Errukia


Mk 6, 30-34

Imagenes de Hosny Salah en Pixabay y Mauricio Mascaro en Pexels

0. TESTUA (Osorik irakurri!)

Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi guztiaren berri eman zioten. Jesusek hau esan zien:

“Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat.”(…)

Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

“Arrakastak ebanjelizatzeko” beharra, misioan gogo biziz eta emaitzaz betetako jardunaldien ondoren etorriko da. Hamabiak –itxaropen-hitz bati eta doako sendakuntzari bidea irekitzera eta gaitza bere ingurutik kanporatzera– binaka bidaliak izan ondoren, Jesusek basamortura gonbidatzen ditu, arrakastak harrapa ez ditzan. Alegia, arrakasta Jainkoak guk Berarekin egitea nahi duenetik pasa dadin.

Ehunka pertsona, artzainik gabeko ardiak bezala, nondik jo eta beren bizitzarekin zer egin ez dakitela, hainbeste legek (garai hartan erlijiozko legek), hainbeste zergak, hainbeste kontrolak eta eguneroko janaria lortzeko beharrak estututa eta zanpatuta… bete-bete egitera ohituta. Guztia kanpotik ezartzen zitzaien, beren kabuz erabakitzeko ia aukerarik gabe, artalde gisa mugitzen ziren, barne-bizitzarik gabe, irizpiderik gabe, zeri lotu jakin gabe.

Jesusen hautua hauxe izen zen, errukiz begiratzea eta denboraz erakustea. Haien kezketatik abiatuta, ederto ezagutzen baitzituen. Beren kezkak beste maila batean kokatzen laguntzen die, beste kontatze-maila batean, bizitza ulertzeko beste era batean, izaki guztiez (baita landako lorerik txikienez ere) arduratzen den Jainkoarengan, eta nola ez beren pertsonez, beren sufrimenduez, beren zauriez, beren beldurrez… arduratzen den Horrengan. Jesusek oso Jainko bereziarengan sorrarazten zuen konfiantza: Abba/ Aitatxo den Jainkoarengan, samurtasunez maite zituen Harengan, haien konturik eramaten ez zuenarengan, beren bizitza eta ez beren mendetasuna nahi zuen Jainkoarengan, kanpoan utzi gabe Bere mahaian eseriarazi nahi zituen Jainkoarengan.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusekin eta hamabiekin kokatzen naiz, binaka bidalita izan diren misiotik itzuli direnean. Jesusi misio horretan bizi izan duten guztia nola kontatzen dioten entzuten dut, hitzez eta egitez proposatu dutena, “Erreinua gertu dagoela aldarrikatuz, Jainkoa konfiantza osoko norbait dela… beren eskuak ezarriz eta sendatuz…”,gaizkia atzera eginez zihoan, pertsonak adiskidetu egiten ziren elkarrekin…Eta ni gogo berotzen naiz haiei entzuten. Nola sentitzen naiz? Zer ateratzen zait eskatzea? Denbora hartzen dut.

Jesusen erreakzioaz jabetzen naiz, gogo biziak pixka bat hoztu behar direla konturatzen baita, gauzak beren lekuan jarriz… “Basamortuan egun bat emango dugu. Arrakasta hauetaz hitz egingo dugu eta nola bizi izan ditugun ikusiko”… Eta Jesusek hauxe dio: “Guri jaramon egitea lortu dugu, badaukagu lilura eta haientzat garrantzitsuak gara… baina ikus dezagun jasotakoa nola eskertzen dugun eta sintonia ho- rretan nola jarraitzen”. Eta aldaketa hau bizitzen ikasi ahal izateko aukerarekin gogoberotzen naiz.

Egunerako hornidurak hartu eta txalupara igotzen dira Jesusekin… eta ni eurekin… masta oihalekin jartzen dute eta ezagutzen duten eta sakontzen lagunduko dien lekuren baterako bidean jartzen dira… denok dauzkagu geure lekuak… iristen direnean, leku hartara jende pila bat iristen ari dela konturatzen naiz… Jesusi begiratzen diot… eta Jesus, jendeari errukiz begiratzen diola, haietaz errukitzen da… eta Hamabiei eta niri ere errukiz so egiten digu… gu ere errukiz ibil gaitezen jendearen ondoan… Nola sen-titzen naiz? Nola nahi dut nire burua kokatu? Zer desira diet horrenbeste pertsonari?

4. JESUS ETA BIOK

Jesusen ondoan noa, denbora hartzen du, presarik gabe… entzuten duen heinean Jainkoaren Erreinuaren irudiak iradokitzen dizkie parabolen bidez: perla preziatuarena, ardi galduarena, ziape/mostaza-haziarena, garia eta irakarena… eta entzuten ari direnei begiratzen diedanean, barnean dardar egiten dutela konturatzen naiz, Bere hitzek haien irrika sakon eta benetakoekin konektatzen dutela… beraien- gan itxaropena ernarazten dutela… eta han burutzen ari den eraldaketa ikusteko denbora hartzen dut…

Eta atsedena hartzen den une batean, Jesusi zera kontatzen diot, gure gizartearen bi pertsona moten egoera: “Urritasunaren gatibu zoritxarrekoak eta entretenimenduaren gatibu zorionekoak”. Bigarrenei buruz kontatzen diot: denbora-pasa irizpidearekin jarduten duten pertsonak dira, baina horrek hutsune bat uzten die, gero eta zirrara indartsuagoekin betetzea bilatzen dutena… eta, denbora pasa ahala, hortik bizitzarik ez dagoela ikusten dute… eta Jesusek honako hau esaten dit: “Zergatik ez dira saiatzen beren baitarako pilatzetik, beren onuretatik irteten?” Eta gogora ekartzen dut bere begirada, Beragandik alde egiten duena eta beste batzuei begira jartzen dena, so errukiorra… eta neronek so hau bizitzea eskatzen dut eta horrela zentzugabeko beren hutsuneetan itotzen direnei hitz bat esan ahal izatea…

Eta Jesusi entzuten diot gogora hauxe ekartzen didala: “Zein ona izango litzatekeen bigarren hauek zera aurkitzea, “eskasiaren gatibu dohakabeekin” harremanetan jartzeak handitasun irriketatik, harremanak, konkistak, gizarte-mailak metatzeko beharretik salbatu egiten dituela… bide okerretik ateratzen dituela, galbidearen bidetik alegia, eta biziaren bidean jartzen dituela”… Eta begirada errukior horrekin bat etorriz gero hauxe topatzen dut, batzuek eta besteek haurridetasun-bideak elkarrekin eginez aurrera ateratzen garela … Eta bihotzez eskatzen dut bidezidor honetatik sartzea…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

keyboard_arrow_up