Antzaldaketa

Online

Mt 17, 1-9

 

0. TESTUA (osorik irakurri)

Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean (…). Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.

Pedrok hau esan zion Jesusi:

– “Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, beste bat Moisesentzat eta bestea Eliasentzat.”

Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen eta mintzo batek hodeitik honela esan zuen:

– “Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!”

Hau entzutean, ikasleak ahuspez erori ziren beldur ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta hau esan zien:

– “Zuti zaitezte! Ez beldurtu!” Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta beste inor ez.

Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek:

– “Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte!”

1. TESTUAREN IRUZKINA                                                         

Pedro, Santiago eta Joan –komunitatetik gehien tiratzen dutenak eta, ogienaren ondoren, Jesusen porrotetik gehien jotakoak izan zitezkeenak– dira, seguruenik, Jesusena egiazkoa dela, Jesusena Jainkoarena dela gehien esperimentatu beharra dutenak.

Gainera, hauek dira “Jesusek Jerusalemera joan beharko lukeela eta senatari, Apaiz Nagusi eta lege-maisuen aldetik asko sufritu beharko lukeela, heriotza jasan beharko eta hirugarren egunean berpiztuko sinesten ez dutenak.”

Gaurko ebanjelio pasartearen ingurunea. Ogien zeinuaren ondoren, Jesusek jendeari hauxe aurkezten dio: «Zuek jarraitu egiten didazue ase arte jan duzuelako, ez seinalea ikusi duzuelako, alegia, bizitza konpontzea interesatzen zaizue, baina ez zuen bizitza besteekin partekatzea». Elkarrizketa honen ondoren, non jarraipenaren arriskuak planteatzen dizkien, “askok atzera egin zuten eta ez zuten berarekin jarraitu” (Jn 6,66-71). Egoera honi Galileako Krisialdea deitzen diote adituek.

Egoera honen aurrean, zer egiten du Jesusek? Momentuz, hanka egiten du. Herrialdetik ateratzen da. Zesarearaino doa (Mk 8,27), Tiro eta Sidonetik igaroz, hau da, atzerritar lurraldetik igaroz. Mendi garai batera iritsiz. Gogora dakargu, Mateorentzat, Jesus Moises berria dela, Mendia Sinairen antzekoa dela, hodeia Jainkoaren presentzia bezala, ahotsa Moisesek legearen taulak jasotzen dituenean entzuten duenaren antzekoa, Moises eta Elias pertsonaiak –legearen eta profeten ordezkariak– Itun Zaharraren betetasuna dira, Sinaiko gailurrean “Jainkoa ikusi” duten biak. Itxuraldatu egin zen.

Jesusek Pedrori eta Hamabiei “Gizonaren semea entregatua izango dela” esan dien unean kokatzen gara. Itxuraldatzea da, gauzak gaizki joan arren, Jesus “nire seme maitatua”, Abbaren Seme maitea delakoaren egiaztapena: “ENTZUN IEZAIOZUE!” Hauxe esperimentatzen dute Pedrok, Santiagok eta Joanek, gertukoen edo sinesgabeen direnek. Jainkoaren Erreinua –Jesusek hasitako anaitasuna– arbuio, sufrimendu eta heriotzatik igarotzen dela jabetu daitezen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi erritmoarekin konektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI EGITEN DUGU, ENTZUN, TESTUA DASTATU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ -ESZERAra itzultzen naiz. IKUSI, ENTZUN, DASTATU…

OHARRA: Eten-puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Taborreko tontorrean kokatzen naiz Jesusekin, baita berarekin dauden Pedro, Santiago eta Joanekin ere… Jesus jaiki egiten da eta pauso batzuk ematen ditu otoitz egiteko, bere ohituraren arabera… Hirurek eskatzen diote Berak bezala bizitza otoitzean bizi izatea, Bere otoitzetik sortzen baita ontasuna eta egia kutsatzen dituen biziera hori… Eta ni, desira berarekin, haien ondoan kokatzen naiz, eta bihotzez eskatzen dut nire bizitza komunikatzen ari den Jainko horren adi bizitzea beti, esan nahi diguna deszifratu behar badugu ere… Denbora hartzen dut… Jesusengandik hurbil nago otoitz egiten duenean… Unea dastatzen ari naiz.

