Jn 3, 14-21
0. TESTUA
Eta Moisesek basamortuan sugea altxatu zuen bezala,horrela ere gizakiaren Semea al-txatua izan behar da, berarengan sinesten duen orok betiko bizia izan dezan.
“Hainbesteraino maite izan zuen Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, bera-rengan sinesten duen oro hil ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez bait zuen be re Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, mundua salbatzeko baizik. Jainkoaren Semea-rengan sinesten duena ez dago kondenatua; baina sinesten ez duena, jadanik kondenatua izan da Jainkoaren Seme bakarrarengan ez sinesteagatik. Sinesten ez dutenak kondenatuak izan dira ja-da, gauza txarrak egiten zituztenez, argia mundura etorri zenean nahiago izan baitzuten iluntasuna argia baino. Gaizkia egiten duten guztiek argia gorrotatzen dute, eta ez dira argira hurbiltzen, egiten ari direna azal ez dadin. Baina egiaren arabera bizi direnak argira hurbiltzen dira, beren egintzak Jainkoaren nahiarekin bat datozela ikus dadin.
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Testuingurua: Jesusen eta Nikodemoren arteko topaketa. Azken hau adineko pertsona bat zen, bizi-modu batera ohitua. Honetan salbazioa zenbait arau eta lege betetzean zetzan, eta hauen bidez me-rituak lortzen zituzten.Karikatura pixka bat eginez, nolabaiteko vademecum moral bat zen, salbazioa ziurtatzen zuena. Hauxe zen sozialki erabiltzen zena eta, beraz, horrela bizi zirenek irudi eta erreko-nozimendu soziala zuten. Eta pertsona hau Jesusengana doa, berarengan zerbait bitxia aurkitu duela ko.Jesusek zera jartzen dio aurrean:berriro jaioko ez denak ezin izango du Jainkoaren Erreinua ikusi.
Zer da berriro jaiotzea? Itun Zaharreko (IZeko) brontzezko sugearen adibidea jarri dio. Herria, basa-mortuko bidean zihoala, suge-bizileku batetik igaro zen, sugeak harrapakinak atzemateko hondarre-an ezkutatuta zeudela. Eta jende askori kosk egin zieten, eta ugari hil egin ziren. Hilketa gehiago sai hesteko, Moisesek brontzezko suge bat (heriotza eta biziaren ezaugarria, sendatzeko kontrapozoia edo antidotoa) egin zuen, jendeak begiratzen zionean, sendatuta geratuz. Bada, berdin orain: “Mois-esek basamortuan sugea altxatu zuen bezala,horrela ere izango da jasoa gizakiaren Semea, beraren gan sinesten duen orok betiko bizia izan dezan.” Gurutzean iristen da ematearen eta gizatiartzearen Betetasuna, salbazioa. Jesus gurutzean da, Joanentzat, aintzaren unea, konfiantzan eta fideltasune-an ematerik handiena eta, beraz, Biziaren adierazpen gorena.
Nikodemo salbatua izango da, lehenik eta behin Israelgo herria bezala kokatzen den neurrian, bere hauskortasuna aitortu eta bere hauskortasunean Jainkoak salbatzen duela aurkitzen duen heinean, Jainkoak –eta ez legearen ezagutzak edo betetzeak– bera sendatzen uzteko esperientzia bizi duen neurrian. Jainkoak bere ezintasunean salbatzen du, herria basamortuan salbatu zuen bezala. Beste Jainko bat aurkituz doan heinean: “Hainbeste maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman zion.” Jainkoa ez da legea betetzen dutenak saritzen dituena eta legea betetzen ez dutenak –askotan bete ezin izaten dutelako– zigortzen dituena. Jainkoa da bere burua osoki ematen duena, duen onena ematen duena.
ainkoarengan sinetsiz noan heinean, hau da, Bere esperientzia eginez, “Berarengan sinesten duen oro hil ez dadin, betiereko bizitza izan dezan baizik”. Hauxe da Jesusen Jainkoaren esperientzia egi- tea, maitasunagatik bere burua azkeneraino ematen duen semearen esperientzia:”Gizakiaren Semea altxatua izan behar da, berarengan sinesten duen orok betiko bizia izan dezan”. Jesusen tankeran, bere Espirituan, bizitzearen esperientzia egin dezadala, haren bizi-energiarekin konekta dezadan/de- zagun, gure erabakiak, pentsamenduak eta ekintzak haren muturrerainoko maitasunarekin lerroka- tuta joan daitezen. Horrela jasotzen dut/dugu betiereko bizitza, bizitza betea, bizitza ona…
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela..
