Mt 23, 1-12
0. TESTUA
Garai hartan, Jesusek jendetzari eta bere dizipuluei esan zien: Moisesen katedran eskribak eta fari-seuak eseri dira. Oso fardel astunak egiten dituzte eta jendearen bizkar gainera botatzen dituzte, den-dena egiten dute jendeak ikus ditzan. Atsegin dute lehen tokietan egotea, plazetan agurtzea eta jendeak “maisu” deitzea.
Zuek, ordea, zuen artean handiena zuen zerbitzaria izan dadila, goratzen dena umiliatua izango dela ko eta umiliatzen dena goratua.
1. KOKAPENA — Testuaren azalpen laburra
Ebanjelioko testu guztiak pazko ondokoak diren arren, hau da, Jesusek bizi izan zuena eta Mateoren komu nitatea bizitzen ari zena jasotzen duten arren, zehazki fariseuei egindako alegatu hau, badiru-di beste ezer baino Mateoren komunitateak bizi zuena dela, 70. urtearen ondoren Jerusalem erori eta apaiz-mundua judu-boterearen organoetatik desagertzen denean, eta fariseuek judaismoaren kontrola hartzen dutenean. Hauek izango dira judaismoaren erreferentzia eta kristauak sinagogatik kanporatuko dituztenak, edo judaismoaren hereje izendatuko dituztenak.
Testu honetan Mateo kristauei hitz egiten ari zaie, antzinako Israel eta kristau berrien arteko ezber-dintasunaz. Bizitzeko modu zaharkitua da: ikusiak izateko egitea (itxurak), lehen postuetan egotea eta jendeak maisu deitzea; besteen gainean fardoak kargatzea. Azken batean, besteak baino hobe-ak sentitzea. Historia errepikatu egiten da, Frantzisko Erromako gotzainak “aldameneko bizilaguna-ren santutasunaz” hitz egiten duenean, besteek baino gehiago dakigulako haiek baino hobeak garela sinesteko arriskua dagoela dio, edo, are gehiago, galdera guztien erantzunak dituela uste duen erli-jiotasun mota bat, kristaua izatea katixima edo teologia liburuak buruz jakitea balitz bezala.
Horri dagokionez, gaur egun gazteen artean benetakotasuna aipatzen da, hau da, garena ez faltsu-tzea. Eta gaur egungo gizartean hauskortasunaz hitz egiten da, zaurgarritasunaz, gure muga guztiak aitortzeaz. Espiritualtasunean ere, azpiko izpiritualtasunaz hitz egiten da, gure prozesuan gure inda rrez hazi ezin izatearekin, gure idealak aurrera eraman ezin izatearekin eta huts egitearekin topo egin dugunean hasten denaz. Sasoi horretan, gehiago ezin dugunean, gure miseriatik ateratzen ba-gaituzte, salbatzen gaituztela aurkitzen hasten gara,ez dela gure indarragatik, baizik eta “Norbaiten” opariagatik, Norbaitek sendatuak izateagatik, barkatuak izateagatik…
Ez ezazue utzi zuei ez maisu, ez guraso, ez gidari deitzen, zeren eta horrela artatzen bazaituzte, bes teen gainetik maila bat jartzen baitzaituzte. Elkarren anai-arreba sentitzea da kontua. Nagusia zerbi-tzari sentitzea, gorentasun-tituluak (zuen jaun txit prestua, jaun ohoragarri hori, ez beste hainbeste erabiltzea)… Baina arazo hau bi alderdiena da. Kristauok ere, hiritar garenez, modu boteretsu horiek erabiltzen ditugunok, agian, buruzagi ekonomiko, erlijioso eta politikoengan ipini ditugun erantzuki-zunak arintzeko egiten dugu, eta horrela gure askatasuna galtzen dugu, esaten digutena egiten ero-soago sentitzen garelako, nahiz eta horrek menpekotasuna ekarri. Eta, bide batez, errua botatzeko norbait dago, norbait dugu.
2. Otoitzarekin hasiko gara — Isiltasuna egingo dugu
Ebanjelioaren testuarekin batera orri txiki batean kopiatu behar duzue isiltasuna nola egin, gaur ikusteko.
3.IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATZEN DUGU. NI PRESENTE EGITEN NAIZ –Biziberritzen dut ESZENA. IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
Oharra: eten-puntuak izan daitezela gelditzeko eta behatzeko lekua (gustatzea eta sentitzea).
Eszenan kokatzen naiz, bertan sartzen naiz, presente banengo bezala. Jesusen eta Hamabien on doan jartzen naiz, bat besteengandik hurbil egoteko ohitura ona. Giroa begiratzen dut eta Jesusi en-tzuten diot hizketan hasten dela: “Moisesen Katedran… bere ordezkariak bezala jarri dira” jendea er-ne jarri nahian bezala. Pertsona batzuk leku horretan egoteak ez du esan nahi esaten eta egiten du-tenaren mende jarri behar garenik, baldintzarik gabe. Ordezkariak ere pertsonak direla ohartzea es-katzen dut, ez jainkoak, eta ez daudela besteen gainetik… eta denbora hartzen dut.
