Egon zaitezte…

Mk 13, 33-37

“Ez begiratu inoiz inori beherantz, altxatzen lagundu ezean”.

 

0. TESTUA

Esna eta erne egon zaitezte, beraz, ez baitakizue ordua noiz iritsiko den… bakoitzari bere zeregina adierazten dio, eta atezainari zain egoteko agintzen dio. Beraz, esna egon zaitezte, ez baitakizue noiz iritsiko den etxeko jauna: iluntzean, gau-erdian,oilarrak goizean… Ez dadila bat-batean etorri eta zuek lotan aurki zaitzatela! Zuei esaten dizuedana denei esaten diet: egon zain!

1. KOKAPENA — Testuaren azalpen laburra

Abendualdia hasiko dugu igande honetan. Itxaroteko denbora, itxaropenezko denbora. Zer espero dugu, zer nahi dugu? Jainkoaren erresuma, haurridetasuna… Eta horretarako erne egon zaitezte. Norbait kanpotik etorriko den zain al gara? Aldien amaiera iritsi arte? Egube-rritan Jauna etorri arte?…Edo, agian, dagoeneko Jainkoaren Erresuma gure barruan dago enez, gugan hazi nahi duenez, hazi bat bezala da, abendualdia hazten uzteko garaia da. Bere garapenari oztoporik ez jartzen ahaleginduko gara. Saia gaitezen Jainkoaren ekintza-ren aurrean oztopo ez izaten, ez gure baitan, ez gure harremanetan, esta herrien eta kultu-ren bizitzan hazten ari den hazi horren aurrean ere…

Zer haztera gara deituak gure barnealdetik? Ebanjelioen amaieran esaten dena (Jn 20,22-23): “har ezazue Espiritu santua, bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatuta geratzen zaizkie, eta zuek barkamena ukatzen diezuenei…” Gogora ekartzen dugu barkamena dela- eta ahalmen oro emateak zer esan nahi duen… beraz “egon zaitezte zelatan, egon esna, iraun ezazue barkatzen”, bai pertsonalki bai Eliza gisa, gure kultura zehatzean eta gure kul tur-globalizazioan.

Irautea amaigabea da… eta bitxia. Gure baitan Gabonak, gizakundea eta haragitze-dinami kak hazten uzten jarraitzea, hau da, errealitatea gainean hartzeko dinamikak barkazioa eta adiskidetasuna bultzatuz. Gogoan izan gerra-fronteko albisteak ematen hil zen kazetari gaz te hura, familiarekin Gabonak ospatzera joaterik izan ez zuena. Bere ohar-koadernoan ho-nako hau idatzi zuen: “Gabonak norbait beste persona bati anaia edo arreba bezala hurbil-tzen zaizkion egun guztiak dira, eta horrela tratatzen dituen egunak ere”. Eta harrigarria. Jainkoaren salbazioaren ezusteak harrapatuko gaitu.Jainkoak komunikatzen jarraitzen baitu
Jarrai ezazue talde gisa, ez banaka, baizik eta Eliza gisa, komunitatean. Barkamena eta baldintzarik gabeko maitasuna adieraztera deituak gara,eta komunitate gisa egitera, elizan, karabanan. Zein garrantzitsua den harreman-arloa, besarkadak! Baina garrantzitsuagoa da gure itxaropenari eusten dion giza talde bat, haurridetasuna irits dadin gure borrokak konta ditzakegun taldea, baita sentitzen ditugun porrotak, gainditze-esperientziak, gure ikaskun-tzak, arriskatzeko gure beldurrak ere.

2. Otoitzarekin hasiko gara — Isiltasuna egingo dugu

Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko.

Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia…

Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz…

Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin.

Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATZEN DUGU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ –Biziberritzen dut ESZENA. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU

Oharra: eten-puntuak izan daitezela gelditzeko eta behatzeko lekua (gustatzea eta sentitzea).

Eszenan kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, hantxe banengo bezala, eta Jesusi entzuten diot: “Egon esna eta erne!”. Han daude bere ikasleak, kandela piztuta edukitzeko irrikaz, bi zitzea tokatzen zaien unean… Eta ni beraiekin. Jesusen hitzak itxaropena pizten duela ikus-ten dut, benetakoa ikusten zaiolako…Eta entzuteko eta barneratzeko denbora hartzen dut…

Eta horrela taldea kezkatzen duena aztertzen saiatzen naiz, hau da, sasoiak alda daiteze-la duen nahia. Horregatik, Jesusen hitzak nola entzuten dituzten begiratzen dut, eta beraie-kin batera egiten dut, itxaropenerako arrazoi bat aurkitzen saiatuz: “Esna eta erne egon zai tezte, ez baitakizue ordua noiz iritsiko den”, salbazio-unea, barkamen-unea…Eta irauteko gaitasuna eskatzen diotela entzuten dut, zailtasunean irauteko gaitasuna… Eta egoera hon-etan bakea neureganatzea eta ez galtzea eskatzen dut, monotonia-egoeran alegia, zauriga- rrien onerako ezer ez dela mugitzen ematen duen egoera horretan.