Bat-batean, hiru ikasleak ezustean harrapatzen dituen zerbait gertatzen da, eta hor murgildurik sentitzen dira… hodei batek –agerpen bakegile batek– estaliko balitu bezala. Benetako amets baten antzekoa da: “Jesus, Legea eta profetekin batera, hau da, Moises eta Eliasekin batera,” garai hartako judu batentzat betetasuna. Ni ere han inguruan kokatzen naiz, kontsolamendua dastatzen dut, zerbait bakan eta errepikaezina… Hementxe nago… Besterik gabe… Denbora hartzen dut une berezi hau neuregatuz joateko…

Eta inguru hartako ahots bat bezalakoa entzuten dute: “Hau da nire Seme maitea. Entzun iezaiozue!” Liluratutako hirurek badakite zeruko opari bat bizitzen ari direla eta kontatu egiten didate… Hauexe entzun dugu: “Hau da nire Seme maitea. Entzun iezaiozue!” Entzun iezaiozue, gertatuko zaiona ulertuko ez baduzue ere, Jainkoarena ez dela dirudien arren… Nola geratzen naiz?… Eta esperientzia hau, haiena eta nirea, inoiz ez ahaztea eskatzen dut… Dastatu egiten dut, hobeto barneratzeko, xehetasunik galdu gabe…

4. JESUS ETA BIOK

Eta Jesus orain niri begira dago eta garai batean Pedrori eta hamabiei esan ziena gogorarazten dit: “Gizonaren semea zaharrek, apaiz nagusiek eta lege-maisuek gaitzetsia izango da, heriotza jasan beharko eta berpiztu egingo da…” Eta nik gogoan dut gaurko esperientziaren muina: ENTZUN IEZAIOZUE! Gerta daitekeena onartuz joatea eskatzen dut… misioaren arbuioak eta zoritxarrak… Jainkoak zoritxarrean ere hitz egiten duela neureganatzeko eta ikasteko… denbora hartzen dut…

Eta egiazko giro horretan, egoeraz baliatzen naiz haurridetasunagatik jasandakoa Jesusi kontatzeko: “Begira, Jesus, nik hainbeste itxaropen eta denbora jarritako pertsona hark alde egin zuen eta hain komunitarioa zen proiektu hura tokiko agintariek suntsitu zuten, baita hanka sartu nuen egoera hura eta dena hondatu…” Bizitzako zoritxarretan Bere egintza aurkitzea eskatzen diot… Bizitzaren garraztasunak dastatzen ditut… Hor dago Jainkoa… Eta ikastea eskatzen dut…

Jesusek zera gogorarazten dit: “Zoriona Konfiantzaren Jainkoari, Abbari, gauza guztietan konektatuta bizitzetik datorkio eta, beraz, bere pertsona eta bere gauzak haurridetasunerako baliagarri dira…” Jainkoari lotuta bizitzeak, justizia dela eta sufritzeko gai izatea ahalbidetzen dit, galtzen ikastea: lana galtzea, ospea galtzea, etxea galtzea, lagunak galtzea, proiektuak galtzea… Eta horrela bizitzea eskatzen dut… Zer sentimendu sortzen zaizkit?

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen…begirune keinuaz (eskuak elkartuz), eskerroneko keinuaz (eskuak irekiz) edo onarpen keinuaz (gurutzearen zeinua)… Eta nire tokira ari naiz itzultzen. Hankak lasaitzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak zabaltzen… Horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen

 

 

keyboard_arrow_up