Kontenplazioa hasten dut, Nikodemoren eta Jesusen arteko topaketan egongo banintz bezala. Gau ilun batean, sanedrineko (Kongresuko) kide bat ezkutuan hurbiltzen ikusten dut, Jesusekin hitz egite ra… Nikodemo da, bila dabilen norbait. Leku guztietan daude, zorionez, pertsona irekiak, baita fari-seuen artean ere… Gizon hau zerataz konturatzen da, Jesusek bizi eta iragartzen duenak berak bizi duenak baino Bizi handiago ematen duela.Eta han esertzen da zain zeukan Jesusekin.Eta ni, diskre zioz, bi pertsona handiengandik ikasteagatik presente egiten naiz… eta denbora hartzen dut.
Ikusi egiten dut… Eta hortxe gaude hitzik gabe, bertan, lasai… nola sentitzen naiz barnetik? Eta han-txe nago haiekin, konpainia dastatzen… Egoten jakitea eskatzen dut… denbora hartzen dut…
Nikodemori entzuten diot Jesusi zera esaten: “Maisu, inork ezin ditu zuk egiten dituzun zeinuak egin Jainkoa berarekin ez badago”. Nikodemok Jesusek egiten dituen obra-zeinuetatik hitz egiten dio, kan potik ikusten den horretatik… eta Jesusek entzun egiten dio eta hantxe kontatu nahi dio nondik ate-ratzen zaion bere kanpo-jarduera, bere barne-mundua. Eta horixe da harentzat nahi duena: “Berri-ro jaiotzen ez bazara, ezin izango duzu Jainkoaren Erreinua ikusi”… Jesusek Espirituaren moldean kokatzen du, gaur egun Jainkoaren Bizia nondik nora doan entzute horretan… Nola sentitzen naiz ba rru-barruan haiek entzutean?Nola uzten nau testuak?…Zer eskatzen diot? Agian nire bizitza benetan bizitzeko ausardia… Nikodemoren apaltasuna…
Jesus hasten da honako hau aurkezten:”Eta Moisesek basamortuan sugea altxatu zuen bezala,gizaki aren Semea ere altxatua izan behar da, berarengan sinesten duen orok betiko bizia izan dezan.” Ni biengandik gertu nago eta Nikodemok Jesusekin bilaketa apal bat hasteko duen gogoaz ohartzen naiz, bere ahuleziatik, bere ez jakitetik. Eta Jesusi hau esaten diola: “Ez dut ulertzen, baina bizi-tza hortik doala sumatzen dut”… Nola sentitzen naiz barrutik horiek entzutean? Nola uzten nau testu ak? Eta eskatu egiten dut…zer ateratzen zait barrutik?Agian merezi izan duen zerbait hasteko askata suna eta honi haurre egiteko izan dudan ausardia… Denbora hartzen dut.
Joan ebanjelariak eskaintzen den maitasunaren logikan kokatzen du Jesus: “Hainbeste maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman zion”. Eta honetaz konturatzen naiz, Jesusek Niko-demo, dena –maiteena, bere Semea barne(Abrahamek Isaakekin egin bezala)– emateko prest dago en maitasun-Jainkoaren izaeran kokatzen duela. Horrelakoa da Jainkoa, berea (Nikodemorena) ez zen irudia…Eta hau esaten jarraitzen du:”Jainkoak ez zuen bere Semea mundura bidali hau kondena tzera, mundua salbatzera baizik”. Ona litzateke molde horretan sartzea Bizia izan dezazun. Kontua da esperientzia hori egitea, seme/alaba gisa maite zaituen Jainkoaren samurtasuna zugan sentitzea… eta haren Bizia izatea, hortik bizi zaitezen eta zure bizitzarekin Bizia eman dezazun. Hitz egiten dutenaren sakontasuna usaintzen dut eta beren hitzen zintzotasuna dastatzen dut… Nola sen titzen naiz barnetik beraiei entzutean? Nola uzten nau testuak? Eta eskatu egiten dut… zer ateratzen zait barrutik eskatzea?
