Mk 14, 1 – 15,47 eta zehazki Mk 15,33-41
0. TESTUA
Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan arratsaldeko hirurak arte; eta ordu horretan, Jesusek oihu handiz esan zuen:”Eloi, Eloi, lemá sabaktani” (Hau da:”Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?”) Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: “Eliasi deika ari duk”. Orduan batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: “Egon, ea Elias da-torkion gurutzetik eraistera!” Orduan Jesus, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. Orduan, san tutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera.Aurrean zeukan erromatar ehuntariak, nola hil zen ikus tean, oihu egin zuen: “Benetan, gizon hau Jainkoaren Semea zen!”
Baziren han urrutitik begiratzen zuten emakume batzuk ere; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaz tearen eta Joseren ama Maria, eta Salome.Hauek Jesusen atzetik joan eta, Galilean zegoela, bere zerbitzu an ibiliak ziren; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igo zirenak.
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Erramu igandean, tradizioaren arabera, Jesus Jerusalemera igoko da. Eta beste keinu profetiko bat egingo du:Jainko-Maitasunaren profeta dena hirian sartuko da -otzantasunaren eta indarkeriarik ezaren sinboloa den– astotxo baten gainean. Eta ez indar zapaltzailearen eta armen indarkeriaren ikur den zaldi baten gai nean. Seguruenik, Pazkora igotzen ari zen galilear talde batek babestua. Eta askatasun-gogoa bizkortzen den Pazko jaietan, mesias bezala aldarrikatuko dute…
Eta egun batzuen buruan, dena amaituko da gurutzeko heriotzarekin. Nekaldia, inork espero ez zezakeen zerbait izugarria. Kristauek idatzi zuten lehen gauza izan zen, besteak beste, “Gurutze-bidea” egiten zute-lako, afariarekin hasiz, atxiloketarekin jarraituz, eta horrela beste pausoak. Markosena da idatzitako lehen ebanjelioa, eta gizon zintzo batez, Jesusez, libratzeko kondaira anker bat kontatzen du: adiskidearen sal dukeriak, bere lagunen uzketa, erlijio-agintariek faltsututako epaiketa, erositako herria, pertsona baten bi zitza ezer gutxi axola zaion gobernadore erromatar bat, bere lanpostua jokoan badago. Bien bitartean, Je-sus atxilotua izango da gaizkile gisa, epaitua, kondenatua, torturatua, iraindua eta gurutziltzatua, guzti ho nekin izen ona erabat galduko duelarik. Horregatik, Markosen ebanjelioan Jesusen bizitza garrasi urratzai-le batekin amaitzen da: “Oihu handia eginez, bere Espiritua eman zuen”.
Gurutzea Jainkoa nor den ulertzeko era guztiz ezberdinaren emaitza da. Apaizak, eskribak eta fariseuak “ez ziren bihotzik gabeko jendea”, baizik eta Moisesen legean zehaztutako Jainkoaren nahiari leial izan gu- ra zutenak. Jesusek, egiazki, Moisesen legearen esanahia berregokitu zuen: “Entzun duzue esan zitzaizuela… baina nik diotsuet…” Baita tenpluari dagokiona ere:nire pertsona eta pertsona bakoitza Jainkoaren tenplua gara.Bataioan hasten diren aurkikuntza horiek Jesus jarrera batzuk hartzera eramango dute, zeinetan Jain koa eta Bere erreinua ulertzeko modu ezberdina argi geratzen baitzen. Hauxe agintarien galdera: egiazko ala gezurrezko profeta al da? Azken hau baldin bada, jendea judu-erlijioaren muinetik ateratzen ari da. Ba da, egoera honetan, Jesusek Jerusalemera igotzea erabaki du, garai hartako erlijio-ulermen Zentro neural gikoa dagoen hirira. Bere buruari leial izateagatik. Eta han agintariekin aurrez aurre talka egiten duten zenbait zeinu profetiko egiten ditu, eta haiek handik kentzea erabakiko dute.
