Eta guk, zer egin behar dugu?

Online

Lk 3,10-18

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Eta jendeak honela galdetzen zion Joani: “Zer egin behar dugu?”

Eta hark: “Bi soineko dituenak eman diezaiola bat ez duenari, eta jatekoa duenak egin beza berdin”.

Etorri zitzaizkion zergalari batzuk ere bataiatzera eta honela galdetu zioten: “Maisu, zer egin behar dugu?”

Eta hark hauxe erantzun: “Ez kendu inori legezkoa dena baino gehiago.”

Soldadu batzuek ere galdera hau egin zioten: “Eta guk zer egin behar dugu?”

Eta Joanek: “Ez atera inori dirua gogorkeriaz ez eta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin”.

Herria zain-zain zegoen eta denak pentsatzen ari ziren Joan hura ez ote zen Mesias izango. (…)

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Joan den astean gogoratu genuen Joan Bataiatzaileak zera planteatzen zuela, Jainkoak azken aukera guztiei ematen ziela. Eta honen aurrean, erantzun gisa, bekatuen barkamenerako bihotz-berritzea eskatzen zuen. Pertsona asko bizitza osorako kondenatuta bizi ziren, zeramaten lanbideagatik, jasaten zuten gaixotasunen batengatik, gainean zeramaten izen-galtze sozialagatik… Horixe zen bekatua. Eta, beraz, zigorra irabazita daukazu. Jainkoak atzera botatzen zaitu zure portaeragatik, gaixotasunagatik… Hortaz, Joan Bataiatzaileak Jainkoaren izenean honako hau iragartzen du, pentsaera hori bazter utz dezakegula, Jainkoak aukera ematen duela. Sekulako berria zen.

Profetaren garrasia:“Jainkoak beste aukera bat ematen die guztiei”, entzutean bataiatzera joaten dira inor ez direla sentitzen direnak. Bataioa, zure iragana murgiltzen zaren uretan geratzen den seinalea, bizipen paregabea zen: pertsona berriak garela sentitzea. Gaurko irakurgaian bizipen horren ondorioez mintzo gara: Zer egin behar dugu? Eta nortzuk joaten dira? Jendea. Zergalariak. Soldaduak. Gizarte horretan beren erantzukizunagatik ere baztertuak sentitzen direnak…

Zeintzuk dira Joanen proposamenak? Jendeari, oro harbi soineko dituenak eman biezaio bat ez duenari, eta janaria duenak, ez duenari. Erromarako zergak kobratzen zituzten zergalariei: Ez kobratu aginduta dagoena baino gehiago. Soldaduei: Ez kendu ezer inori mehatxu edo gezur-salaketekin eta konformatu zuen ordainsariarekin. Azken batean, bakoitzarentzat bizimodu berri bat. Baina badirudi gizartearen talde erlijioso egokituak ez duela ezertan aldatu behar. Hauek ez dira hurbiltzen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Joan Bataiatzailearekin jartzen naiz, bertan banengo bezala, Jordan ibaiaren ertzean, bere proposamena jendea bere aldera erakartzen ari denean. Oso hurbil sentitzen naiz pertsona estu, egiazko, trinko horrengandik, Jainkoak aukera guztiei ematen diela sentitu eta indarrez komunikatzen duenarengandik. Bere ondoan nago berari entzuteko eta bizitza berria hasteko jendea biltzen ikusten dudanean. Egiazko norbaitengandik hurbil sentitzen naiz eta egian bizitzea eskatzen dut. Dastatu egiten dut presentzia hori. Denbora hartzen dut.

Eta taldeka iristen direla ikusten dut: Herrietako jende xumeari begiratzen diot, indarrean dauden legeak bete ezin izateagatik erruduntzat jotakoei, kasu honetan erlijio-sistemaren bermatzaileek zama hori bizkarrean jartzen dizkietenei. So egiten diet, errukiz betetzen naiz eta Joani zera entzuten diot: Partekatu jantzia eta janaria gaizkiago dagoenarekin. Bere hitzak eta jendearen poza dastatzen ditut: Bi gauza erraz, ez 645 agindutako fardel astunak. Eta elkarri eman nahi dioten laguntzaz gozatzen dut.  

Hantxe nago, baita ere, botere gehiago zeukatelako jende xumeaz baliatu diren pertsonak hurbiltzen direnean, zergak kobratzen zituztenak eta arbitrarioki agintzen zutenak. Bizitza aldatu nahi dutela ere entzuten diet. Hau iraultza bat da, hemen zerbait oso berria gertatzen ari da. Hau poza! Eta Joanek: ez lapurtu, ez mehatxatu, ez jabetu besterenaz gezur-salaketekin… Hona aldaketa morala dator. Dastatu eta gozatu egiten ditut bihotz berritze hauek eta eskerrak ematen ditut bihotzez. Garai berriak datoz. Iragarki hori dastatzeko denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK.

Eta Joanek niri ere begiratzen dit jendartean eta hau esaten dit: Zuk ere bizimodua aldatzeko asmoa al duzu?Eta nik baietz esan nahi diot. Bihotz berritu nahi al dut? Jendea talde txikitan zihoan. Eta nik Jordanera joateko zein talderekin eman dut izena: Nire fede taldearekin, nire parrokiakoarekin, nire koadrilarekin, nire familiarekin…? Nola lortu dugu noan taldetxo honekin bizimodua aldatzeko ados jartzea? Eta talde gisa bizimodua aldatu nahi izatea lagungarria dela ikusten dut. Ikusten ari naiz nortzuk gabiltzan bizimodua aldatu nahi izateko uhin honetan. Eskertzen diet lagun hauei.

Berriro ere, Joanen eta bere egiaren ondoan, eskaskeria bizitza dut. Nik ere parte hartzen dut besteekiko axolagabekeria horretan, nire interesez, nire kokapenaz, nire gogoko izateaz, nire plazer irrikaz… kezkaturik. Nire bizitzak ohitura gizatiarragoak, ez hain nirekoiak, behar dituela aurkitzen dut, zuzentasun errukitsuaren gogoak behar dituela, egintzaz lagunduak. Nik ere aitortu beharra daukat, eta hauxe egiten dut apalki Joan Bataiatzailearen aurrean.

Eta Joani, hauxe esaten didala entzuten diot: “Janaria baduzu, parteka ezazu ez daukanarekin; bi soineko badituzu, eman soineko bat jantzirik ez daukanari”… Eta nik neure itzulpena egiten hasten naiz eta kontatu egiten diot: Soberako arropa badut, Caritasi ematen diot edukiontzietan; janaria badut, ez dut alferrik galtzen, ezta botatzen ere; dirua badut, bizitzeko zer behar dudan eta soberan zer dudan ikusten dut; ibilgailua baldin badaukat, ez daukat buruan goi mailako bat erostea, ahal badut ere; txertoak baldin badauzkagu, Afrika ere txertatua izateko ditugu… Eta Joanek hori egitera bizkortzen nau, Jainkoak aukera bat eman nahi didalako soberan daukadanetik bihotz berri nadin. Eta poztu egiten naiz bizitza xumea izateaz. Denbora behar dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up