Mt 25, 1-13
0. TESTUA
“Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion 10 neskatxekin bezala gertatzen da. …beren olio-kriseiluak hartu eta senargaiari harrera egitera irten ziren. Haietako bost zentzugabeak ziren, eta bost zentzudunak. Senargaia berandu iristen zenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen. Gauerdi aldera, oihu bat entzun zen: “Badator senargaia!”, eta prest zeudenak berarekin sartu ziren ezkontza-festara, “Esna egon zaitezte – esan zuen Jesusek-, ez baitakizue ez egunik, ez ordurik.
1. KOKAPENA — Testuaren azalpen laburra
Jesusen azken irakaspenetan gaude. Jainkoaren erregealdiari buruzko gaiarekin jarraitzen du eta ezkontza bat bezala irudikatzen du (Jainkoak herri harentzat nahi duena, denak gonbidatuak, denak lekua dutela, denak pozik…). Bere garaiko ezkontzetako ohiturak gogoratzen ditugu. Ez- kon-hitza eman eta urtebetera ezkontza ospatzen zen. Emaztegaiaren etxean bere lagunak zeu-den. Eta denak andregaiarekin, senargaiaren etxera doaz. Erritual hau eguzkia sartzean hasten zen. Eta argiontziak behar ziren, beraz, gauez ibiltzeko.
Goazen orain ebanjelioaren kontakizunera.Testuan benetan garrantzitsua argia da. Gogoratu Mt 5: “Zuek zarete munduko argia”. Argia da ezkontzara sartzen uzten diena. Ergelen argiontziak itzaltzen ari dira. Eta olioa da argia izateko aukera ematen diena. Eta zer da olioa? Joan gaitezen Mt 7,24-27ra. (Mutil) Ergelei buruz (neskatoei bezala) honela hitz egiten du: “Hondar gainean eraikitzen dutenak, hau da, Hitza entzun eta praktikara eramaten ez dutenak (bezalakoak dira)”. Beraz, olioa egintza onen praktika da.
Ezkontzetan gertatzen denaren kontrakoa: ez dute senargaiaren etxera joan behar, senargaia (Jesus Jainkoa) haien bila ateratzen baita herri hura dagoen egoerara, baina baita Mateoren komunitatea ere, on egiteaz eta zerbait aldatuko dela horrenbeste espero izateaz nekatua, Jesus (senargaia) iristea eta orduan gizarte hark errotiko biraketa ematea, ezkontzaren garaiak iristea. Bere arriskua? Bertan behera uztea. Ergel bihurtzea, ez zuhur. Nekeagatik, on egiteari uztea.
Zer egin? Lehenik, benetan senargaia iristen dela sinestea, beste garai batzuk datozela…Bigarre- nik, garai hauek errealitate bihurtzeko lankidetzan aritzea.Hau da:”Beila ezazue, eguna eta ordua ez baitakizue”. Aldaketa barrutik dator, nire barnetik, Jainkoa gure alde, nire alde ari dela sines-ten baitut, eta nik lagundu egiten dut errealitate hori posible izan dadin. Beste batzuekin egin dezaket, taldean egin dezaket… baina nire ekarpena funtsezkoa da. Inork ezin ditu gauzak nire alde egin, ezta nire ordez ere, (neskato)zuhurrek ergelen ordez. Nik ezin dut ongia egin beste norbaiten ordez. Nik neure olioa bakarrik eman dezaket.
Eta honek pandemia garai honetarako ere balio du. Eta zeragatik izan daiteke, edo amore emate-ko aukeragatik, berrikuntza asko daudelako, arazoak pilatzen zaizkidalako, osasun-indikazioek estutzen nautelako edo lana birpentsatzeko aukera ematen didatelako,baina baita bizitza, otoitza, atsedena, familia-bizitza, kide naizen kristau komunitatea birpentsatzeko aukeragatik ere… ni bai-no okerrago geratzen direnei arreta jartzea, aurrez aurre konektatzeko ez bada ere, bai beharra duten leku eta pertsonekin komunikatzeko aukera ere.
2. Otoitzarekin hasiko gara — Isiltasuna egingo dugu
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko.
3.IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATZEN DUGU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ –Biziberritzen dut ESZENA. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: eten-puntuak izan daitezela gelditzeko eta behatzeko lekua (gustatzea eta sentitzea).
Eszenan kokatzen naiz, bertara sartzen naiz, presente banengo bezala, Jesusengandik eta hamabiengandik hurbil edo urrun. Tenpluaren esparruan gaude eta Jesusek etengabe irakasten jarraitzen du… Jesusi entzuten dioten persona haien egoerari begira jartzen naiz: gaizki elikatuak, arropa gutxirekin, egunean bizitzen, Jainkoarengan itxaropena jarrita… errepikatzen den eta hobe ra egiten ez duen egoeran. Dena den, gauzak aldatu egiten dira, baina okerragora (batzutan?). Eta denbora hartzen dut itxaropenari eustea zein zaila den konturatzeko… Egoera hura usaindu egiten dut, nire baitara sartu eta bera nire gain hartzeko bezala…
Orduan, Jesusi begiratzen diot, egoera hartan iradokitzen edo inspiratzen dela dirudienari, eta itxaropenei eusteko parabola hau kontatzen die. Entzun egiten diot: “Zeruetako erreinuak senar-gaiari harrera egitera atera ziren hamar neskatoren… antza du”. Ezkontza-garaia da… etorkizunik bada, eta etorkizun hobea… Eta jendeari erreparatzen diot, Jesusekin sintonizatu eta bihotza itxa-ropenez betetzen zaion jendeari… Iluntasun egoera hartan argia Bera da. Eta egoera dastatzeko denbora hartzen dut. Eta Jesusen barne-ezagutza eskatzen dut eta ahitzen/bukatzen ez den itxa-ropen hori desiratzen dut...