Lehen irakurgaiak profetak aurrean duen bidea azaltzen du: isekak, listukadak, irainak. Baina tinko jarrai-tzen du, Jainkoak laguntzen diola baitaki.Eta bigarrenak Jesusen bizimodua aurkezten du, besteen artean bere burua bat gehiago eginez. Konkistatu eta menderatutako herri batean bizitzeagatik ere, hil egingo da esklaboentzat eta hiltzaileentzat gordetako heriotzarekin, gurutzearen heriotzarekin. Eta hau gaur egun ere gertatzen da: Jainkoaren nekaldia, munduaren nekaldia. Eta “Ostiral santuko jendea” izeneko idazkian zoragarriro eta ikaragarriro deskribatzen du Sheila Casidyk: “Sufrimenduaren bidetik deitu dituen pertso-nak dira, bere Semeak jarraitu zuen bide beretik doazenak, batzutan gardenduta ateratzen direla eta bes- te batzutan hautsita. Baina gauza bat da egia, (bide horri) ez zaiola inoiz zentzurik falta”.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Kontenplatzen hasten naiz, Mk 15,33-41 testua berriro irakurriz, Jesus gurutziltzatuaren ondoan jarriz, bertan banengo begirune eta errespetu osoz, gurutzeko Jesusen ondoan, hautsi duten pertsona baten ondoan. Ezinezkoa dena egin dute oker zegoela erakusteko, eta bere hitzak eta bere ekintzak ez zirela Jainkoarenak, tenpluaren ordezko hautabide bezala paratu baitzen eta legearen barneratzea pro-posatu baitzuen: “Entzun duzue esan zela, baina nik esaten dizuet…” Jesusek gurutzean bukatzea nahi zutenak hauxegatik zen, Jain-koak berarekin identifikatzen den persona bati ezin diolako madarikatua bezala hiltzen utzi: “Egur batetik zintzilik hiltzen dena mada-rikatua da”. Gurutzeak erabat kentzen dio izen ona bere lanari… Eta begiratu egiten dut… eta kontenplatu… ezinezkoa da…ez dakit zer esan…hau jasanezina da…Jesusen ondoan nago, nekea, mina eta bere eginkizuna hautsita dauden une hauetan… nire eskemak erori egin dira… Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut? Denbora hartzen dut.
Eta nahiz eta kosta egiten zaidan, Jesusengandik hurbil jarraitzen dut… eta neure buruari galdetzen diot nola iritsi den honaino… bere ekintza profetikoak ekartzen ditut gogora: tenpluan dagoela, berarekin gizaki oro sakratua den garai mesianikoak iritsi direla: “Suntsi ezazue Tenplu hau, nire bizitza, eta nik 3 egunetan altxatuko/berpiztuko dut”… Edo Jerusalemen bake-giroan sartzean… eta nahiz eta bazekien egiten ari zenak arazo larriak ekar ziezazkiokeela, ez zuen atzerapausorik egin… Bizitzaren aurrean zuen jarrerak bere gizatasunaren betetasuna erakusten du… Eta geratu egiten naiz… eta begiratzen jarraitzen dut. Nola nago barrutik? Eta hor nago berarekin, bere konpainia dastatzen. Egoten jakitea eskatzen dut… Denbora hartzen dut eta oroimenera ekartzen dut… Bera aurretik joan zait… aurpegia jarriz… eta eskatu egiten dut… bere gizatasuna edukitzea, bere adorea, bere bizi-koherentzia…
Zein gogorra den arrazoia “legez” kendu dioten eta arbuiatua den norbaiten ondoan egotea, plaza publikoan iseka egiten diotela, oihuka hasten zaizkiola, publikoki arbuiatzen dutela… eta haren aurpegiari begiratzen diodan bitartean, ez dut amorruaren edo men-dekuaren imintziorik aurkitzen… ospea kendu diote, torturatu egin dute, herri-epaiketa bat egin diote… eta bere jarrerak ez dira alda tu: ezin izan diote kendu ez maitasuna, ez barkamena ez leialtasuna…nolako gizona!… nola geratzen naiz?… zer sentimendu sorraraz-ten dizkit?… Zer eskatu? Bihotzetik ateratzen zaidana…eta eskerrak eman…
