Mk 1, 21-28
Imagen de Alex Green en Pexels
0. TESTUA (Osorik irakurri)
Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus. (…) Bazen sinagoga hartan espíritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat eta oihuka egin zion: “Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? (…)”
Jesusek gogor eraso zion: “Isil hadi eta irten horrengandik!”
Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen gizon harengandik. (…) denak elkarri galdezka: “Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesus bere bizitza publikoa hastean, hasieratik harritzen du aldaketak, bizitzeko modu hartan sartzen duen berritasunak. Eta hasieratik arreta ematen du bere aginteak, erlijioaren ulermen bereziagatik, bere esperientzia pertsonalari aipamena eginez: bere Bizi Iturriaz hitz egiten dien norbait da, berarengan bizi den Jainkoaz, Berak Abba deitzen dionaz, konfiantza osoko Norbait denaz. Eta “ez lege-maisuek bezala“, euren zeregina bete beharreko Legea interpretatzea zutenak. Eta betetzen ez duena Herritik kanpo geratzen da. Jesusek seme-alabak bezala maite dituen Jainkoarekin, Abbarekin, jartzen ditu harremanetan, familia bereko kideak baitira eta, beraz, konfiantzazko eta onarpenezko giroan kokatzen ditu, ez betebeharrezko eta bazterketazko giroan.
Jesusek bere egiten du Gaizkiaren errealitate hau. Bere jarduera pertsonak eta herria kaltetzen dituen guztia sendatzeko borroka da, suntsitzen, geldiarazten, zurruntzen, txikiagotzen dituena. Gure barnean bizi nahi duten indar horiek dira, garai batean bekatu nagusiak deitzen genituenak: harrokeria, zekenkeria, lizunkeria, sumindura, sabelkeria, bekaizkeria, nagikeria. Eta kanpotik begira, atxikimenduak, askatasunik eza, gizagabetzea… itzultzen ditugu. Zeinen garrantzitsua den barrutik kateatu eta kanpotik menderatzen gaituzten “deabru” horietatik askatzea!
Jesusen jarduera, pertsonak kanpoko eta barruko lotura horietatik askatzea izan zen. Horixe da arao egiteko eta deabruak kanporatzeko jarduera, bere egintza sendagarriaz baliatzekoa: ebanjelioak zeinuak, seinaleak edo mirariak deitzen dituen hori, bereizi gabe. Konjuruak ohikoak ziren garai hartan. Jesusek etxeko aztarbaz egiten du: “Nik deabruak Jaungoikoaren indarrez botatzen baditut, Jainkoaren Erreinua gertu dagoen seinale da“. Jesusek, gizakiengandik, “menperatzen eta gizagabetzen dituzten deabruak” atera nahi ditu: kontsumismoa, irabazien irrika neurrigabea, etsipen amaigabea, beldurra, ezarritakoarekiko morrontza eta abar, benetako Bizi Iturrian, Biziaren Jainkoa erdian jarrita bizi daitezen.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
EGOERA. Otoitzean hasten naiz, bertan banengo bezala, Kafarnaungo sinagogan eta Jesusengandik hurbil. Beste askorekin batera sinagogara sartzen naiz larunbatean. Lasai-lasai gaude han irakurgaia hasi aurretik, harik eta –gaur honela esango genuke– buru-osasun arazoekin zegoen pertsona batek ezustean hartu gaituen arte. Sinagogara sartu eta lekua iraultzen du bere oihuekin. Sinagogan jendea urduri eta ohituta dago, ez baita egin duen lehen aldia. Ezagunei ez zien erasotzen edo, konfiantza handiagoa zutenez, hauek egiten zuenari garrantzia kentzen zioten. Baina bortitz jartzen bazen, batzuk bildu eta geldiarazten zuten. Gertaldiari so egiten diot eta neure egiten dut, eta beren familietan zaindu behar dituzten hainbeste pertsonaren alde eskatzen dut.
Jesusengandik hurbil nago, apur bat ikaratuta. Buru-gaixoaren begirada gogor horrek beldurra ematen dit. Jesusi indarrez galdetzen dio: “Gu suntsitzera etorri al zara?” Jesus lasai geratzen da, bakez begiratzen dio eta une batean barnean duen eta berau izatea eragozten dion Gaitzari dei egiten dio: “Ixil hadi eta irten beragandik.” Eta uneaz baliatzen naiz hor egotea eskertzeko, buru-arazoak dituztenak tratatzen ikasteko: ongietorria eta irmotasuna. Denbora hartzen dut.
Atezuan nago, gertatzen denaren xehetasunik galdu gabe. Gaizkiaren erreakzioa ikusten dut:”Bortizki astindu zuen gizona eta oihu bat eginez atera zen beragandik.” Pertsona asaldatu egiten da. Jendeari zera entzuten diot, horrela pertsona horrengandik barnean zuen gaitza atera dela. Eta Jesusekin nago, gaizkiari aurre egiteko artea ikasten, beren baitatik at dauden pertsonak beren izatean, beren barnean jartzeko indarra dastatuz. Jesusen sendatzeko gaitasun bera izatea eta beren alde xentimorik ematen ez duten persona horien bizitzaz gozatu ahal izatea eskatzen dut, eta denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK
Eta Jesus bereziki niri so dago eta pertsona kaltetuari, gorputz-dardara eta oihuaren ondoren orain bareago dagoenari begiratzeko adoretzen nau. Barnean zuen gaitza beragandik atera dela ematen du. Eta Jesusek zera azaltzen dit: ”Zein garrantzitsua den suntsitzen gaituzten hainbeste istorio gure baitatik botatzea: erruaren itsualdia, kontsumismoa, gorrotoa, nagikeria, larritasuna, estresa, jokoa…” Nigana hurbiltzen da, eskua sorbaldan jartzen dit eta zera esaten dit: “Izan ezazu zeuk ere zauritutako pertsonen bihotz apurtuak sendatzeko, ukitzeko gaitasuna.” Eta bihotzez onartzen dut bere oparia.
Jesusek jarraitzen du niri esaten: “Pertsonak etsipenaren, etengabeko ezezkotasunaren, erru-pentsamendu eta erru-sentimenduen atzaparretan harrapatuta geratzen diren tokian zu egotea nahi dut… Langabeziak edo kaleak harrapatuta dauden hainbeste gazterengandik zu hurbil egotea nahi dut, itxaropena galduz doazen eta beren indarren mugan dauden pertsonengandik hurbil.” Neure egiten ditut Jesusek kontatzen dizkidan egoera horiek. Itxaropenez aurre egiteko indarra izatea eskatzen diot.
Gainera, Jesusi eskatzen jarraitzen dut: “Zure harremanetarako gaitasuna izatea gustatuko litzaidake, benetan maitatzeko gaitasuna, aurkitzen ditudan eta batzuetan gainditzen nauten egoera berri horiei aurre egiteko, eta Zuri, nire Bizi Iturriari, lotuta bizi izatea eskatzen jarraitu nahi dut, zure sentimenduak nireak izan daitezen eta aurkitzen ditudan pertsonekin horrela bizi ditzadan.”Jesusek baietz dio: “Nire presentzia eta hurbiltasuna ez zaizkizu inoiz faltako. ” Unea dastatzen dut.
5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.