Fariseismoaren arriskua

Mt 23, 1-12

Imagen de Geralt en Pixabay

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:Legemaisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen, baina ez egin egiten dutena, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute: larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek ‘maisu’ deitzea.

Zuek, ordea, ez utzi inori zuei ‘maisu’ deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senide baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori ‘aita’, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa. Eta ez utzi ‘gidari’ deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.”

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Testuaren giroak zerikusia du 70 urtean, Tito Livioren tropek Jerusalem suntsitu ondoren hasi zen egoerarekin. Apaizgoa desagertzean, jada tenplurik ez dagoelako, fariseuek erlijio kontrola hartzen dute, eta kristauak heretikoak direlako judaismotik kanporatzea erabakitzen dute. Giro honetan, Mateok elkartea haien akats berberetan ez erortzea bilatzen du. Jesus “jendeari eta bere ikasleei” zuzentzen zaie fariseuei egiten dien kritikan.

Hauxe da fariseismoaren arriskua: perfekzioa, kanpoko arauak betetzean jartzea. Izan ere, betetzen badituzu, zure merituengatik besteak baino gehiago zarela sinesteko arrisku handia duzu. Eta betetzen ez badituzu, zuzena zarela disimulatu-itxurak egin behar dituzu; beraz, ez zara zeure buruarekin bakean bizi, eta ez zara egian bizi.

Kristauen arteko elkartea egituratzen hastean, boterea lortzeko borrokak sortzen ziren. Bazen besteak baino gehiago izan nahi zuena. Baina besteen gainetik egon nahi izateak gizagabetu egiten gaitu. Besteak mendekotzat hartzen ditugu. Eta alderantziz: bere segurtasuna aurkitzeko eta, horrela, bere erantzukizunetatik libratzeko beste pertsona batzuengan babesa bilatzen duena, menpeko egiten da, ez aske. Ez zapaldu inor, ez zapaltzen utzi: “Zuek ez deitu zuen buruari “maisu”, Maisu bat besterik ez baituzue, eta zuek guztiok anaiak zarete… Zuen artean handiena izan bedi zuen zerbitzari, bere burua goratzen duena beheratua izango baita, eta beheratzen duena goratua”.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Gertaldian kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, hantxe banengo bezala. Jesusen eta Hamabien ondoan jartzen naiz, nagusia nor den edo betetzailerik onena nor den eztabaidatzen hasten diren unean. Orduan Jesusek zera esan zien jendetzari eta bere ikasleei: “Idazlariek eta fariseuek Moisesen katedra hartua dute. Dena egiten dute ikus ditzaten: larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak, gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek ‘maisu’ deitzea…” Jesusen hitzak bihotzean birak egiten geratzen naiz eta itxurazko erlijiotasunaz jabetzea eskatzen dut.

Haren ondoan, berriro entzuten diot: “Zama astunak lotu eta besteen sorbaldetan jartzen dituzte beraiek, berriz, ez dituzte mugitu nahi, ezta hatzarekin ikutu ere.” Eta norberak nahi ez duena edo bete ezin duena besteei inposatzeko arriskua ikusten dut. Arrazoibidea hauxe da: “Nik ezin badut, besteek jakin dezatela: behartu egiten ditut, eta horrela ez nago ni bakarrik, haiek ere sufritzen dute.” Eta, kontziente izan gabe, erlijioa bizitzeko era honek dakarren gizagabetzeaz ohartzen naiz. Denbora hartzen dut.

Baina beste erreferentziarik ez dutenez, jendeak galdetzen du: Eta burutzeko bizi ez bagara, orduan zer? Jesusi entzuten diot: “Jainkoa Abba bezalakoa da, konfiantza osokoa, Aita bat bezalakoa eta gu anai arrebak bezalakoak. Horregatik, ez utzi inori zuei ‘maisu’ deitzen, Maisu bat besterik ez duzuelako eta zuek guztiok anai-arrebak zaretelako. Ez deitu inori Aita, bat bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez deitu lurrean inori ‘Aita’, bat bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez utzi ‘gidari’ deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. Zuen arteko handiena izango da zuen zerbitzari, bere burua goratzen duena beheratua izango baita eta bere burua beheratzen duena goratua.”… Proposamen berria dastatzen dut… Denbora hartzen dut.

 4. JESUS ETA BIOK.

Jesusek niri ere begiratzen dit, nirekin egon nahi balu bezala. Begirada sendo eta abegikorra da. Hau eskatzen diot: “Bizitza sentitzeko modu horrekin sintonizatu nahi dut. Abba, Aita, baldintzarik gabeko maitasuna, haurridetasuna…” Eta entzun egiten diot: “Besteen gainetik egotea bilatzen baduzu, horrek gizagabetu egiten du, besteak mendekotzat hartzen ditugulako. Eta alderantziz: zure segurtasuna aurkitzeko eta, horrela, zure erantzukizunetatik libratzeko beste pertsona batzuengan babesa bilatzen baduzu, horrek menpeko egiten zaitu, ez aske.” Eta dastatu egiten dut ni maitatua sentitzen eta aske ahal izaten ikasteko.

Jesusekin konturatzen naiz Jainkoarengan, Abbarengan naizela, eta zenbat eta Hari lotuago nagoen, orduan eta identifikazio handiagoa Jesusekin, maitasun lagunkoiarekin. Eskatu egiten diot: “Apaltasunez bizitzeko gaitasun handiagoa, egian bizitzea, Santa Teresak esango lukeena.” Eta Jesusek hau gogorarazten dit: “Pertsonekiko sentiberatasun handiagoa sumatzen duzu, senide sentitzeraino.” Denbora hartzen dut horrela bizi nahi izateko.

Jesusekin nago eta hau kontatzen diot: “Nire bizitza bizi nahi dut, Zuri konektatua, zure uhin berean, Zuk maite nauzula sentitzetik, eta ez ezartzen didaten betebehar batetik, hu Zurekin dudan harremana inposatua balitz bezala eta besteekin erkarazten nauen gisan bizi baitut, ea nik baino hobeto betetzen duten…” Eta nirekin jarraitzen du eta egiazkoa, Bizi-Jainkoarekin lotzen nauena, egian eta libreago biziarazten nauena topatzera animatzen nau. Eskatu egiten diot.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

keyboard_arrow_up