0. TESTUA (irakurri parabola osoa). Egun hartan bertan, ikasleetako bi Emaus izeneko herrixka batera zihoazen (…). Eta hizketan (…) ari zirela Jesus bera ondoratu eta beraiekin joan zen. Baina ikasleek begiak itsu zituzten eta ez zuten ezagutu. Jesusek zera galdetu zien: – Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? (…) Eta Kleofas zeritzanak, honela erantzun zion: – Zeu izango zara egun hauetan Jerusalemen gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra! – Zer gertatu da, bada? Esan zien hark. (Erantzun egin zioten). Orduan, Jesusek honela esan zien: – Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko! Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko? (…) Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera egiteko keinua egin zuen Jesusek, baina haiek arren eta arren eskatu zioten: Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu. (…) Ondoren, mahaian zeudela, Jesusek, ogia harturik, bedeinkapena esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begien aurretik. Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren eta Hamaikak eta hauek lagunak bildurik aurkitu zituzten, honela ziotela: – Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio. Bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten. 1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra. Emaus eta Jerusalem. Geografia-lekuak edo espiritu-leku barnekoiak izan daitezke, gugan bizi direnak. Jerusalem da itxaropen-garra bizirik mantentzen duen elkartearen lekua, eta baita gure ezinbesteko erdigune pertsonala ere, bertatik bizi, sentitu, erabaki, non Bizia aurkitu edo Biziaren Jainkoarekin topo egiten dugun lekua. Badirudi Emaus ez dela inongo lekuren izena. Horregatik edozein leku bihurtzen da. Nondik ere ihes egin nahi dugun lekua: beldur, erruduntasun, atsekabe, eraman ezinezko ondoez eta abarren lekua. Emausko biak fedea galdu duten bi ikasle dira. Jerusalemdik xarma galduta alde egiten dute, barrua txikituta, gurutziltzatua izan den adiskide batek pairatu duen muturreko indarkeria jasan dutelako. Bere duintasunaren aurka egin dute, era ankerrean, jendaurreko irain baten bidez, gurutzearen bidez, eta izen ona erabat kentzeko. Eta haiek bere lagun minak ziren, bere sendia bezalakoak. Egoera honek zera utzi du ikasleengan, alde batetik, beren Maisuaren suntsipen horren egileenganako etsipen, erresumin, gorroto hondar bat eta, bestetik, Olibondoen Baratzean babesgabetu izanaren erruduntasunaren zamapean daude. Horregatik, dolu hain izugarriaren aurrean, zehazki, egoerarekin nazkatuta dauden bi gizonek-gizonak biak edo gizon-emakumeak? Bizkarra eman diote ordura arte biziarazi zien guztiari, eta atzean utzi dituzte Jerusalem (beren Jerusalem) eta elkartea, eta alde, ihes egiten dute edonora, presio horri ezin diotelako aurrerago eutsi. Arrazoia? Zuten Jesusen irudia hautsi egin da eta horrekin batera, beren bizi-egitasmoak, itxaropenak, beren etorkizuneko ikuspegia… Den dena. Orain arte bizia ematen ziena suntsitua izan da eta edonora irteten dira, inora ez, Emausera. Eta bidaia horretan Jesus agertzen zaie. 2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU. Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan. Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu… Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”. Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela. Bertan banengo bezala hasten dut otoitza, Jerusalemdik inora (Emausera) ez doazen bi ikasleen ondoan, balizko jazarpenetik, beren adiskidea hil zuten lekutik ihes eginez eta beren bizi egitasmoak alde batera utziz, eta beren erruduntasuna gogorarazten dien lekutik urrunduz… Biak oinez doaz: beren atsekabeak elkarri kontatuz, bihotza kamustuta, itsualdi bakar bat dutela: gure adiskide eta buruzagia hil dute… Nolatan? Baina zer gertatu da hori jazotzeko? Ezin dugu sinetsi… Haiengandik gero eta hurbilago nago, baina ez dira nire presentziaz ohartzen, eta nire denbora hartzen dut haiengandik hurbil egoten ikasteko, beren egoeren ardura hartzen ikasiz… Nola sentitzen naiz? Zer ateratzen zait eskatzea? Denbora hartzen dut. Denbora baten buruan, zerbait gertatzen ari zaiela ohartzen naiz: elkarri kondaira kontatzen jarraitzen dute, baina norbaitek gertatuaz galdetu izan balie bezala: “Nazareteko Jesusena, profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren aurrean, baina gure apaizburu eta agintariek hiltzera kondenatu dute eta gurutziltzatu. Guk uste genuen Israel berak askatuko zuela, baina badira hiru egun hori gertatu dela. Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik utzi gaituztela, goizean goiz hilobira joan dira eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizirik dagoela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu. Guretako batzuk ere izan dira hilobian eta emakumeek esan bezala aurkitu dute dena, baina Jesus ez dute ikusi.” Iluntasun egoera hori dastatu egingo dugu: argiak badaude ere, baita aztarnak ere, baina ikasleak hain daude galera bizipen beldurgarri horri lotuak, non ez den besterik ikusten, heriotza eta zoritxarra besterik ez… Nola sentitzen naiz? Zer ateratzen zait eskatzea?.. Agian besteei hitz egiten uzten ikastea… Haien ondoan jarraitzen dut, hitz egitetik entzutera pasatzen direla sumatzen dudanean: beren ibileran isiltasuna hasten da. Badirudi “Bera ez zuten ikusi” esaldiak irekitako zerbaiten aukera utzi zuela, alegia, ez zutela ikusi. Honek ez du esan nahi, egon ez dagoenik… Eta ilunaldi-bidearen zati batzuk lasaialdikoak direla konturatzen naiz, beste batzuk isiltasunezkoak, beste batzuk entzutekoak, badaezpada ere… Nola sentitzen naiz? Ilunaldian dauden pertsonen lagun izaten ikasten dut. Handik pixka batera, sustraizko aldaketa sumatzen diet: ibilbidea aldatzen hasten dira, Jerusalemerako bidean jartzen dira, hain zuzen ere ihes egiten zuten lekurako bidean. Eta mesedez eskatzen diet zer gertatu den konta dezatela. Eta hauxe esaten didate: “Barrutik bizi izan dugu, norbaitek Jesusen historia Isaiasen Morroi paraikor edo sufritzailearen ikuspegitik kontatuko baligu bezala: Morroiak sufritu zuen bezala, Jesus morroi sufritzaile hori zen… Ohartu ere egin ginen, kontatzen zigun ahots hori gure artean ogia hainbestetan zatitu zuen presentzia bera zela. Eta orain Bizirik egiten jarraitzen zuela… Ez zen ametsa. Zaila da azaltzen, baina guk bizi izan dugu eta ziur gaude gertatu zaigula… Horregatik, besteei kontatuko diegu.” A zernolako berria! Gertaldia dastatzen dut, neure egiten dut, berriro gogora ekartzen dut… Nola geratzen naiz? Denbora hartzen dut. 4. JESUS ETA BIOK. Gertaldian jarraitzen dut, Emauskoen ondoan Jerusalemera itzultzen. Une batean, dirudienez, Jesusek, Emauskoei presente egin zitzaien bezala, niri ere presente egitea nahi du. Berpiztutako Jesusek nirekin komunikatu edo nigan bizi nahiko balu bezala da. Alai eta bakean sentitzen naiz, Norbaitek nire bizitza beteko balu bezala… Denbora hartzen dut. Aukera honetaz baliatzen naiz Jesusi, Emauskoen kasuan bezala, beldurragatik, pauso konprometitua goak eman nahi ez izateagatik edo koldarkeriagatik ihes eginarazten didaten egoera batzuk kontatzeko… Bera bai azkenera iritsi da… Nik ihes egin nahi izaten dut aurpegia ez emateagatik, bidegabekeriei aurre ez egiteagatik edota ondorioen beldurragatik… Arreta eta harrera handiz entzuten didala konturatzen naiz… Nola sentitzen naiz entzuten didatenean? Nola gustatuko litzaidake erantzutea? Eta Jesusek entzuten didala ikusten dudanez, bere aurrean sentitzen naiz, bizitzan, besteengan, neure buruarengan edo Jainkoarengan konfiantza galdu nuen uneak kontatzen jarraitzen dut, dena pikutara botatzeko zorian egon nintzen paradak, eramateko gai izan ez nintzen ondoezak, norbaiten alde egiteagatik baztertu ninduten aldiak… Eta niri entzuten jarraitzen du… Motxila husten dut, Berarekin husten naiz. Nola geratzen naiz? Ederra da nire ahulezian entzuna eta onartua izatea. Eta orain aprobetxatzen dut esaten didana entzuteko: “Bakea zurekin”, barkamena zurekin. Eta ohartzen naiz baldintzarik gabeko onarpenaz begiratzen didala… Mahaian nirekin dagoena bezala sentitzen dut, nirekin bere ogia partekatzen duena. Bere presentzia nabaria da. Bizi izan ditudan egoeren kontakizun berri bat egiten lagundu nahi didala ikusten dut, larritasunez, etsipenez edo ezintasunez, bakarrik nengoela uste nuelako, eta Bera nirekin konektatuta zegoela, ni bere eskuetan nengoela ohartzen ari naiz… Bera zegoen. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen diot? Bere sentimendu berberak izatea? Zertaz eman eskerrak? 5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean. Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.