Eta Jesus arnasestuka entzuten dut, zeren gurutzea etsaiak sufriarazteko pertsiarrek sorturiko oinaze bat baitzen. Gurutziltzatuak as-fixiak edo itolarriak hiltzen zituen… eta Jesusen alboan nago… bere bakardadean…: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?” Iraindutakoaren salmoa… itxaropenean bukatzen dena… Jesusek bere bizitzako zailtasunik larrienean otoitz egiten jarraitzen du… be-re burua Jainkoaren eskuetan ipiniz, Jainkoa berarekin dagoela erakusten duen inongo kanpo-ziurtasunik ez dagoenean…eta bera egoe ra hau ilunaldian bizitzen ari denean… berarekin nago… nola aurkitzen naiz?… ez dago irteerarik…nola kokatu nire burua bukatzen ari denaren aurrean… zer eskatu nahi dut? Denbora hartzen dut…
4. JESUS ETA BIOK
Jesusengandik eta haren begiradatik hurbil sentitzen naiz, bertan banengo bezala… Berak ezin du bu-rua ia altxatu, eta Jesusen eta hainbeste “jesusen” ondoan egon ahal izateko indarra eskatzen dut gaurko beren nekaldian, zeinen bizitza gaixotasunagatik, jazarpenagatik, goseagatik… laster heriotza segurura baitoa… eta heriotza onartzeko bere ahalmena aurkitzen dut… eta heriotza baldintza hauetan… kontsola mendurik gabeko fideltasun hutsean eta duen gaitasuna, ilunaldian… Denbora hartzen dut…Eta bihotzetik ateratzen zait heriotzatik gertuko egoerak bizi dituztenak Jesusen nekaldiarekin harremanetan jartzea eta hauxe esatea, Jesus igaro izan dela beraiek bizi duten egoeratik eta uler ditzakeela… Nola sentitzen naiz? Zer eska dezaket? Agian, Jainkoarekin dudan harremana aihenak bezala bizi, Bere izerdia nire bizitzatik pasa dadin… eta denbora hartzen dut.
Eta bere bizitzarekin ezin duen Jesusekin, gurutzetik, Beragandik hurbil, eta bere taldea (abandonatu du ten hamabiak eta saldu duen Judas) gogoan duela irudikatzen dut eta, hala ere, Judasi baratzean laguna deitzen dio eta ukatu egin dion Pedrori, berriz, barkamen-begiekin begiratzen dio, Pedrori bere koldarkeri ak negarra eragiten diolarik… eta ama eta bere emakume-ikasleak ere, “dena urrutitik begiratzen duten-ak”… Eta Jesusen bakardadea sumatzen dut… eta bere leialtasunaz eta maitatzeko ahalmenaz bustitzen ari naiz… eta eskatu egiten diot…baita zaharren egoitzetan, ospitaletan, beren etxeetan eta horrenbeste lekutan beren senide kutunek utzitako hainbeste pertsonen alde eskatzen diot…aurki dezatela Jesus-bakar dadearen konpainia… eta eskerrak ematen dizkiot bere ikasbideagatik… zer eskatu nahi diot?…
Jesusengandik hurbil, duintasun eta ohore guztia, bere misioa galtzen ari dela konturatzen naiz… izen ona galdua, biluzia izateraino apaldua, dena –arropak ere– kentzen diote…egoera hauetan maitatzeko eta bar katzeko gaitasuna da galtzen ez duen gauza bakarra. Horrela izan zen leiala azkeneraino.Ez zuen inoiz gal du bere Aitarekin zuen Bizi-lotura, bere presentzia sentitzen ez bazuen ere… Zein garrantzitsua den hain-beste galera bere gain hartzeko gai izatea, eta pertsona jakin batzuk dakartzagu gogora: beren osasuna galtzea, enplegua, familiako kideak, norbait zaren lekua, lagunen arteko lekua… galera hauek Jainkoaren eskuetan eraman ahal izatea, hauetatik inork ezin gaitu kendu… Nola geratu naiz? Horrela bizitzea eska-tzen dut… eskerrak ematen ditut Jesus,bizitzak jartzen gaituen infernu-egoeretan, bizitza-maisua delako…
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…