4. JESUS ETA BIOK
Jesusek nirekin egoteko denbora hartzen du: begirada nigan jartzen du eta bere denbora eskaintzen dit. Zera esaten dit: gogoratu pandemia honetan, Nikodemoren antzera, pertsona askok beren bizi-tzarekin asmatu nahi dutela, zeramaten bizitza ez zela bizitza konturatu direla eta bilatzen ari direla. Gogora ekarri, baita ere, beren bizi-orekak hautsi eta edanean, bakardadean erori direnak…edo bira egin dutenak eta ustekabeko bilaketan dabiltzanak…Eta pertsonak ekartzen saiatzen naiz, beren ize-nak esaten dizkiot Jesusi… eta denbora hartzen dut. Nola geratzen naiz?Zer sentimendu sortzen ditu honek nigan? Eta eskatu egiten diot.
Eta Jesusi zera kontatzen diot, pandemian pertsona batzuk, Nikodemoren antzera, beren barrua en-tzuten hasi direla, gelditu egin direla, edo gelditu egin behar izan dutela eta irakurketaren bat, yoga, reiki moduko praktikaren bat hasteko erreakzioa izan dutela, zentzua aurkitzen lagunduko dien nor-baitekin beren bizitza kontrastatzera jo dutela… Eta entzun egiten diot: historiaren une korapilatsuek pertsonen txarrena atera dezakete, baina baita beren onena ere…eta kontatzen diodanak poza ema-ten dio. Nola geratzen naiz? Zer sentimendu sortzen ditu honek nigan? Denbora hartzen dut… eta egunero benetan bilatzeko borondatea izatea eskatzen dut.
Eta Jesusek jarraitu du niri esaten: “Zein garrantzitsua Jainkoa Maitasuna dela aurkitzea! Arnasten dugun atmosfera/giroa maitasunarena dela; nolabait esatearren, gure bizitza guztia Maitasunaren Eskuetan dagoela; guraso batzuek seme-alabekin komunikatu nahi duten bezala, Jainkoa horrelaxe dagoela, pertsonekin harremanetan jarri nahi duela…eta hortik Berarengan bizitza aurkitzen dutela… “nik arretaz entzuten dut eta zintzotasunez bilatzen ari diren pertsona asko animatzeko modua izan- go litzatekeela konturatzen naiz… Eta eskatu egiten dut… Zer ateratzen zait eskatzea?
Eta Jesusek jarraitzen du niri kontatzen: “Berriro hastea, borroka baten antzekoa da: alde batetik, gure baitan dago bizitza berri bati ekiteko gogoa; eta bestetik, lehen bezala jarraitzeko eta ezagu-tzen ez dudan horretan ez sartzeko gogoa datorkit”, eta arretaz entzuten diot. Eta aurrera jarraitzen du: “Berriro jaiotzera animatuko direnek, jakin dezaten barrutik hasi behar dela: garenarekin konek- tatzea, arnasa hartzea eta isilik egotea, neure buruarekin bakean nagoela konturatzea… eta hortik Osotasunarekin konektatzea, betetzen nauen Maitasun-Jainkoarekin, bizi nauen Jainkoarekin konek-tatzea… eta Berarekin errealitate osoari begiratzea, beraiek maitatzeko izakiei begiratzea, maitasun horrekin muturreraino, eta horren arabera jokatzea”… Eta gogo hau nigan eta beste askorengan bete dadila eskatzen diot…nola sentitzen naiz nire barnean horiei entzutean? Nola uzten nau testu-ak?… Denbora hartzen dut.
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…