Erramuak eta nekaldia

Mk 14, 1-15, 47 eta zehazki Mk 15, 33-41

Imagen de Ahmed Akacha en Pexels

0. TESTUA 

Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz hau esan zuen: ”Eloi, Eloi, lema sabaktani?” (Hau da: Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?) Hau entzutean, bertan zeuden batzuek “Eliasi deika ari zaiok” esan zuten. Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, hauxe esanez: “Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera.”

Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera. Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, “Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen” esan zuen.

Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome. Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak. 

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Erramu igandean, tradizioaren arabera, Jesus Jerusalemera igotzen da. Eta beste keinu profetiko bat egiten du: Maitasun Jainkoaren profeta hirian sartzen da astotxo baten gainean, otzantasunaren, indarkeria ezaren sinboloa. Eta ez zaldi baten gainean, indar zapaltzailearen eta armen indarkeriaren sinboloa baitzen. Talde batek, beharbada galilearrez osatuak, Mesias bezala babestu eta goretsi zuen. Hauek ere Pazko-festara zihoazen, non askatasun gogoa pizten zen, herriak Egiptoren esklabotzatik alde egin zuela gogoratuz eta orain erromatarren pean egonez.

Eta zenbait egunen buruan, dena amaitzen da gurutzeko heriotzarekin. Nekaldia, inork gertatuko zenik aurreikusi ezin zuena, hain baitzen ikaragarria. Kristauek idatzi zuten lehenengo gauza izan zen, besteak beste, “gurutzbidea” egiten zutelako, eukaristia afariarekin hasiz, atxilotzearekin jarraituz, eta horrela beste urratsak. Markosena da idatziko lehen ebanjelioa, eta gizon zuzen bat, Jesus, suntsitzeko kondaira anker bat kontatzen du, adiskidearen azpikeriekin, lagunak uztearekin, erlijio-agintariek faltsututako epaiketa batekin, erositako herri batekin eta pertsona baten bizitza bost axola zaion gobernadore erromatar batekin, bere lanpostua arriskuan badago. Eta bitartean, Jesus gaizkile bezala atxilotzen dute, epaitua, kondenatua, torturatua, iraindua eta gurutziltzatua izango da eta, ondorioz, izen ona erabat galduta geratzen da. Horregatik, Jesusen bizitza Markosen berrionean gurutzean amaitzen da oihu urratzaile batekin: “Deiada handia eginez, azken arnasa eman zuen“.

Gurutzeko heriotza, Jesusentzat eta erlijio-agintarientzat Jainkoa nor den ulermen erabat bestelakoaren emaitza da. Apaiz, eskriba eta fariseuak “ez ziren bihotzik gabeko pertsonak”, baizik eta Moisesen legean definitutako Jainkoaren borondate gisa ulertzen zutena zintzoki bete nahi zuten. Baina Jesusek Moisesen legea berrinterpretatu zuen: “Entzun duzue esan zitzaizuela… Baina nik diotsuet…” Tenplua ere berrinterpretatu zuen: Ni neu eta pertsona bakoitza Jainkoaren Tenplua gara. Honek ondorio sozio-erlijioso izugarriak zituen: beste bizimodu bat, berdintasunezkoagoa, zekarren, baita gizonen eta emakumeen artean ere, errotik egiazkoa eta zerbitzuzkoa –ez menekoa– ez zenarekin hausten zuen, bortitza ez zen tankera, etab. Hauxe agintarien galdera: Jesus, egiazko ala gezurrezko profeta al da? Haiek sasitzat jotzen dute. Jendea sasibidetik eramaten ari da. Modu anker bezain ongi pentsatuan amaitzea, behin betiko izen ona galdua gera zedin.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazioa hasten dut, Jesus gurutziltzatuarengandik, hautsi duten pertsonarengandik hurbil. Maria bere Amari eta beste bi Maria izenekoei laguntzen, bertan banengo bezala, begirune osoz. Berak bizi izandakoa gogoratzen eta hausnartzen ari naiz nire baitan, haiengandik hurbil: sasilekukoekin egindako azpikeriazko epaiketa, herri osoaren aurrean gaitzetsia, iraindua, jipoitua… Baina bere aurpegira begiratzen dudan bitartean, ez dut ez amorru ez mendeku imintziorik ikusten: ospea kendu diote, torturatu… Eta hauxe esaten diot: “Ezin izan dizute kendu ez maitasuna, ez barkamena, ez leialtasuna… Mila esker zure ereduagatik. “Nolako gizona! Nola geratzen naiz? Bihotzera datorkit eskatzea. Denbora hartzen dut.