Jesusen ondoan,”on egiteaz nekatu diren neskato” ergelen istorioa kontatzen dienean en-tzuten diot… bere entzule asko identifikatuta sentitzen dira… hamabiei ere so egiten diet… Eta gertatzen zaizkien eta gertatzen zaizkidan antzeko egoerak aurkitzen ditut… eta etsipenean ez erortzea eskatzen dut… Jainkoak bizirik jarraitzen duela eta egunero gure alde, nire alde lan egi-ten jarraitzen duela espero izatea… Jesus aitzakien bila ez ibiltzea eta arazoa bere lekuan jartzea eskertzen dut… eta planteamenduaren egia dastatu egiten dut.
Eszenaren amaieran ipintzen naiz: “esna egon zaitezte”, beila ezazue, ez zaitezte izan ergelak bezalakoak, senargaia berandu dabilelako on egiteaz nekatu direnak bezalakoak… Jainkoa ez da falta… Eta tenkatuta dagoela dirudien eta kuzkurtuta egotetik ibiltzeko indarrak hartzera pasatzen den jendeari begiratzen diot…eta nire denbora hartzen dut nola entzuten dioten pertsonen animo-egoera dastatzen hala itxaropena susperarazten duten Jesusen hitzak eta bizitasuna, Berak sines- ten baitu, Itxaropena berpizten du, berak sinesten, bizitzen eta kutsatzen duelako, eta bizi eta ku tsatu egiten baitu… eta bakoitzaren bizitzak, argiak, argiontziek on egiten jarrai dezaten… Eta guz ti hau dastatzeko nire denbora hartzen dut…
4.- JESUS ETA BIOK
Tenplu barrutiko eszenan jarraitzen dut eta Jesus irakasten, entzuten dioten jende askoz inguru ratua. Bizitza gogorraren zamak, eguneak bizi izateak eta bizitza ulertzeko nekatuak eta estutuak dira jainko gogor, zorrotz horri…erruki eske ari zaizkionak…Haien erdian egoteko denbora hartzen dut… Jesus beraiena sentitzen da eta bere(n) ondoan jartzera animatzen nau, eta haietako bat be zala sentitzera. Haien aurpegiei so egiten diet, haien esku onduak, zerbait berriren beren gogoa,
usain berezi bat ere sumatzen dut… txiroaren usaina… Nire denbora hartzen dut guzti hau nirega-natzeko… Eta nire bizitzan haiengandik zein hurbil edo urrun nagoen galdetzen dit. Ezagutzen al duzu holako egoerak bizi dituen eta bere izenaz deitzen duzun norbait? Zein da zure gizarte-mai-la?…Egoera sentitu eta berataz gozatu. Bere sentiberatasuna eskatzen diot egoera hauek neure egin ditzadun.
Jesusek mutil-lagunari harrera egitera ateratzen diren hamar neskatoen parabola kontatzen du enean begiratu egiten dit… eta hauxe esaten dit, Jainkoa desiratzen dagoela gizadia ezkontza-garaian bizi dadin, bere Semearen ezkontzara deitzen gaituela eta niri so egiten dit, gaur egun horrela bizi den horietako bat izan nadin animatuz…Eta eskerrak ematen dizkiot… baina ezkontze- tarako ez gaudela kontatzen diot, pandemia eragozten ari dela gure arteko harremanak, besarka- dak… gaixotasuna loteria bat dela, milioi bat kutsadurarekin daudela eta horietatik hildako asko… Festa baino hileta giroa dugu nagusi…eta ez nazala etsipenean murgiltzen utzi eskatzen diot, ezta nire mozkinetan erdigunea jartzen ere.
Eta berriz ere begiratu egiten dit eta hauxe esaten: Tori zure argizaria eta izan zaitez munduko argi, eraman zurekin olioak, gehien behar zaituztenen ondoan (etxerik, lanik, osasunik, giza-ha- rremanik gabe eta adore-hitzik inorengandik jaso gabe daudenen ondoan, Jainkoak Berak ere ka- surik egingo ez balie bezala…), holakoen ondoan egon zaitez beti…Eta beraiengandik gertu egote- ko eta beraiengandik egoera hau nola bizi duten edo itxaropenari nola eusten dioten ikasteko den bora hartzen dut…Nirea baino egoera zailagoetan konfiantzarik galtzen ez dutenengandik ikastea eskatzen diot… Egoera horri ni blai egiten uzten diot.
Jesusengandik hurbil, Jainkoarengan duen konfiantza haustezinetik ikasten jarraitzen dut. Errealitatearekin arduratsua izango den otoitz egitera animatzen nau, gure ekintzak etsipenaren aurrean erresistentzia handiagoa izan dezan, zailtasunak egokitzeko gaitasun handiagoa izan dezan, gure burua bestearen lekuan gehiago jarriz… Eta egoera dastatu egiten dut, gogoa altxa-tzen didalako… eta otoitz honen amaieran nire bizitzan eman beharreko hurrengo urratsa zein den aurkitzen dut…Nire denbora hartzen dut eta sentimendu berberak izatea eskatzen diot… eta hauxe entzuten diot: segi esna!
5.- SOLASALDIA
Otoitzean bizi izandakoaren laburpen gisa egiten dut. Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zela zirudiena, testu bat, hitz bat, irudi bat… eta eskatu egiten diot, eskerrak eman…