Mt 28, 16-20
0. TESTUA.
Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek aurrez agindu zien mendira. Hura ikusi zutenean, ahuspez agur egin zioten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden.
Eta Jesusek, hurbildurik, honela esan zien: “(…) Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik (…) bataia itzazue… eta erakutsi haiei Nik agindu dizuedan guztia betetzen… Ni zuekin izango naiz egunero, azken egunera arte...”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Mateoren elkartearen hausnarketan, Aita, Semea eta Espiritu Santua bizipen gisa agertzen dira, eta esperientzia horretan murgildu egiten dira ikasleak, Jesusen bitartez. Zergatik holakorik? Mateoren elkarteak zera aurkitu duelako, Jesusek bere jarraitzaileak Jainko Abba-aitatxorekin konfiantzazko harremanetan jartzera gonbidatzen dituela, Abbaren Seme eta gizateria osoaren anaia/neba gisa Bere urratsak leialki jarraitzera, eta bizitza osoan zehar eraman zuen Espiritu Santuak gidatzen eta bizkortzen uztera. Hiru tasun sinboloa da: Jainkoa Maitasun-Elkartea.
Kristau bihurtzeak Jainkoaren errealitate komunitario, hirutasunezko horren barruan bizitzea esan nahi du eta bertan mantentzen gara Jesusen agindua geure egin dugunean, Mateoren ikuspuntutik Zoriontasunak geureganatu ditugunean: zorionekoak espirituz behartsu direnak, hau da, zorionekoak beren pertsonak eta beren ondasunak era bilgarri jartzen dakitenak, alegia besteen zerbitzuan. Erabilgarri den pertsona hartzera eta jasotakoa ematera prestatzen dena da, iristen zaion ura pasatzen uzten duen iturri-hodia bezalakoa.
Kristau bihurtzea Jainkoari gugan bizitzen uztea da, gure bizitzan Berari leku egiten joatea, Berarekin konektatzen joatea, Berarekin bat eginez. ”Ez naiz ni, Kristo da nigan bizi dena” esango du San Paulok. Hori bataiatzea litzateke, gure buruaz hustearen dimentsio horretan sartzea, Jainkoaren, Kristoren Bizia gugan sartzen uzteko, eta horrela jasotakoa eman dezagun, Kristo eman dezagun. Eta horrela gure burua eman eta hartzeko mugimendu unibertsal horretan sar gaitezen, Jainkoa guztiongan dena izan arte.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainal dean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne-isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. VEMOS, ESCUCHAMOS, SABOREAMOS EL TEXTO. YO ME HAGO PRESENTE (revivo LA ESCENA). VER, OIR, GUSTAR…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Mendian kokatzen naiz Hamaikarekin eta Jesusekin… une garrantzitsuen eszenatokia da eta, horrela, presente egiten naiz. Arretaz ikusten dut gurtzen dutenean eta beren bizitzaren Absolutua dela sumatzen dutenean… Jesusen hurbiltasun une berezia (Kontsolazioa deitzen duguna) dela sentitzen dute, baina harritu egiten naiz batzuek zalantzan jartzen dutenean… Eta neure buruari zera galdetzen diot, nola egon daitezkeen duda mudatan berpiztuaren bizipenak izan dituztenean… Eta nire beldurrak eta konpromisorik eza ditut gogoan, kontsolazio uneak bizi izan ondoren ere… konfiantzari eusteko ahalmena eskatzen dut… Denbora hartzen dut.
Hamaikak deitzean Jesusen hitzak entzuten ditut: “Aginpide osoa eman zait… zoazte, bada, eta egin itzazue nire ikasleak munduko biztanle guztiak; bataia itzazue Aita, Semea eta Espiritu Santuaren izenean eta erakuts iezaiezue agindu dizuedan guztia betetzen”… Apostoluek, pertsonak Jesus beraren bizipenarekin harremanetan jarri nahi dituztela aurkitzen dut, beren zoriontasuna bizi dezaten: “Zorionekoak gogoz behartsu direnak”, zorionezkoak erabilgarri direnak… Apostoluen garra ikusten dut hain misio ederra jasotzean… Eta beraiekin batera mezuaren igorle ona izatea eskatzen dut… Nola sentitzen naiz?
Eta berriro ere Jesusen mezuak burrunba egiten du Hamaikengan, eta entzun egiten dute berenganatu ahal izateko: “bataia itzazue Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean“… Jendeak, guztia datorkion Jainko Abba-aitatxoren bizipenean murgiltzeko deia nola sentitzen duen konturatzen naiz, Semearen bizipenean murgiltzeko deia, honi (Jesusi) guztien anaia izatearen urratsak jarraitu eta Espirituarengan murgiltzeko deia. Espiritu honek gidatu eta adoretuko ditu Jesusekin bere bizitza osoan egin zuen bezala… Beraiekin nago, guztia eskerronez beterik bizi dutela… Nola sentitzen naiz? Zer nahi dut eskatu edo zer eskertu? Denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Jesus eta hamaikekin mendian kokatzen naiz. Nirekin Bere gunea izan nahi duela konturatzen naiz… errukizko erraiekin begiratzen dit eta honetaz konturatzen naiz, Jesus ikustean, han zeudenek gurtu egin zutela, nahiz eta batzuek zalantzak izan… eta niri ere gauza bera gertatzen zaidala konturatzen naiz. Gogoan ditut nire bizitzako kontsolazio esperientziak, nigan izan zuten indarra eta zein garrantzitsua den holakoak ez ahaztea, bertan behera ez uztea, bizirik mantentzen jarraitzea, bestela erdi itzali egiten dira eta mesfidantza sartzen zaigu. Nola sentitzen naiz? Eta bizipen horiek egunero berriztatzeko ahalmena eskatzen diot.
Eta Jesusi entzuten diot hauxe esaten didala: “Zoazte eta egin nire ikasle munduko biztanle guztiak; bataia itzazue Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean eta irakats iezaiezue agindu dizuedan guztia betetzen.” Eta zoriontsu sentitzen naiz hain beste gizarte egoeratan sartuta bizi diren pertsonak, Aitaren Biziaren esperientzian sar tu ahal izatea, maitatuak, sendatuak, berradiskidetuak izatearen esperientzian… zoriontasunen prestutasunean bizitzeko esperientzian… horrela ezeri lotzen ez zaizkion pertsonak izan daitezen, haurridetasuna bultzatzeko beren burua eta beren gauzak erabilgarri dituztelarik… Nola sentitzen naiz nire misioan?
Eta gauza garrantzitsuak niri kontatzeko dituela konturatzen naiz. Entzun egiten dut: “Jakin ezazu ni zurekin egongo naizela egunero, munduaren azkenera arte“… Nire bizitzan presente egon nahi duela jakiteak liluratu egiten nau, nigan etengabe bizi nahi izate horrek… eta nire aldetik Berarengan bizitzeko gogo bizia sortzen da. Sasi segurtasuna ematen didan horretatik –hainbeste gauzatatik– husten joan nahi dudala kontatzen diot, eta nire baitan Bere maitasuna muturreraino sartzen uzten, bere Egiazko Bizia sartzen uzten, eta jasotzen duen ura pasatzen uzten duen iturri-hodia bezalakoa izan nahi dudala, eta horrela neronek harturiko bizitza, hitzez eta egitez, eskuzabal ematea. Zer nahi dut eskatu? Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.