Gogoratzen jarraitzen dut, Mariaren ondoan noala, ahal bezala. Mariari zera esatea gustatuko litzaidake, agintariek ezina egin dutela Jesus oker zegoela erakusteko, eta bere hitzak eta ekintzak ez zirela Jainkoarenak, bere burua Tenpluaren alternatiba gisa eraiki zuelako hau esanez: “Sakratua, ez eraikin batean, Tenpluan, baizik eta Bere Pertsonarengan eta pertsona ororengan, eta bizi apustu batekin: “Suntsi ezazue Tenplu hau eta nik hiru egunetan altxatuko dut“… eta Legearen aurrean alternatiba bat barneratuz: “Entzun duzue hau esan zela, baina nik esaten dizuet…” Mariari hauxe esaten diot, nahiz eta Liburu Santuak: “Egur batetik zintzilikatua hiltzen dena madarikatua da” dioen, eta agintariek horixe nahi zuten, Jesusengan ez da egia. Ezta beste pertsona batzuengan ere. Isilik jarraitzen dugu, ahalik eta ongien lagun izanik.

Jesus arnasestuka entzuten dut, gurutzea etsaiak sufriarazteko pertsiar oinaze bat baitzen. Gurutziltzatuak itolarriz hiltzen ziren, eta Jesusekin bere bakardadean jartzen naiz: “Ene Jainko, ene Jainko, zerga-tik utzi nauzu?” Irainduaren salmoa errezatzen du, itxaropenean amaitzen dena. Eta ikasi egiten dut. Jesusek bere bizitzako zailtasunik larrienean otoitzean jarraitzen du, ez dio utzi Jainkoari lotua bizitzeari, ez du Harekin duen lotura hautsi, Jainkoa Berarekin dagoela kanpoko ziurtasunik ez dagoenean eta Bera egoera hau lehorraldian bizitzen ari denean. Denbora hartzen dut.

4.-JESUS ETA BIOK

Jesusengandik eta haren begiradatik hurbil jarraitzen dut, errespetu osoz, bertan banengo bezala. Doi-doi altxa dezake burua, eta indarra eskatzen dut berarekin egon ahal izateko. Lagun egiten jakin nahi dut: “Jainkoa zurekin dago, bai. Zure bizitzak zentzu handia du.” Eta hau entzuten diot: “Lagun iezaiezu gaur egun nire nekaldia bizi duten hainbati, gaixotasunagatik, jazarpenagatik, goseagatik… beren bizitza heriotza segururantz doazenei, eta esaiezu ni haiek baino lehenago igaro naizela haiek igarotzen ari diren lekutik, eta uler ditzadakedala.” Nola sentitzen naiz? Jainkoarekin dudan harremana honela bizi nahi dut, aihenak mahatsondoetan txertatuak dauden bezala, Bere sapa nire bizitzatik pasa dadin.

Eta bere bizitzarekin ezin duen Jesusekin, gurutzetik, Berarengandik hurbil, zera esaten dit: “Adore ezazu nire taldea, utzi nauten Hamabiak eta saldu nauen Judas.” Bere tonu barkatzaileari erreparatzen diot. Amari eta bertan dauden emakumeei lagun egiten jarraitzen dut, isiltasunetik, minetik eta, uste dut, konfiantzatik. Jesusek berriro esaten dit: “Gogoan izan hainbeste gizon-emakume erruaren pisupean daudenak, beren maiteak, beren adiskideak salatu, utzi dituztelako.” Horrela egin nahi dut eta Jesusen Jainkoaren gertutasuna euren bizitzan aurkitzea ere desio dut, Bera uzketaren eta saldukeriaren bakardadetik igaro delako, eta barka diezaieke. Denbora hartzen dut.

Jesusengandik eta bere amarengandik hurbil jarraitzen dut. Mariarekin hitz egiten dut: “Nolako semea! Dena ari da galtzen: duintasuna, ohorea, misioa… “, eta izen ona galdutako pertsona, apaldu bati begiratzen diot, dena kentzen dioten pertsonari, baita arropak ere, baina egoera horretan maitatzeko eta barkatzeko gaitasuna da kendu ezin dioten gauza bakarra. Nolako semea! Hauxe entzuten diot: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu? Baina zu izango zara salbatuko nauzuna. Zugan jartzen dut konfiantza.” Mariak esaten dit: “Ez du galdu bere Abbarengan konfiantza, bere Aitarekiko Bizi-Lotura, nahiz eta Bere presentzia ez sumatu”, eta beren osasuna, bizibidea, beren familiako kideak galdu dituzten pertsona zehatzak ekartzen ditut gogora, norbait ziren lekua, lagunen arteko lekua galdu dutenak, eta beren galerak Jainkoaren eskuetara eramaten ditut, horiek inork ezin baitizkigu kendu, eta beren bizitzan horrela lagun izatea eskatzen dut. Denbora hartzen dut.

5.- Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.

keyboard_arrow_up