Jn 1, 29-34
0. TESTUA (osorik irakurri)
Orduan, Joanek Jesus berarengana etortzen ikusi eta honela esan zuen:
– “Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Honetaz ari nintzen “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da.”
Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek:
– “Espiritua ikusi dut, usotankeran, zerutik jaisten eta honen gainean gelditzen. Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea.”
1. TESTUAREN IRUZKINA
Joan ebanjelariak ebanjelioa idazten duenean, Joan Bataiatzailearen jarraitzaileekin oraindik eztabaidak izaten dira nor zen nagusi, Joan ala Jesus. Horregatik ebanjelioak argi utzi nahi du ez dagoela lehiarik, bakoitzak burutzen duen misioan adostasuna baizik. Joan, aitzindari gisa kokatzen dute. Eta historian ere horrela dago kokatua.
Hasieratik, Joanen ebanjelioak bere idazkian zehar garatu nahi duen irudia deskribatzen du: “Munduaren bekatua kentzen duen Jainkoaren Bildotsa.” Jainkoaren Bildotsa: Gogora dezagun pazko bil dotsa Egiptoko irteerako askapenaren oroitzapena zela, ate-alboak bere odolarekin margotuz, denak batera ateratzeko inor utzi gabe; eta janaria, arkumearen haragia, basamortuan zehar jardunaldiak hasteko.
Jesus, Jainkoaren Bildotsa, indarkeriarik gabeko askapenaren sinbolo berria da. Eta horrela kentzen du munduko bekatua, hau da, zapalkuntzak, indarkeriak, zuzengabekeriak sortzen dituzten gorrotoak, ezinikusiak, gizagabetzeak, zauriak, kalteak eta abar. Jesus, bere jardunarekin, horiek gainditzeko gai da. Eta guri gauza bera egiteko gakoa ematen digu. Hori da “Hauxe da Jainkoaren bildotsa” otoitzaren zentzua, jaunartze aurretik. Berarekin bat egiteko gogoa, eta, beraz, Hark bezala jarduteko gogoa.
Beste burutapen bat: Jesusentzat inor ez zapaltzea da gakoa eta, beraz, bere jarraitzaileekiko harremanean, erantzule egiten ditu, ez ditu tentel bihurtzen: ogiei buruzko testuan (Mk 6) adibide bat dugu; eta inor ez zapaltzeaz gain, norberak bere burua zapaltzen ez uztera gonbidatzen du: horregatik, familiatik, Tenplutik, legegizonen ulerpenetatik, bere ikasleengandik… distantzia hartzen du, askatasunean irabaziz eta beste batzuk gauza bera egitera adoretuz.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko-nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…
OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Judako basamortuan kokatzen naiz, bertan banengo bezala, Joanek bataiatzen zuen Jordan ibaitik ez urrun. Jesus bere bi ikasleekin hizketan ikusten dut egunaren hasieran, orduan prestatzen baitira eguna bizitzeko jarrera pertsonalak, Biziaren Jainkoarekin konektaturik. Une horiek aprobetxatzen ditugu norberak bere barruan zer entzuten duen ikusteko, gero bizi eta transmititu ahal izateko. Uneaz gozatzen dut… Denbora hartzen dut.
Joanen ikasleekin noala, Jesusekin egiten dut topo. Jesus basamortuan daudenetako bat da, bere dizernimendu eta otoitz denbora egiten, Jainkoak Berarentzat nahi duena entzuteko denbora eta bere itxaropena Jainkoarengan jarriz baliabideen austeritate denbora bizitzeko… Nola sentitzen naiz? Entzutea eta kanpo gorria bizitzen lagun naute…
Joanekin bat nator une horretan berarekin dauden bi ikasleengana joan eta zera esaten dienean: “Hau ni baino gehiago da, Jainkoaren Bildotsa da, munduko bekatua kentzen duena.Honek bai, Jainkoarekin bat eginda dagoenez, gatazkak, gorrotoak, indarkeria, harremanak… modu berrian bizi ditu. Honek bai guztiari zapore berria ematen diola. Horrela, Gaizkia, barkamenaz eta maitasunaz, bere bidean desagertuz doa. Joanek iragartzen digun zerbait berria hasteko unea dastatzen dut…
4. JESUS ETA BIOK
Joani entzuten jarraitzen dut ahots sendo horrekin: “Honengan Espiritu Santua bizi da, nire baitan hitz baten antzeko sentitu bainuen: “Espiritua jaisten eta bere gainean pausatzen ikusten duzun hura, hori da Espiritu Santuaz bataiatzen duena“. Eta hau Jesusekin gertatu zen. Horregatik, Espiritu Santuaz bataia dezake.” Oinak lurrean ondo dituen gizon bati entzuten diot, berarentzat eta niretzat ere sines-garritasuna duen eta etorkizuna irekitzen didan zerbait kontatzen diguna… Denbora hartzen dut…
Kezkatzen nauenaz, Joanekin hitz egiteko profitatzen dut: “Nolako garrantzia duten basamortuko garaiek, nork bere burua gelditzeko garaiak entzuteko, gure erdigunearekin konektatzeko eta ez beti bizitzeko olatuaren gailurrean! Zein garrantzitsua den gure bizi-espazioa mugikorreko deiez, zaratez, sakabanatzen gaituen guztiaz libratu ahal izatea!” Irmo erantzuten dit: “Aupa! Burutzea zeure eskuetan dago”… Denbora hartzen dut.
Oraingoan are gogorrago diosku: “Ikusi egin dut eta testigantza eman hau Jainkoaren Semea dela.” Eta zera iradokitzen dit: Jesusek giza estatus berri bat eman digu: Jainkoaren semealabak, gure artean anaiarrebak, familia berekoak, gure mundua senidetasunean biziko den etxea izatera deituak. Eta eskertu egiten diot Joani: “Eskerrik asko eman diguzun konfiantzagatik. Eskerrik asko bizia ematen dizuten sekretuak kontatzeagatik”… Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen