Jn 20, 19-31
![](https://centroloyola.org/wp-content/uploads/2024/03/Imagen-de-Gerd-Altmann-en-Pixabay-300x163.jpg)
0. TESTUA (Testu osorik irakurri!)
Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen “Bakea zuei” esanez. Gero eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien.
Ikasleak pozez bete ziren Jauna ikustean. Jesusek berriro “Bakea zuei” esan zien, “Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.” Eta haien gainera arnasa botaz, hau esan zien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.” (…)
Tomasi zera esan zion gero: “Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Hamabientzat eta emakumeentzat egoera ezin txarragoa zen. Jesus gurutziltzatua izan zen, herri hartatik ezabatua, bere bizitza eta eginkizuna erabat gutxietsirik geratzen zirela: “Madarikatua enbor batean hiltzen dena…” Gurutziltzatzea ikusi zuen jendearentzat, argi geratu zen Jesus borondate oneko pertsona izan zela, autoritatez hitz egiten zuena, baina faltsua. Apostoluei, jendeari gertatua gertatu zitzaien: Jesusi buruzko ziurtasunak erori zitzaizkien, ez zuten gertatutakoaren azalpenik aurkitu. Gainera, beldurrak jota zeuden, beren bizitzak arrisku larrian baitzeuden: “Juduen beldurrez ateak itxita zeuden afaltokian“. Eta, hau gutxi balitz, bera babesgabetu eta ukatzeagatik erruan murgildurik.
Egoera ezin txarragoa zenean, onena gertatzen da. Eraildakoaren presentzia esperimentatzen dute, Bizirik beren bizitzetan. Horri agerpenak esaten diogu. Jesus bat-batean dator, harrigarria bada ere, izugarri erreala eta azalezinezko egia. Haien artean zerbait guztiz berria gertatzen da. Inoiz gertatu ez zena gertatzen da. Jesus bizirik sentitzen dute beren bizitzetan, gertatuaz jabetu ez den Hura bezala. Beren bizitzetan ager zitekeen, beren utzikeria, ukapena eta azpikeria aurpegiratuz. Baina ez, barkamena sentiaraziz agertzen da: “Bakea zuei“, eta errepikatu egin behar du,”Bakea zuei”, pozagatik ez baitute sinesten.
Gainera zeregin bat ematen die, bizitza osorako zeregina: barkatzea: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.” Testu hau erabiltzen du Dabidek jauregiko bere diruzainari aginpide osoa emateko. Eta testu bera da Jesusek Hamabiei barkamena emateko erabiltzen duena. Horrela, haien bidez, barkamena guztiei iristen zaie. Barkatuak izateko bizipenaren ondoren, gauza bera egitera bidaltzen ditu. Hanna Arendtek dioenez, Jesus izan zen historian barkamena lehena eta erradikalkien sartu zuena, eta horrela kristauen bitartez kultura egin zen. Eta gaur egun elkarbizitzako balio unibertsala da.
Jesus berpiztua, jasandako kaltearen lekukoekin, bere zauriekin dator. Besteen zauri barkatzaileak ukitzeak, norberarenak sendatzen ditu. “Bere zauriek sendatzen gaituzte” esango du Yahveren Zerbitzariak Isaiasen Kantuan. “Ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan” esperimentatuko du Tomasek. Jesusek bezala barkatu duten biktimen kontakizunek on izugarria egiten digute. Ekar ditzagun gogora gure lurraldean motibazio politikoko indarkeriaren biktimen testigantzak, beren maiteak erail dituztenenak. Ikastetxe edo unibertsitateetako ikasgeletan beren erasotzailearekiko barkamen edo adiskidetze testigantza kontatzen dutenean, gure bizitzan jasotako kalte, umiliazio eta zaurien istoriorik txikienetan gauza bera egiteko hartzen dugun indar bat bezala dira. Eta sentitzen dugu, halaber, ez digutela gure isiltasunen edo ezaxo-lakeriaren errurik botatzen, beraiei antzekoa gertatzen zitzaienean.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Hamabiekin kokatzen naiz afaltokian, bertan banengo bezala. Beldurrez hilda ikusten ditut, eta ni haiekin, jazarriak eta fitxatuak sentitzen direlako, beraiek ere desagerraraziak izateko arriskuaz. Gainera, Jesusi amaieraraino jarraitzeko hitza eman izanagatik erruz beterik daude eta, egiaren tenorean, utzi egin dute. Gertu daude Jesusen atzetik zihoazen emakumeak ere, tartean bere ama. Eten egiten den isilunea. Horrela, lur jota eta kikildutakoen ondoan nago. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut.
Bertan nago, ezin dudala ezer egin. Hortxe nago. Eta bat-batean, mirespen, nahasmen, sinesgaiztasun aurpegiak ikusten ditut, Hamabien eta emakumeen poza. Zer ari da gertatzen? Handik pixka batera, hitz egiten asmatzen dute. “Bakea opa digun Jesus da: “Bakea zuei“, eta , berriz ere, “Bakea zuei” esaten digu, dugun pozagatik ezin baitugu sinetsi. Ametsetan ari gara?” UNEA DASTATZEN DUT, presarik gabe. Nola sentitzen naiz? Denbora hartzen dut. Zer eskatzea ateratzen zait?
Eta Jesusek barkatzeko zeregina nola eman dien kontatzen jarraitzen didate:”Hartzazue Espiritu Santua, bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die“. Hitz hauetan onartzen dute barkatzeko autoritate oro Jesusengandik jasotzen dutela (Dabidek bere ondasunen administratzaileari eman zion bezala). Entzuten dutena kontatzen didate: “Barka iezaiozue hainbesteri! Jainkoa barkatzeko prest dago.” Barkatzeko jaso duten gaitasunak gainditzen dituela sumatzen dut. Zer sentimendu sortzen dira nigan? Denbora hartzen dut.
Presente eta adi nago, Tomasek bere bizitzan Jesusen presentzia sumatzen duenean. Mirespen, sines-gogorkeria eta harridurazko aurpegia ikusten diot. Handik gutxira, Jesusek zera esaten ziola sentitu duela kontatu digu: “Tomas, ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan…” Tomasengandik gertu esertzen naiz, eta berarengan gertatzen ari den eraldaketaz konturatzen naiz: Jesusen zauriak –bere mesfidantza, erruduntasuna, itxikeria…– ukitzeak bereak sendatzen dizkiola nabaritzen du. Gertaldian gelditzen naiz, dastatu egiten dut. Hura kontenplatzeko denbora hartzen dut.
4. JESÚS ETA BIOK
Jesusekin jarraitzen dut Afaltokian eta Hamabien poz esanezinaz. Jesusek nigan ere bizi nahi duela konturatzen naiz. Nirekin lasai egoteko denbora hartzen du: “Zure bizitza Nire Presentziaz bete nahi dut, zugan bizi nahi dut.”Bere barkamena sentiarazten dit, nik ere min egin dudalako, hasitako zeregina bertan behera utzi dudalako, atzeraka egin dudalako, nirea salbatzeagatik laguna defendatu ez dudalako, ez dudalako aurpegia eman ahulen alde egiatzat sentitzen nuena kontatzeko unea zenean… Eta naizen bezala onartzen nauela konturatzen naiz, baita nire kaskarkeria guztiarekin, nire kontrasanekin, egindako kalteekin eta abarrekin ere. Eta pozez egiten dut negar doan oparitutako barkamen horrengatik.
Eta niri bere denbora ematen jarraitzen du: “Ekarri zure eskua, ukitu nire zauriak“, eta bere zauriek sendatzen dutela konturatzen naiz, alegia, nire barrura sartzen den indar sendagarria sentitzen dut. Ohartzen ari naiz, halaber, abandonatua, saldua edo gaizki tratatua izateagatik egin dizkidaten zauri batzuk biguntzen ari direla. Nola sentiarazten nau honek? Zer eskatzea ateratzen zait? Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek hau esaten dit: “Hau ez zaizu zuri bakarrik gertatzen. Nire berpiztutako presentziak lurra betetzen du.” Eta leku asko bisitatzera gonbidatzen nau, non gizakiak ontasunaz, barkamenaz edo egiaren aldeko gaitasunaz betetzen ari diren… Eta zera esaten dit: “Gogora itzazu indarkeriaren biktimek, beren maiteak erail dituztenek edo hil arte torturatu dutenek emandako testigantzak; gogoratu nola adierazten duten aiherrik gabe, ikastetxe edo unibertsitateetako ikasgeletan kontatzen dutenean.” Benetan eskertzen dut Lurra betetzen duen bere presentzia barkatzailea.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen… begirunekeinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpenkeinuaz (gurutzearen zeinuaz)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen, begiak zabaltzen… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzari finkatzen lagundu diezadan.