Jesusi jendeari hitz egiten arretaz entzuten diot, eta zerataz konturatzen naiz fariseuek egiten dute-nari erreparatzen diola batez ere… Ikusiak izateko(itxurak egin), lehen postuetan egoteko, jendeak maisuak deitzen diela harro egoteko; besteen gainean fardoak kargatzea… beren jakintzak ematen dien boterea da… Eta arretaz entzuten dut Jesusek begiratzen duen hori, bere bizitzaren praktika gi-zakia zer den adierazten duena. Nire denbora hartzen dut, anaitasunerako engainagarriak diren bizi-moduak hobeto ulertu ahal izateko,hala nola itxura delako,fama delako, estatusa delako bizimoduak.
Orain maitasunez eta egiaz zuzentzen zaie ikasleei: ez bedi horrela izan zuen artean, eta ze-harka begiratzen die, beren arteko istorio batzuk gogorarazteko bezala: nor zen nagusiena… eta bes te batzuk eztabaidatu zituztenean, eta honetaz konturatzen naiz, pentsamolde hori ikasleengan ere badagoela: besteak baino gehiago izatea, besteek haiei buruz ongi hitz egitea… eta ni ere haien an-tzekoa sentitzen naiz… Jesusena bizitzea zerk zailtzen didan konturatzeko ahalmena eskatzen dut eta praktikan jartzeko indarra ere. Are gehiago, “zuen artean horrela ez” horrek Hamabiei esa-ten diela ikusten dut, ez ditzatela beren erantzukizunak guk baino gehiago dakitenen, ahal dutenen edo uste dutenen eskuetan utzi. Jesusek esaten die seme-alabak direla, familia berekoak, ez dezate-la besteek baino gehiago sinetsi, ezta gutxiago ere… eta nire denbora hartzen dut, hau garrantzitsua baita sozialki ere arduratsuak izateko. Poz handia hartzen dut Jesusi hitz horiek hain konbentzituta esaten entzutean: “Zuen artean handiena zuen zerbitzaria bezalakoa izan dadila“, eta hauxe esan ne zake, ezereza sentitzen denak norbait dela senti dezala eta arnasa har dezala. Unea dastatzen dut eta barruan errepikatzen dut, neure egiteko asmoz…
4.- JESUS ETA BIOK
Hamabiekin nagoen bitartean, Mateok jende xumeak kokatzen dituen eszena horretan, bere garaian handiki ziren pertsonak, Jesusek pertsonalki nirekin egon nahi duela sumatzen dut… Eta, egia esan, ez dut une batez berarekin bakarrik egoteko aukera galdu nahi, Jesusek proposatzen duen bizimodu an bizitzea eskatu nahi dudalako, eta ez da erraza. Eta denbora hartzen dut bere presentzia dasta-tzeko, berarekin egoteko.
Horrela bizitzeko indarra nondik ateratzen duen galdetzen diot, entzun egiten dit, irribarre egiten du eta gure denbora hartzen dugu… Jainko Abbarekin duen harremanez hitz egiten dit,konfiantza osoko norbait duela,Berarekin harremanetan jartzen dela, Berarekin sintonizatzen duela, Berarekin ikasten duela… eta bere lagunekin nolako harremana bizi nahi duen, baita Hamabiekin eta entzuten dioten pertsonekin eta gizarte osoari bizimodu gisa proposatu nahi diola ere. Arretaz entzuten dit eta dasta tzeko denbora hartzen dut. Antzeko zerbait bizi ahal izatea eskatzen diot.
Zera errepikatzen dit: kontuz boterean daudenekin, ikusiak izateko gauzak egiten baitituzte (itxu-rak), egunkarietako atarietan agertzeko, ohorezko lekuetan agertzeko, adituak izan daitezen eta maisu ospetsu dei diezaieten gozatzeko, eta besteen bizkar gainean ezartzeko legeak lehen postuak betetzeko. Boteretsuen praktikak ikusteko eta mozorroak kentzeko argitasuna eskatzen diot. Denbora hartzen dut.
Entzuten jarraitzen dut, eta nire ingurura begiratzeko esaten dit… harreman berri horiek non bizi ahal izatea aurki dezadan… atea irekitzen dioten gizarte berritu bati eta jende xumeari begiratzen ikasten dut, inbidiarik ez duten pertsonei, beren inguruan harrera-giroa sortzen dutenei…eta onta-sun handi honetaz gozatu egiten dut Eta berari entzuten jarraitzen dut: ona litzateke praktika ba-tzuk egitea: zerbitzari izatea, inork garbitu nahi ez duena garbitzea, inork egon nahi ez dituenekin egotea, koitatuekin identifikatzea, haien artean lagunak izatea…Horrela egitea eskatzen diot,Jesusen eskuekin identifikatzea, bere egiteko moduekin…
5.- SOLASALDIA
Otoitzean bizi izandakoaren laburpena: testu bat, hitz bat, irudi bat… gehien ikutu nau ena, niregana zetorrela zirudiena, eskatzen dizut, eskerrak ematen dizkizut…