Mk 9, 2-10
0. TESTUA
Sei egun geroago, Jesus mendi garai batera joan zen, berarekin Pedro,San-tiago eta Joan bakarrik zeramatzala. Han, haien aurrean, Jesus antzaldatu egin zen. Hodei bat etorri zen, bere itzalean bildu zituena. Eta hodeitik ahots bat atera zen: – Hauxe dut nire Seme maitea. Entzun berari!
1. KOKAPENA – testuaren azalpen laburra
Gaurko ebanjelioaren testuingurua. Ogien ikurraren ondoren, Jesusek jendeari hauxe azaltzen dio: “Zuek nire atzetik zatozte, asetzeraino jan duzuelako”, ez seinalerik ikusi duzuelako, alegia partekatzearen seinalerik, gauza bera egitera, partekatuz bizitzera bultzatuko zintuzkeena. Eta elkarrizketa berean zera planteatzen die: “Nire haragia jaten ez duena eta nire odola edaten ez duena”, hau da, bere bizitza arriskatzeko prest ez dagoena, “ezin da nire ikaslea izan”. Jesus ez dago arazoak konpontzeko, ogiaz asetzeko, baizik eta ogiak direla-eta bizi izan duten esperien-tziaren arabera, ogia partekatzeko. Ebanjelioak dioenez, ordutik aurrera: “Askok atzera egin zu-ten eta ez zuten harekin jarraitzen…”(Jn 6,66-71) Hauxe da adituek Galileako krisia deitzen dutena.
Egoera honen aurrean, zer egiten du Jesusek?Bere misioa birpentsatu.Oraingoz, alde egiten du. Herrialdetik irteten da. Zesarearaino doa (Mk 8,27), Tiro eta Sidon zeharkatuz. Kontua zera da, misioarekin nola jarraitu aztertzeko, egoera horretan geratu eta distantzia hartzea,. Kontenplatuko dugun testua oso testu sinbolikoa da, Itun Zaharraren (IZ) oroitzapenekin: Men-dia Sinairen antzekoa,hodeia Jainkoaren presentzia bezala, ahotsa –legearen taulak jasotzean–Moisesen antzekoa, Moises eta Elias pertsonaiak, legearen ordezkariak eta profetak, IZaren oso tasuna, Sinaiko gailurrean “Jainkoa ikusi” duten biak. (IZ=Itun Zaharra)
Antzaldaketaren aurreko testuan, Jesusek zera esan die Pedrori eta jendeari: “Gizonaren semea entregatua izango da…” Jesusek ikasleak irits daitekeenerako prestatu nahi ditu. Hauek Jesusen gandik mesianismo arrakastatsua espero dute. Misioa gaizki bukatzea beren irudikapenetatik at geratzen zen. Antzaldatzea bataioaren antzeko esperientzia da. Baina oraingoan ahotsa aposto-luei zuzenduta dago, Pedrok, Santiagok eta Joanek entzun dezaten. Lagunik onenak edo fede-zalantza gehien dutenak. Eta ahotsak berritasun hau du:”Hau nire seme maitea da, ENTZUN IE-ZAIOZUE!” Entzun, jarrai iezaiozue, honek gaizki amaitzeko itxura duen arren, Jainkoarena da (sinbolo guztiek hauxe erakusten baitute). Jainkoaren Erreinua, Jesusek hasten duen haurride-tasuna, arbuio, sufrimendu eta heriotzatik igarotzen da.
Testu honek erreferentzia eta laguntza gisa lagun diezaguke sartuta gauden eta aurrera egiten ez duten proiektuetan aitzina jarraitzeko, gaizki amaitzeko itxura badute ere. Adibidez, maila handikoetan: etorkinen aldeko apustuetan, giza eskubideen aldekoetan, sabairik gabekoen alde koetan, enplegu osoaren aldeko apustuetan, guztiontzako etxebizitza duinaren aldekoetan, ingu rune-iraunkortasunaren aldeko apustuetan… eta gure hurbileko harreman-mailari dagokionez, etorkizun gutxiko pertsonen alde egotea, gaixotasun sendaezinak dituzten pertsonen alde, ikas-gelako baztertuenaren alde, saio askoren ondoren beren bizitzari buelta ematen amaitzen ez du ten pertsonen alde, eta abar.
2. Otoitz egiten hasiko gara – ISILTASUNA EGINGO DUGU
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko. Arnasa sakon… hartuko dugu…arnasketak (itotzen gaituzten) gure pentsamenduetatik irte- ten lagunduko digu eta orainaldian jarriko. gaitu. Gaudenari eutsiz, alegia… Lasaitu egingo gara… Zentratu… sakabanaketa saiestuz… Gure kezketatik distantzia hartuko dugu… Beranduago berreskuratuko ditugu… Gure barne-arekin egingo dugu bat, gugan bizi duen horrekin, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatuko gara. Hasteko, isiltasuna ez da zaratarik eza NIArik eza baizik. Isiltasuna egiteko hauxe da onena: “gure … ateratzea”. Sakonki entzuteko prestatuz joango gara… Eta otoitzaldi hau konfiantza-prestutasunez eta dedikazioz bizi izatea eskatu-ko dugu…
3. IKUSI egiten dugu, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -eszenara ITZULTZEN NAIZ. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: Eten-puntuak… gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan behar dira.
Kontenplazioa hasten dut nire burua kokatzen, bertan banengo bezala,Tabor mendiko igoeraren amaieran, zelaigune txiki batean, gailurraren ondoan. Bideaz neka-neka eginda esertzen dira la-sai… eta nik, errespetu osoz, leku egiten dut haien artean… Eta hortxe gaude hitzik esan gabe, lasai… nola aurkitzen naiz barrutik? Trankil, bizkortuta, kezkatuta…eta haiekin nago han, konpai nia eta atsedena dastatzen… Bertan egoten jakitea eskatzen dut… Denbora hartzen dut…
Eta Jesus zutitu eta otoitz egiteko urrats batzuk ematen ditu aurrerantz…kezkatuta ikusten zaio. Pedro, Santiago eta Joani dei egiten die lagun egin diezaioten.Ez da holakorik egiten duen lehen aldia. Eta berarekin doaz. Eta nik ere horixe egiteko askatasuna hartzen dut.Bidean zera esaten die:”Gauzak aldatu egin dira, jendeak mirestu egiten gaitu, baina ez digu jarraitzen…”Baina ikas leei dena normal zihoala iruditzen zitzaien…Eta lekura iristean,Jesusek aurrera egiten ditu pauso batzuk otoitz egiteko toki bat bilatzen. Hirurek bizitza Berak bezala otoitz giroan bizitzeko eska-tzen diote, bere otoitzetik ontasuna eta egia kutsatzen dituen bizia sortzen baita…Eta ni haien ondoan jartzen naiz desira berarekin… eta bihotzez eskatzen dut beti bizitza komunikatzen ari den Jainko horri adi egoten bizitzea, esan nahi diguna deszifratu behar badugu ere… Eta entzu- ten ikasteko denbora hartzen dut…
Bat-batean, hunkitzen dien zerbait gertatzen da, barneraturik sentiarazten dituen zerbait…hasie ran non dauden ere ez dakite eta gaindituak sentitzen dira, baina pixkanaka hodei batek ingura- tuta bezala daudela konturatzen dira, baina presentzia bakegilea da…benetako amets bat bezala koa… “Jesus, Legea eta profetekin batera, Moises eta Eliasekin”, betetasuna garai hartako judu batentzat… eta ni ere inguru hartan gertu kokatzen naiz… Eta sakoneko ahotsa entzuten dugu: “Hauxe da nire seme maitea. Entzun iezaiozue!”… Apostoluek badakite zeruko opari bat bizi du-tela… eta bihotzez eskertzen diotela ikusten dut…Eta ni ere aukeraz baliatzen naiz nire barnean zera errepikatzeko: hauxe da Seme kuttuna, entzun iezaiozu!… bizi izandako guztia oroitzeko, zertzelada bat bera ere galdu gabe… Nola geratzen naiz?… Eta bizipen hau inoiz ez ahaztea es-katzen dut… Dastatu egiten dut bizi izandakoa, hobeto nireganatu dezadan…
Esperientzia amaitzen da eta aurreko egoerara itzultzen dira… Begiak altxatzen dituzte, begira-tzera ez baitziren ausartzen eta, hala egiten dutenean, denak bere lekuan jarraitzen du, lehen bezala, eta horrek zera esan nahi du, barne-esperientzia izan dela: “Ez zuten beste inor ikusi beraiekin, Jesus baino”… isiltasun bizia dago, oraindik ezin dute hitzik ahoskatu… ez dakite bizi izandakoari hitza nola jarri… eta Jesusek beraiekin jarraitzen du… Isilik daude, bakean eta bar- neko poz-hondarra sumatzen zaiela… Bat egiten dut beraiekin, eta Jainkoaren doakotasuna eta Bere hitz egiteko era ezagutzen ikasten dut… zaporea hartzen diot, berriz ere gogora ekartzen dut, nire barnean sakon sar dadin…
4. JESUS ETA BIOK
Eta Jesusek orain nigan jartzen du arreta. Oraindik bizi izandakoa dastatzen ari naiz. Gertatuta-koa nik hobeto ulertzeko hitz egiten dit. Pedrori eta hamabiei esaten ziena gogorarazten dit:”Gi- zonaren semeak sanedrinak, apaiz nagusiek eta lege-adituek gaitzetsia izan behar du, heriotza jasan eta berpiztu egingo da…” Eta esperientziaren muina gogorarazten jarraitzen du: ENTZUN IEZAIOZUE! Entzun iezaiozue! itxuraz bere misioak porrot egiten badu ere, entzun iezaiozue! Haurridetasunaren aldeko gure apustua gaizki amaitzen bada ere, entzun iezaiozue! Gaitzetsia bada ere, entzun iezaiozue!… nola geratu naiz barruan?… Gerta daitekeena neuregatzen joate- ko eskatzen dut: misioaren errefusak eta zoritxarrak… Jainkoak zoritxarrean hitz egiten duela ikasteko eta barneratzeko denbora hartzen dut… eta entzun egiten dut… denbora hartzen dut.
Eta sakontasunezko eta egiazko giro horretan, Jesusek niri mintzatzen jarraitzen du, zera gogo-rarazteko: “Entzun ezazu… berea salbatzen tematzen dena, bere burua bilatzen duena galdu egingo da, baina bere bizitza nigatik galtzen duenak salbatu egingo du”…Eta aukeraz baliatzen naiz Jesusi haurridetasunaren aldeko nire porrotak kontatzeko… hainbeste itxaropen jarrita eta denbora emanda neuzkan pertsona hark ospa egin zuena… eta tokiko agintariek suntsitu zuten hain komunitarioa zen egitasmo hura… eta hanka sartu nuenean egoera hartan eta dena pikuta- ra bota nuen hura… Eta nire bizitzako porrotak eta sufrimendua neureganatzea eskatzen dut, bi zitzako zoritxarretan Jainkoaren eskua aurkitzea eskatzen dut… eta ikasgai direnei begiratzeko indarra eskatzen dut… Bizitzaren nahigabeak dastatzen ditut… eta ikastea eskatzen dut…
Jesusi zera galdetzen diot: ez al zenuen esan kristau izatea zoriontsua, dohatsua, bedeinkatua izatea dela? Eta isilune baten ondoren, nire baitan honelako zerbait entzuten dut:”Nire zoriona, bere bizitza eta konfiantza Jainkoarengan jartzen dituenaren zoriona da.Holakoari zoriona gauza guztietan Jainkoari lotuta bizitzetik datorkio eta, ondorioz, bere pertsona eta bere gauzak haurri detasunerako eskura egotetik”… Eta zerataz konturatzen naiz, Jainkoari loturik bizi izate horrek zuzentasunaren alde sufritzeko (eta lana, izen ona, etxea, adiskideak galdu ahal izateko) gai egi ten nauela, Jainkoak ez bainau inoiz Bere eskutik askatzen…Eta eskerrak ematen dizkiot Bere es kutik ez nauelako inoiz askatzen, harribitxi preziatua den Beragandik(Berari lotua izateari esker) beste gauza guztietan prestutasunean irabazten dudalako… Eta horrela bizitzea eskatzen dut… Zer sentimendu sortzen zait?… Horrela bizi ahal izatea eskatzen dut…
Jesusekin harremanetan jarraitzen dut. Hauxe eskatzen diot, joan nadila Berarekin ikasten ara- zoak eta sufrimenduak saihesten ez dituen zoriontasuna, baina biak zentzuz bizi dira… Eta Jesu-sek gogora ekartzen dit: “(Sufrimenduak eta arazoak) Zugandik sekula aldenduko ez den Haren Eskuetan bizi dira, Zurekin bat egin duen Haren Eskuetan… bizitzak ekar diezazukeen egoera go gorretan (espetxea, bazterketa, arbuioa…) laguntzen dizun Horren Eskuetan, hain zuzen ere”. Eta gelditu egiten naiz eskatzen. Une gogorren iluntasuna bakeaz bizitzea eskatzen dut, Beraren gan bizi baikara, mugitzen eta existitzen… oso ona da zailtasunak itxaropena itzaltzea eragozten duen Presentzia horrekin komunikazioan bizitzea… Eta eskatu egiten diot… zailtasuna iristen den ean otoitz horretaz jabetzea… eta denbora hartzen dut neure egiteko…
5. SOLASALDIA. Jesusekin.
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zai dana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta eskatu egiten diot, es-kerrak ematen…