Eta gogoan dut beste batzuetan Jesusek zeinu txikiez hitz egiten zuela.Eta bere ikasleekin bat egiten dut erresumaren seinaleak ikusteko begiak eskatzen dutenean… Jesusen barne ezagutza eskatzen dut, ikasleek bezala nire bizitza bere sentimendu berberekin bizi deza-dan, bizitzaren seinale apalei adi egoteko gaitasun horrekin… Nigatik gizatiar egin zen Jaun aren barne ezagutza eskatzen dut, gehiago maita dezadan eta jarrai diezaiodan… Nire den-bora hartzen dut.

Aldi berean, zera ikusten dut,bere ikasleek nola gogoratzen duten Jesusek “Jainkoaren erre suma zuen baitan dago” esaten zien hura, nola hitz egiten zien erreinuaren haziaz, gutariko bakoitzaren barruan eta gu taldean hazten denaz, Eliza gisa, herri gisa, gizarte gisa, gizarte mugimendu gisa…Eta gelditzeko denbora eta barruan daramaten bizitza mugitzen ari dela nabaritzeko astia hartzen dutela ikusten dut, Emauskoen antzera: “Ez al zen gure bihotza sutan jartzen Liburu Santuena kontatzen zigunean?” Eta ni ere gelditu egiten naiz nire bai-tan bizi eta mugitzen dena entzuteko… Eta unea dastatzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Jesusengandik hurbil sumatzen duen giza talde horrekin nago, eta honek gure desira sako nekin bat egiten du eta salbazio garai honetan gure buruak nola kokatu kontatzen digu. Eta bere solaskideekin begiraden konplizitatea bilatzen saiatzen dela sumatzen dut… Eta pertso nen bihotza benetan eta engainurik gabe ukitzeko gai den bizi-indar hori eskatzen diot.

Eta, jakina, nire begiradarekin bat egiten duela ere sumatzen dut, eta nirekin denbora ba-terako gelditzen dela ikusten dut,elkarrizketa bat izan nahi balu bezala:”Esna eta erne egon zaitez!”… Esnatuta, begiak zabalik ditudala, bizitzea dagokidan errealitatean gorpuzteko… barkamena neure egiteko, eta ikustera gelditzen naiz… errealitate hori nolakoa den konta- tzen diot… eta irautea eskatzen diot.

Eta berarekin sor eta lor gelditzen naiz…Eta berak niri “orainaren harridurari adi egoten zaitez” esa ten dit. Salbazioa une oro sortzen ari da. Eta errealitatea entzuten saiatzen naiz, haragituta nagoen lekutik,bizi dudan errealitateaz nire gain hartzen dudan lekutik.Albisteak ikusten ditut: uretara erori- tako pertsona bat salbatzen duen gaztea; urtetan amorruz beterik egon ondoren hainbeste min egin zionari barkatzen dion biktima; bere protestarekin usteldutako gizon batek boterea ez hartzea lor-tzen duen herria… Eta Jainkoaren salbamen-bideak ari naiz aurkitzen. Eta txikian eta handian, hurbil-ean eta urrunean bide hau egiten saia nadila eskatzen diot.

Eta esaten didana entzuten jarraitzen dut: haragituta jarraitzeko, nire errealitatea nire gain hartuz, barkatuz, sortzailea izanik, energia-eredu berri bat eta hirugarren adinekoei arreta emateko beste eredu batzuk birsortuz,baita ahulenentzako aukerak dituen beste hezkuntza -eredu bat ere… eta dastatu egiten dut eta nire denbora hartzen…Eta begiak nola irekitzen dizkidan konturatzen naiz, beren interesak soilik begiratzen dituztenen mugimenduak “zela tatu” ditzadan,gezurrezko hitzaldiak egiten dituztenak,babesgabekoentzat galbide direnak… Eta esna eta adi egoteko eskatzen diot, bizi nauen dinamismotik erantzuteko, bere senti-menduak eskatzen dizkiot…

5. SOLASALDIA

Jesusekin. Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut.Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eska-tu egiten diot, eskerrak ematen…

keyboard_arrow_up