedeak sendatu zaitu (uste onaren indarra ateratzen ausartu zarelako). Uste ona giza harremanaren eta Jainkoarekiko harremanaren gako bezala jartzen da.

Eta Jairoren alabaren kontakizuna. Beste inork ezin du ezer egin bere alabaren alde. Profetarengana jotzen du, Jainkoaren gizonarengana, bizitzaz betea eta heriotzari aurre egingo dionarengana. Jesus da neskatxo harengan bizia egon daitekeela uste duen bakarra, gainerakoek hildakotzat jotzen dute: eskutik hartzen du, hildako bat ukitzea erritu-zikinkerian erortzea zela zioen legearen kontra. Baina lizun geratu beharrean, Jesusen bizia heriotza baino indartsuagoa da eta hilda zegoela uste zuten hari bizia ematen dio. Aitari zera esaten dio: Zuk fedea izan, besterik ez. Uste ona da mirariak egiten dituena.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Bertan banengo bezala kokatzen naiz gertaldian. Odoljarioak dituen (odola galtzen duen) emakume bat ikusten dut, bizitzak ihes egiten zion gaixotasun izugarri horietako bat. Eta, gainera, legearen arabera, lohia zen eta gizartetik aldendua izan behar zen; gainera, pertsonak berarengandik aldentzen ziren. Bera ezin zuen inor ukitu, ukitzen zuen guztia lohitu egiten baitzuen… Nola biziko zuen emakume honek egoera hori, nola sentituko zen? Barrutik konplexuz betea, horrela egoteko egin zuenagatik besteen aurrean errudun sentituz (“zerbait egingo zuen”, garai hartako pentsaeraren arabera). Berarekin noa eta egoteko denbora hartzen dut.

Emakume ondoan jarraitzen dut, ahulezia-indarrak nonbaitetik ateratzen dituela eta Jesusengana atzetik hurbiltzen dela konturatzen naiz, bere jantzia ukitzeko duin sentitzen ez delako, eta hau ere ezin zuen egin, legea urratzen zuelako. Berarekin nago ukitzen duenean eta sendatua gelditzen denean. Niretzat keinu txiki bat, baina berarentzat bere bizitzako keinurik ausartena: ukitzen ausartzea. Berarekin noa, bizitza joaten zitzaion zauria itxi zaiola konturatzen denean. Sortzen zaion zorion-aurpegia ikusten dut. Nola geratzen naiz? Zerbait esango al diot? Denbora hartzen dut eta nire beldur eta biktimismoetatik ateratzeko ausardiaren artea ikasten dut.

Jesusek bira egin duela konturatzen naiz, ingurura begiratzen hasten dela eta niri ere so egiten didala, eta “Nork ukitu nau?” galdetzen duela. Ikasleak konturatu ere ez dira egin, eta zera esaten diote: “Baina Zu zapaltzen ari dira ba!”, eta bere galdera-begiradan, ni ezustean harrapatua sentitzen naiz, nik badakit eta nor izan den. Erantzun dezan adoretzen dut emakumea. Jesus emakumearen onerako bila dabilela sumatzen dut. Ezer gutxi sentitzen direnak animatzeko artea ikasten dut.

4. JESUS ETA BIOK

Emakumea Jesusengana hurbiltzen eta bere aurrean makurtzen ikusten dut. Jesusek ematen dion konfiantzagatik, guztien aurrean bere egoera azaltzen du: “Jauna, 12 urte eman ditut odola galtzen, bizia galtzen, konpontzeko itxaropenik gabe.” Jesus, istorioa entzuten, hunkituta sumatzen dut. Jesusek emakumea jendetzaren aurrean nola jartzen duen ikusten dut, lehen jendarteko lekuan egon ezin zen hura eta bere ausardia eta ADORE keinua aitortzen dizkiola: “Alaba, zure fedeak sendatu zaitu, zure zauria sendatu da. Bakean bizi zaitez.” Nola geratzen naiz?

Jesusi konplexuz betetako pertsona askoren egoera kontatzeko profitatzen dut, hainbeste urtetako tratu txarrak direla eta, inor sentitzen ez diren, lanean edo sexualki esplotatuak diren, beti laugarren mailakotzat hartuak diren, beti beste batzuekin alderatu izan diren eta kaltetutako galtzaile gisa utzi dituzten pertsonak, eta Jesusek hau esaten dit: “Egizu ahal duzuna beren buruarengan galdutako konfiantza berreskuratzeko, esaiezu Jainkoak maitatzen dituela, izen bat dutela. Mirariak egiten dituen uste on hori emateko gai izan nadila eskatzen diot.

Jairoren etxera iristen denean, guztiek ziurtzat jotzen dute ezin dela ezer egin, buruan sartua baitute haren alaba hilik dagoela. Jesusek entzun duela konturatzen naiz eta aitari zera esaten dio:”Fida zaitez, fede izan. Ez dago hilda, lo baizik“. Jesusengandik hurbil nago, bera baita heriotza-egoera horrek irtenbiderik baduela uste duen bakarra. Jesusi hau kontatzen diot: “Etorkizunik gabeko hainbeste egoera bizi ditugu: behin betiko hautsiak direla uste dugun sendien arteko harremana, honaino heldu garela esaten dugulako uzten ditugun taldeak, etorkizunik gabeko pertsona gaixoak… Eta neuri esaten dit:”Egizu nik bezala, har itzazu eskutik eta lagundu altxatzen”. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up