Mt 25, 1-13

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
“Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion 10 neskatxekin bezala gertatzen da. Neskatxetako 5 zentzugabeak ziren eta beste 5 zentzudunak. Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.
Gauerdian oihu bat entzun zen: ‘Hemen da senarra! Irten bidera!” (…) eta prest zeudenak ezteietara sartu ziren berarekin. (…) Zain egon, beraz, ez baitakizue ez egunik ez ordurik.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesusen azken irakaspenetan gaude. Jainkoaren erregetza gaiarekin jarraitzen du, ezkontza baten antza duena (Jainkoak herri harentzat nahi duena: ezkontza batean bezala, denak gonbidatzen ditu, denak beren lekuarekin, denak parrandan, denak duintasun berdinekoak). Urtebeteko ezkon-hitzaren ondoren, ezkontza ospatzen zen (garai hartako ezkontzen ohituraren arabera). Emaztegaiaren etxean bere lagunak zeuden. Eta denak emaztegaiarekin senargaiaren etxera joaten ziren. Erritua hau eguzkia sartzean hasten zen. Eta, beraz, gauez ibiltzeko argiontziak behar ziren.
Goazen orain ebanjelioaren kontakizunera. Testuan benetan garrantzitsua dena argia da. Gogoan dugu Mt 5,14a: “Zuek zarete munduarentzat argia“. Argia da ezkontzan sartzen uzten diena. Lerdoen argiontziak itzaltzen ari dira. Eta olioa da argia izatea uzten duena. Eta zer da olioa? Itzul gaitezen berriro Mt 7, 24-27ra. Ergelei buruz hitz egiten du (neskatxei buruz bezala): “hondar gainean eraikitzen dituz tenak, hau da, Hitza entzun eta praktikan jartzen ez dituztenak” bezalakoak dira. Beraz, olioa egintza onen praktika da.
Jesusek ezkontza ohiko baten egoera aldatzen du, non andregaiaren lagunak honen etxera joaten ziren. Hemen Jesus da senargaia eta ekimena hartzen duena: herri hura aurkitzen den egoeraren mendeko pertsonen bila irteten da, baina Mateok bere elkarteari ere aplikatzen dio. Elkarte hau nekatua da ongia egiten, eta nekatua dago zerbait aldatuko dela itxaroten. Jesus iritsiko zela zain zeuden (laster iritsiko zela espero zuten). Eta egoera horretan, zein da elkartearen arriskua? Amore ematea. Ergelak bihurtzea, ez zuhurrak. Nekeagatik ongia egiteari uztea.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldian kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, bertan banengo bezala, Jesusekin eta Hamabiekin tenpluaren esparruan. Jesusi entzuten dion jendearen egoera ikusten dut: gaizki elikatuta, arropa gutxirekin, egunerokoan bizitzen, itxaropena Jaungoikoarengan jarrita, hobera egiten ez duen gizarte egoeran. Eta, bat-batean, Jesusek hartzen du hitza: “Zeruetako erreinuak hamar neskatxen antza du… senargaiari harrera egitera irten zirenak…” Ezkontzaren giroan jartzen nau, alaitasun handiko unean, guztiontzako mahaian, festa une horretan. Bada etorkizunik. Eta hainbeste zentzugabekeria-giroan berria iristen dela dastatzen dut.
Jesusek kontatzen diena entzuten dut: “Ongia egiteaz nekatu direnak neskatxa lerdoak…” Bere entzule asko identifikatuta sentitzen dira. Hamabiei ere begiratzen diet, eta haiei gertatzen zaizkien eta niri gertatzen zaizkidan antzeko egoerak aurkitzen ditut, eta etsipenean ez erortzea eskatzen dut, Jainko ak bizirik jarraitzen duela eta egunero lanean gure alde, nire alde ari dela itxarotea. Eskertzen dut honek dakarren itxaropena. Denbora hartzen dut.
Gertaldiaren amaieran kokatzen naiz Jesusi entzuten: “Esna egon zaitezte, zaindu zaitezte… ez zaitezte ergelak bezalakoak izan, senargaia berandutzen delako ongia egiten nekatu direnak. Jainkoa ez da kanpotik… ” Eta jendeari so egiten diot, kuzkurtuta egotetik ibiltzeko animoz betetzera pasatzen hasten denari… eta Jainkoak onartzen du bizia, argia, bakoitzak daraman piztutako argizaria inguruan ereiten ari den ontasunaren seinale izatea. Dastatzeko denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Tenpluaren esparruko gertaldian jarraitzen dut eta Jesus nekatuei eta bizitzaren zamak akitutakoei irakasten. Jesus beretarretakoa sentitzen da eta Bere ondoan jartzera eta haietako bat bezala sentitzera suspertzen nau. Haien aurpegiei begiratzen diet, haien esku gogortuei, haien zerbait berriaren gogoari, usain berezi bat ere sumatzen dut: txiroaren usaina. Egoera hau alda dadin, itxaropenaz bizitzeko Bere eta nire gogoa. Eta Jesusek galdetzen dit: “Zein da zuri eusten dizun itxaropena?” Berari erantzuteko, Biziaren Jainkoaren Eskuetan jartzen naiz eta hortik itxaropenez bizi naiz.
Jesusek hau esaten dit: “Senargaia badator, beste garai batzuk badatoz, esna egon zaitez, ez baitakizu ez eguna ez ordua. Aldaketa barrutik dator, zure barrutik, Jainkoa zure alde ari baita lanean ordu guztietan. Eta zu, zer ari zara egiten ezkontza-garai hori posible izan dadin?” Eta nik ez dut lerdo izan nahi, ongia egiten jarraitu nahi dut, nahiz eta adoregabe egon; biziaren alde borrokatzen jarraitu nahi dut, ospea kentzen badidate ere; gatazkei bakez aurre egiten jarraitu nahi dut, galtzen dudala iruditu arren. Bere hitzek ni blaitzen onartzen dut. Egizu ezkontza denbora hau posible izan dadila!
Berriro so egiten dit eta niri eta nire elkarteari zera esaten digu: “Har ezazue zuen argizaria, izan zaitezte munduaren argia, eraman zuekin olioa, egon zaitezte etxerik gabekoengandik hurbil, lanik, osasunik, harremanik gabekoengandik hurbil, inortxok ere arnasazko hitzik entzuten ez dutenengandik, Jainkoak berak ere kasurik egingo ez balie bezala. Segi esna. Eutsi.” Eta hauxe esaten diot: “Zugan konfiantza hautsiezina izatea gustatuko litzaidake, errealitatearekin arduratuko den otoitza bizitzea, erresilientea izatea. Ezkontza eguna Zuri lotua iristea nahi dut, zure erreinua etortzea. Eskatu egiten dizut, nahi dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen