Mk 6, 1-6
0. TESTUA
Handik alde egin eta bere herrira joan zen Jesus, bere ikasleak ondoan zituela. Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioten harriturik:
“Nondik du honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?”
Eta honengatik ezin zuten harengan sinetsi. Jesusek honela esan zien:
“Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik.”
Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz. Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Jesus hazi zen Nazaret (Lorea esan nahi duen eta muino txiki batean dagoen) herriak 150 biztanle inguru zituen eta bere sinagoga. Guztiek ezagutzen dute elkar. Bakoitzak bere ezizena eta ospea ditu. Askotan, sendien arteko istorioak gehiegi egoten dira aurrean, klan batzuen eta besteen artekoak… Euskaraz esan ohi dugu: “Herri txiki, infernu handi.” Auzokoek harekiko aurreiritzi asko dituzte, txikitatik ezagutzen baitute. Jakin badakite Jordanera joan dela Jonengana eta geroztik zerbait aldatu dela. Nondik ateratzen du hori? Edo mesfidatu egiten dira edo bekaitza diote.
Eta bizi izan zen gizartean gauza bera gertatu zitzaion. Errabinoen unibertsitatera joan izan balitz eta, adibidez, San Paulo bezala edo Gamaliel fariseuaren eskolan hezi izan balitz, beste zerbait izango zen. Baina Jesus hondatutako herri batekoa da, landakoa eta ez hirikoa, ez du ikasketarik, bere eskuekin erdiesten du bizimodua, askoren arteko bat da. Guzti honek bere kontra egiten zuen. Nazareteko bere jatorriagatik ez zioten sinetsi, Liburu Santuetan izendatu ere egiten ez zen herria baitzen edo, besterik gabe, “kultura gutxiko” nekazaria zelako, Liburu Santuen ezagutza bikaina erakutsi bazuen ere.
Baina Jesusek garrantzitsuena errealitatea dela erakusten du: “Beren egintzengatik ezagutuko dituzue“. Gauza bera juduak berataz mesfidatzen zirenean: “Nik egiten ditudan egintzek hitz egiten dute nitaz“. Askoren arteko bat izan zenez, bere proposamenak edozein pertsonarentzat balio du, “askoren arteko bat” direnentzat. Eta horrela, kristautasuna ez da pribilegiatu batzuek bakarrik eskura dezaketen zerbait aldrebestua, baizik eta edonork ulertu eta bizitzeko zerbait da, guztien den zerbait. Izan ere, Jesus gizarte hartan gutxien kontuan hartuak zirenekin egon zen. Haiek Bere mezua ulertu eta bizi ahal izan bazuten, edonork uler dezake. Pertsona izatearen gakoa ez da ezaguerak izatea, gizatasuna baizik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Bertan banengo bezala kokatzen naiz gertaldian. Bidean, Jesusek bere ikasleei Nazaret bere herriko bizitza kontatzen die: “Bizilagun gutxi gara, egunekoarekin bizi gara, batzuek denekin dituzte arazoak, beste batzuei begirune zaie; batzuk denen ongiaz kezkatzen dira, beste batzuek barkatuak izatearen beharra dute, bizitzeko motibazio ezberdinak dituzte, Jainkoarengan sinesten dute beren erara…” Eta luze eta zabal ari zaigu pasadizo batzuk kontatzen. Jesus herriko gainerako haurrekin hazi zen tokiko bizitza entzuten dut. Bere historia, bere harremanak, bere bizitzeko arrazoiak… dastatzen ditut.
Jesusen ondoan noa, bere herrira iristear delarik, berrikuntza interesgarriak ekartzen dituen eta Kafarnaumen –inguru hartako hiri nagusian– nolabaiteko esker ona lortu duen ospe oneko pertsonarekin. Eta bere etxera iristen lagun nau, Maria eta Joseren etxera. Bere bizilagunak eta bere bizitza partekatu duen ezagun asko nola agurtzen dituen ohartzen naiz, baita zenbait lan egin dizkien batzuk, bake prozesu batzuk egiten lagundu dien beste batzuk… Denbora hartzen dut.
Larunbatean sinagogara noa Jesus eta bere ikasleekin, niri ere begiratzen dit eta berarekin joateko adoretzen nau. Iritsi eta lekua hartu dugu, eta sinagogako nagusiak hitza eman dio. Jesusek testua hartu eta komentatu egiten du. Gogoberotuta dator Jordanen eta Judeako basamortuan Jon Bataiatzailearekin topatutakoa bere gertukoei kontatzeko, nola Jainkoak GUZTIENTZAKO garai berriak ekarri nahi dituen, Jainkoak Abba baten antz askoz handiagoa duela epaile batena baino. Nik gogotsu entzuten dut, eta besteek ere bai, iruditzen zait. Nola sentitzen naiz? Zer eskatzen dut?
4. JESUS ETA BIOK
BI GAI: MESFIDANTZA ETA BEKAITZA. Aurreiritziak
Eta Jesusek hitz egiten amaitzen duenean, giro arraroa sumatzen hasten naiz, eta batzuek zera esaten dute: “Non ikasi du honek hainbeste gauza? Nondik atera du jakinduria hori eta egiten dituen zeinu, seinale, mirariak? Ez al da hau arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta ez al dira bere arrebak ere hemen bizi, gure artean?” Eta ez zioten jaramonik egin nahi izan. Nahaspilatuta geratzen naiz. Denbora hartzen dut ukapena barneratzeko.
Eta Jesus nigana dator eta honela esaten dit: “Leku guztietan profeta bat ohoratzen da, bere lurraldean, bere senideen artean eta bere etxean izan ezik“. Bera hunkitu duela konturatzen naiz. Ez zuen espero. Eta Haren ondoan jartzen naiz. Zera ekartzen dit gogora: “Ez al zaizu zuri gertatu, bizitzen lagundu zizuten eta zure entzuleei lagun ziezaieketen gauzak partekatzean, hortik urrun, bizia ematen dizuna zalantzan jartzen dutela eta, are gehiago, zure asmoez mesfidatuz zapuzten dutela?” Jesusekin, arbuioak eta aurreiritziak nire gain hartzen ikasten dut. Zer eskatzen dut?
Eta Jesusek jarraitzen du niri esaten: “Ezin dut isildu Jainkoa Abba (guztion aita/ama) dela, pertsona oro musutruk maite duena, guztiok bere seme-alabak garelako eta, beraz, horren arabera jarduten duelako.” Jesusen bokazio profetikoaz jabetzen naiz. Gaur egun, hainbeste pertsonak erlijiozkoari buruz dituzten aurreiritziak kontatzen dizkiot (agian boterea izan dugulako edo gaizki egin dugulako). Iraganeko edo argi gutxiko pertsonen kontua balitz bezala. Eta Jesusek: “Ikusten duzunez, historia errepikatu egiten da.” Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.